MIKEL & SAMU, EZERTAZ EZ DAMU


2021eko uztailaren 19an
Mercedes batek kontzesiona- rioko kristala txikitu du. Luis Iriondo aktorea autoa mugitzen ari zela beira jo eta behera bota du, kristoren zarata ateraz. Baina istripu bat izan da, eszena hori ez baitzegoen gidoian. Grabatzen ari diren 4. atal honetan, Iriondo kontzesionario bateko jabe susmagarria dugu. Samu eta Mikel ertzainak atzetik dabilzkio, bere tailerra autoen lapurreta estaltzeko erabiltzen duelakoan. Ostutako autoak berriro saltzen omen ditu pintura eta matrikula aldatuz. Baina Mikelentzat ez da hain xinplea izango, susmagarria bere osaba delako; izugarrizko dilema, beraz.


TXAKUR KATU.

Mikel ertzain akademikoa da, Arkautetik atera berria, legezalea, teorian babestu eta jerarkiak errespetatzen dituena. Lanean postuak igotzeko asmoa nabaritzen zaio, gainera. Samuel ikerkidea berriz, guztiz kontrakoa da, kalekumea eta zakur zaharra, eroskeria zale, informazioa lortzeko salatariak erabiltzen dituena. Mikelek ez ditu bere metodoak begi onez ikusiko, bien arteko lehia piztuz. 4. atalaren bigarren haria ere ez da nolanahikoa: ba omen dago fetitxista bat emakumezko arropak lapurtzen dabilena. Halaxe, identifikazio saio batean ertzain bat susmagarrien artean jarriko da; lekukoa ordea, nahastu egingo da, ertzainari delitua leporatuz.


AMATEURREN MAILA ALTUA.

Giro ona nabari da Bergarako grabaketan. Nahiz eta ikusleen harrera ikusi arte itxoin behar den, tankera ona hartzen zaio telesailari. Ez dezagun ahaztu, Eneko Olasagastiren lanek ez dutela inoiz porrot egin; orain arte, bederen. Horren haritik, Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolazaren trebetasunaz landa, aktoreen artean aurpegi berri bat ezustekoa izan daiteke, tabernariaren alabarena egingo duen Maider Iabar kasu. Bestenaz, eskarmentu handiko aktore multzoa dago: Joxe Kruz Gurrutxaga, Maiken Beitia, Aitor Mazo (ertzain burua), Mireia Gabilondo, Ramon Agirre, Martxelo Rubio, Karlos Zabala, Itziar Lazkano (epailea) eta abar. Halaber, ehun pertsonatik gorako castinga egin ondoren, esku hartzen duten herriko aktore amateurrak maila altua ari dira ematen, hilobiratzailea, ebanista, baserriko morroia, salataria...


POLITIKA ZEHARKA.

Situazio komediatik ateratzeko irrika zuen Enekok.

«Genero poliziakoa orain arte jorratu gabe egon da ETBn. Atal bakoitzean kasua modu errealista batez planteatu eta argituko da; dena den, politika gaiak, kale borroka eta, zeharka baino ez dira ukituko. Badakit ETBk umore gehiago sartu nahi lukeela, baina zebait ezberdina egiteko garaia zela iruditzen zait».
Estiloa ere ezberdina izatea dute xede. Joseba Apaolaza urretxuarrak dioskunez:

«Hainbat kamerarekin egiten dugu lan. Tamalez, hemen gauzak askoz azkarrago egin behar dira. Baina tira; lehen atala montatua ikusteko aukera izan dugu eta itxuroso geratu da, offean Samuelen eta bion gogoeta umoretsuek lagunduta. Lehenengo honetan, mendi erdian, M. C. inizialak dituen gorpua agertzean, Samuel eta biok hilketa hori ikertzeari ekingo diogu. Kanpoaldean aritze horrek dinamismoa emango dio. Komisaldegi barruko dekoratua ere nahikoa berritzailea izango da».

TXANDAKA ZUZENTZEN.

Kanpoaldean grabatzeko Bergaran hiru egun ematen dituzte eta beste biak aldiz, Miramongo platoan (komisaldegia). Zuzendari lana hiru lagunen artean txandakatzen ari dira. Fernando Bernues eta Aitzpea Goenagak bosna atal zuzenduko dituzte, gainontzeko hirurak Olasagastik. Formula hau aski normala da telebistan; izan ere, kapitulu bat montatzen ari den bitartean, hurrengoa prestatu behar izaten da. Bestalde, Patxo Telleria gidoigile buru dutela, Teresa Calo, Edorta Jimenez eta Juan Agirrek jo eta su dihardute gidoiak garaiz amaitzeko. Orain arte, sei atal daude idatzita, eta uneotan hurrengo hirurak ari dira burutzen.


TELEBISTAKO AMARRUAK.

Lehen atala zuzendu ostean, orain laugarrenean murgildurik da Fernando Bernues. Arrakasta itzela lortzen ari den «El Florido Pensil» antzezlanaren egokitzaile eta zuzendariak telebistarako «Mira que Sois», «Jaun eta Jabe» eta «Maite»ko zenbait atal zuzendu ditu. Eneko alderdi teknikoaz arduratzen den bitartean, Bernuesek planteamendu narratiboa egiten du.

«Egia esanda, emaitzarekin pozik nago, narratiba aldetik berria, ezohikoa izango delako. Ia entsegurik egin gabe ari gara, gainera. Hori dela eta, biziki zaindu dugu castinga, aktoreak gero hutsik egin ez diezagun»
. Bere ustez, kontuan hartu beharreko osagai gehiago daude telebistan antzerkian baino, argia, planoa, soinua, koordinazioa dela; baina amarru gehiago ere bai irudikatu nahi ez dena estaltzeko.

«Horregatik telebista eta zinetik datorren aktore frankok kale egiten dute oholtza gainean, dena agerian dagoelako».

BAKOITZA BERE ERARA.

Euskalkien mugarri delako hautatu zuten Bergara istorioaren kokagune. Gipuzkoan egonda ere, bizkaieraz mintzatzen dira bertan. Alta bada, atal bakoitzean euskalki ezberdinak sartuko dira, ahalik eta sinesgarriena izan dadin. Arantzazu Loidi bertsolari izandakoak telesailaren euskara zuzentzaile lanetan dihardu.

«Euskalki mordoa entzun ahal izango da, pertsonaia bakoitza bere euskalkian; azpeitiarrak, arrasatearrak, Soroiz Goierriko doinuan, euskaldunberriak batuan, erdarakadak barne».
Bestalde, Loidiren irudiko telesailaren atal batzuk jatorriz erdaraz egonda, dexente nabaritzen da euskaratzean,

«txiste eta hitz joko asko galdu egiten baitira euskaraz. Beste hainbeste gertatuko litzateke testu bat euskaratik erdaratuko bagenu».

ERAKUNDEAK GALERAZITA.

Kalez jantzitako ertzainak eta txapelgorriak tartekatuko dira komisaldegian. Olasagastiren esanetan

«Ertzaintzari interesatzen zaio telesaila propaganda ez izatea, sinesgarria baizik. Alde horretatik, ezer ikusi gabe ere, armak, plakak, piloteroak, kaskoak, utzi dizkigute. Lehengo egunean egin genuen manifan azaltzeko kaskoak eta piloteroak erabili genituen. Orain arte gutaz fidatu dira. Ikusi beharko da atalak erakusten hasten garenean».
Zoritxarrez, erakundeekin ezin dute deus egin. Nahiz pertsonaia eta egoerak asmatutakoak izan, ezin dute erakunde bati eragingo dion fitsik ere egin

«hori da ETBk jarri duen baldintza. Guk, gure aldetik, ez diogu errealitateari muzin egin nahi. Tirabira hori daukagu, kasuak errealitatean oinarritu daitezen»

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude