Sarabe Burunda gordea


2017ko azaroaren 28an
Oraingoan Etxarri-Aranatzen bilduko gara ibilbide eder honi aurre egiteko. Bi aukera ditugu bertara hurbiltzeko, lehena kotxez, herria zeharkatu eta aldapa behera ibairantz, tren geltokiraino; bigarrena motorizatuak ez daudenentzat, trena erabiliz. Bigarrena erabiliko dutenentzat gomendio bat, aldez aurretik galdetu bizikleta garraiatu ahal izango den ala ez. Geltokiaren aparkatokitik errepidera aterako gara, eta bertan ezkerretik errailak gaindituko ditugu. Segidan, Beasainera doan errepidetik baztertu beharra daukagu, zuzen baserri eta lantegi batera, pista batetik, azken hauek eskuinetik gaindituz, Etxarriko igerilekuetarako bidetik.
(1,3 Km). Lehenengo bidegurutzea eskuinetik jarraitu, igeri egitearena beste baterako utziko dugu, gaurkoan bizikleta da gure helburua. Itzulian zehar bidegurutze aunitz gaindituko dira (aztertu ongi krokisa), gainera langak nonahi daude. Pista errekatxorantz doa, eta berau gure adiskide bihurtuko da hainbat kilometrotan zehar. Gainera, oraingoan eskuinetik zubi txiki bat ageri da, baina, lasai, izango dugu oraindik bustitzeko aukerarik. Sarabera heldu bitartean pagoen eta haritzen itzalekin gure pedalkadak errazagoak irudituko zaizkigu.
(3,8 Km). Kontuz hemen; eskuinetik doan pista ona laga eta lurrezko okerrago batetik Sarabe errekara eta basora zuzentzen dena hartu, gainera, hementxe, erditik igaro beharra dago, norberaren oreka zalantzan jarriz. Bertze aldean gaudela bide zahar baten aztarnak ageri dira noizbehinka. Arreta jarri eta gogoratu Erdi Arotik aurrera bidexka hauek gipuzkoarrek erabili ohi zituztela nafarrei lapurketak eta sarraskiren bat egiteko. Ez ahantzi erreinu ezberdinen arteko mugak hemen lekutzen zirela eta, agiri zaharrek diotenez, harremanak ez ziren beti onak izan. Hortaz uraren zurrumurruei erne egon garai bateko istorioak kontatzerik izango dute-eta beharbada. Bazterreratutako meandro zaharrak ikustea errazagoa da, hala eta guztiz ere, irudimena ikusmena baino azkarragoa izan daiteke, beraz, utzi aske.
Bidea jarraituz zubi batera ailegatuko gara, non bertze bide buru bat dagoen, oraingoan eskuinetik jo, han askaltoki bat dago, ezkerreko mendibideari eusteko erreferentzia izango dena. Bide hau errekaren norabide berean doa, gurutzatu, eta jarraitu metalezko ate batekin topo egin arte, gainditu eta hobeago batera iritsiko gara. (5,9 Km) Bidegurutzean, gora zuzentzen dena da egokia. Hemendik aurrera zenbait pista, daramagun bidetik baztertzen da. Hesi bat gainditu eta bi aldiz igaro mendi maldatik isuri diren pare bat errekatxo mendi gaina lortu arte. Hemendik jaitsiera ona da, arroila estu batera zuzentzen gaituelarik, erdian metalezko bertze ate bat aurkituko dugu, maiz hetsita izaten da eta bizikleta eskuz igarotzera behartuko gaitu. Honen ondoren Urdiaingo igerilekua dugu, eta pixka bat aurrerago, ezkerreko mendibideari helduta, Sarabeko haranean barneratuko gara. Hasieran eskuinetik gora doan bidea jarraituko dugu baserri batzuetara iristeko, baina gorago Aitziber baselizara joko dugu. Eraiketa honek ez du interes handirik baina aterpe bat dago bertan atsedenaldia egiteko modukoa paisajea kontuan izanik; antza denez baseliza antzinako herri eremu baten hondarra da. Ondoren jarraitu eskuinetik gora doazen urratsak eta erne ibili zati hau ez baitago arras ongi. Gero haranean sartuko gaituen belarrezko bide polita daukagu, soro batean amaitzen dena. Hau zeharkatu eta harrizko pistara helduko gara. Itzulia eskuinetik izango da, haranaren zokogunetik belardi eta pinudien artetik errepidera ailegatuz. Errepidea segitzeak ez du inolako konplikaziorik, baina lehenengo bideburuan eskuinera hartuko bagenu, Altsasura arte joan gintezke, San Pedroko zelai ospetsutik igaroz.
Trenbideak gainetik pasa eta gero Burunda ibaia aurkitzen da, errota alde batera utziz, eskuinetik pista batera pasa, (17,6 Km) autobidea baino lehenago. Iturmendira zuzentzen gaitu, herriko sarrerako bidegurutzean baseliza bat dago. Dena den, ezkerretik behera jarraituz Asunziongo baseliza erromaniko interesgarria dugu. Herriko eredu honek puntu erdiko hiru arkiboltadun ataria du, aldeetan kontrajarritako animalietako pare bat ganbil eta gainean sei harburu dituela. Bideari jarraituz trenbideak zeharkatu eta gutxira eskuinetik jo (19,7 Km). Zuzenean Bakaikuako faktoria batera helduko gara. Honen atzetik, norabide bera jarraituz, langa gainditu eta Etxarriko udalerrira sartuko gara, ez izutu pista belarrezko bide bihurtzen delako eta segi tunel bat ikusi arte. Ondoren bidea hobetzen da herrira doan errepidean hiltzen delarik. Bertatik tren geltokira helduko gara

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude