ALAITZ ETA MAIDER: «INSHALA» ITXAROPENA DA

  • gutxi barru bigarrena, «Inshala» izenekoa, kalean izango da, Elkarlanean etxearen babesean. Lehen diskoan jorratutako bideari jarraiki, doinu dantzagarriak dira nagusi lan berrian.
Martxoaren 15ean sartu ziren bigarrenez Alaitz Telletxea eta Maider Zabalegi Elkarlaneanek Donostiako Igara auzoan duen estudiora. Bost aste beranduago, eurengana hurbildu ginenean, artean grabaketa lanak amaitzeke zituzten. «Inshala» izenburuko bigarren lan honen grabaketak lehenak baino luzeago jo die, beraz. Haatik, lana zehatzagoa dela diote.
Lehen diskoaren esperientziak, gainera, bigarrenerako balio izan die. «

Lehen diskoa grabatzen hasi ginenean–
aipatu du Alaitzek adibide modura –

ez nekien trikitixa afinatu behar zenik ere
». Grabaketan ikusten omen da zertan hobetu behar den eta «

alde horretatik sekulako ikasgaia da
» oiartzuar bikotearen esanetan.
Dena den, gauza ugari aldatu da duela bi urteko grabaketatik hona. Inguruan dituzten musikari guztiak berriak dira. Haitz Ostolaza izan dute baterian, Jean-Lou Corrihons gitarra akustiko eta elektrikoan eta Mikel Artieda baxuan. Grabaketa prozedura ere goitik behera aldatu dute eta Corrihonsen lanak garrantzi berezia izan du zentzu horretan, moldaketa guztiak aldez aurretik berak egin baititu ordenadore bidez. «

Aurrekoa talde lana izan zen gehiago, entsegu mordoa egin eta moldaketa guztiak denon artean erabakiz joan ginen. Oraingoan, gure iritzia kontuan harturik ere, Jean-Louren lana izan da gehienbat
».
Azken emaitza, ordea, ez da lehen diskoan jorratutako bidetik aldendu. Kunbia, ska, pop, bals... doinuak ziren entzungarri egileek «

disko dantzagarri
» gisa definitu zuten horretan. Oraingoan ere hainbat estilo nahastu dute trikitixarekin, heldu den udan ziurrenik plazaz plaza entzungo diren 14 kantu borobilduz.


«INSHALA», 14 KANTUKO BIDAIA ANITZA.

«Mila galdera»rekin eman diote hasiera diskoari, Maialen Lujanbio hernaniarraren galdera esistentzialei Alaitzek doinu bizia ipiniz. Milakoekin jarraituz, «Milaka zati» dator ondoren; Gotzon Sanchezen hitzek bikote harremanetako arazoak dituzte hizpide, Maiderrek konposatutako pop kutsuko kantu honetan. «Diruaren pasarela» trikitixan, ostera, egungo gizartearen estereotipoei egiten zaie kritika. Diskoa irekitzen duen abestian bezala, musika Alaitzena da eta hitzak Maialen Lujanbiorenak.
Arin-arin berezia da «Haren begirada» diskoko laugarren alea, Quebeceko estiloan moldatua Karlos Aranzegiren kajoiaren eta Xabier Zeberioren bibolinaren laguntzaz.
Aurrerago, «Nahigabetuen mugak» kantuan kartzelako bisitaldi batek eragindako sentipenak adierazi ondoren, kolore alaiez jantziko da diskoa; Esteban Martiarenak andaluz eta oiartzuar baten arteko pasadizo bitxia jaso du «Hamaika holako» abestiko hitzetan eta Alaitzek salsa doinuak erantsi dizkio gero.
Ahotsei atseden eman eta «Hirumugarrieta» arin-arin instrumentalaren txanda dator gero, Alaitzek aspaldi konposatua –lehen maketan grabatu zuten– eta orain reggae ukituz moldatua.
«Kaosaren xarma»n Maialen Lujanbiok egiten duen ikasle pisu baten deskripzioa kantatu eta «Laberinto sendaezina»rekin Maiderren eskutik berriro doinu poperoetan sartu ondoren, «Hiesa» dator, gaixotasun horren inguruan Alaitzek konposatutakoa.
Andoni Egañak egin ditu «Txipristinikan ez utzi» hurrengo kantuaren hitzak, komun publikoetan ageri ohi diren pintadak gai moduan harturik. Hitzok batere serioak ez direnez, musika ere ezin serioa izan: heavy ikutuaz gain, ahotsak bereziki egokitzen zaizkie Egañaren hitzei. Serioago dator ondoren «Zorion gailurra» Egañak berak gazteen arazoen inguruan idatzitako hitzen harian.
Azken aurreko abestiak ematen dio izena diskoari. «Inshala» arabierazko hitza da itxaropena azaltzeko erabiltzen dena. Maider Zabalegik Saharako desertura eginiko bidaia bat du abiapuntu abesti honek; hitzek «Inshala» horrek adierazten duen itxaropena dute hizpide eta bals doinuan kantatu ditu bikoteak.
«Tren leihotikan begira» da diskoko azken titulua. Pop-rock doinuez eta, berriro ere, Andoni Egañaren hitzez eman diote amaiera lan berriari.
Instrumentazioari dagokionean, lehenengotik bigarren lanera ez da oinarrizko desberdintasunik nabari. Trikitixa taldeen formatuan ohikoak diren bateria, gitarra eta baxua erabili dituzte soinu txikiaren lagungarri. Berrikuntzaren bat azpimarratzekotan bibolinaren presentzia beharko dugu aipatu, orotara lau abestietan erabili baitute berau, Xabier Zeberioren eskutik. Ezin ahaztu perkusioari emandako garrantzia, Luis Camino, Andoni Zugasti eta Karlos Aranzegi izan baitituzte horretan kolaboratzaile. Horiez gain, lagun izan dituzte Josu Zalbide flautan, Ana Tolosa irrintzietan eta baita Gotzon Sanchez eta Corrihons bera abestiren baten ahotsetan ere.
Lehen diskoko ahotsen leuntasuna, neurri batean efektuen bidez lorturikoa izaki, bigarren honetan gehiago landu behar izan dituzte, emaitza naturalagoaren bila. Maiderren esanetan «

hori ematen duzu zuzenean eta hori jaso beharko luke diskoak. Azken finean, disko berrian entzuten dena, gehiago edo gutxiago gustatu, gure ahotsak dira
».


ETA ORAIN ZER?

Egun gutxi barru diskoaren aurkezpena egin eta apurka-apurka ikusi beharko da zein erantzun duen bigarren lan honek. Lehen diskoaren freskotasuna eta naturaltasuna azpimarratu zuen askok duela bi urte. Bigarren lanean hori galdu egiten dela esan ohi da. Bikotearen aburuz «

lehen diskoarekin, nobedadea izanik, normala da horrelakoak entzutea, bigarren honekin agian zorrotzagoak izango dira. Guk gure bideari jarraituko diogu, gustatzen zaiguna, barrutik ateratzen zaiguna egiten
».
Trikitixa beste doinuekin nahasten duten taldeen arrakasta moda kontua ote den galdetzean, Maiderren erantzuna honakoa izan da: «

Errealistak izan behar dugu, Euskal Herriko merkatua oso txikia da
». Horregatik, publikoa berehala nazkatzeko arriskua omen dago. Alaitz baikorrago mintzo da: «

Moda kontua ala ez, badirudi joera honek jarraipena duela
».
Merkatua aipatu dutela, ezin ahaztu azken aldian agertu den albistea: Alaitz eta Maider Japoniara joango dira udazkenean, euren lehen diskoak bertan izandako salmenten ondorioz. «

Horrela entzunda, badirudi kontzertu piloa ematera goazela, baina oraindik bat bera ere ez dugu ziurtaturik, oraingoz diskoaren aurkezpena egitera goaz
».
Bitartean, zuzeneko emanaldiak prestatzeari ekin diote. Iragan ostiralean hasi ziren entseguekin Ostolaza, Corrihons Olivier Larronderekin batera –lan teknikoetan Alain Saumade eta Karlos Gartzia ere izango dituzte lagun–. Oraindik egutegia finkatu gabe badute ere, azken udatan bezalatsu, 80-85 kontzertu inguru aurreikusten dituzte. Aurki «Inshala» osatzen duten abestiak nonahi entzungo ditugu

Joseba Tapiari eta akats bati eskertu beharreko arrakasta

Hamarkada honen hastapenetan ekin zioten Alaitz Telletxea eta Maider Zabalegi oiartzuarrek plaza eta erromerietan jotzeari. Hamalau urte baino ez zituzten orduan. Bi urte geroago, 1992ko azaroan, euren lehen maketa grabatu zuten, «Tradi-modern» izenburuz eta hamar kantu bilduz. Doinu guztiak Alaitzek konposatuak ziren eta hitzak Aitor Etxebesterenak. Joseba Tapiaren laguntzaz burutu zuten lehen lan hau. Hasierako bikotea talde formatuan jarduten hasi zen garai hartan.
Handik lau urtera, bigarren maketa grabatu eta kopiak egitera Bartzelonara eraman zutenean, akats batek bertan behera utzi zuen argitalpen berria. Horren aurrean, zer egin? Nahikoa material zutela-eta, lehen diskoa grabatzeko aukera zabaldu zitzaien. 1997ko maiatzean ikusi zuen argia «Alaitz eta Maider» lehen lan luzeak, Elkar etxearen eskutik. 15 kantuetatik guztiak ziren bikoteak konposatutakoak eta hitz batzuk ere eurek idatziak ziren. Berriro ere, Joseba Tapiaren laguntza eskertu zuten orduan.
Duela bi urteko uda hartan edonon ziren entzungai oiartzuarren amets eztiak edota kalenkantoian txanpon baten truke ipuinak kontatzen dituen gizonarenak. Emaitza onak lortu zituzten salmentan eta zuzeneko katxetak gora egin zuen, kontzertu kopuruak bezala. Bi urte geroago, bigarren diskoa kaleratzear dela, horrek guztiak ezustean harrapatu zituela aitortu digute


Azkenak
2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Eguneraketa berriak daude