"EKONOMIA EGONKOR BATEK SEGURTATZEN DU PEDAGOGIA"


2007ko otsailaren 21ean
B

este lau lagunekin daramazu Seaskaren pedagogiaren zuzendaritza. Zein da zuen egitekoa?
Seaskaren proiektu pedagokikoa puntu honetan laburbildu daiteke: irakasle eta ikastoleei laguntza pedagogikoa eskaintzea. Eta honen barruan, zailtasunetan diren haurren dispositiboa eraikitzea, atxikitzea eta hornitzea. Irakasle berri eta irakaslegaien formakuntza egitea. Hegoaldeko beste ikastoletako dinamika pedagogikoetan parte hartzea, partaide nahiz dinamitzaile gisa. Irakasleen euskararen formakuntza eta ikasleen euskararen erabilpena segurtatzea. Euskal materiala sortzea, eskasa baita.

Seaskak `Protocole d'accord' edo akordio bat sinatua dauka frantses Hezkuntza Nazionalarekin. Akordio honen aurreko aroa eta oraingoa bereiziko zenituzke? Arlo ekonomikoa alde batera utziz.
Akordio honen aitzinetik bizi zen egoera pedagogikoa ez nuen ezagutu profesionalki. Hala ere, arlo ekonomikoa ezin da alor pedagogikotik kanpo utzi. Ekonomia egoera on batek ekartzen du pedagogi alorrean baliabide eta finantziabide iraunkorrak, eta ondorio positiboak izatea. Pedagogia ez da airean egiten, kalitatezko pedagogia, ekimenak eta zerbitzuak, pertsonek egiten dituzte, baina diruarekin, arlo ekonomiko egonkor batek segurtatzen du pedagogia.

Zer ekarri du 1994ean sinaturiko akordio honek?
Erotasuna ekarri du akordioak, eta ekipo pedagogikoa sendotu eta garatzea. Gure zerbitzua hobetzen lagundu du, eta irakasleen egonkortasunak lana erraztu du ikastoletan. Lehenagoko hil ala biziko borroka hark berebiziko indarra xahutzen zuen, indar hura orain pedagogikoki hobetzeko erabiltzen da. Hori esanda ere, arrisku batzuk ekarri dituela esango nuke. Egoera egonkor batek desmobilizazio eta desmotibaziorako joera ekar dezake. Militantismoak ekartzen duen indarra apaltzea ekar dezake, eta arrisku horretatik libratu behar dugu ere bai.

Berezko pedagogia lantzen du Seaskak? Iparraldean beste ezein eskolak lantzen ez duena?
Oso handiak dira hitz horiek. Seaskak baina, Iparraldeari begira badu berezitasun inportante bat. Inmersio sistema. Hots, haurra elebidun hezitzen dugu inmersio sistematik hasita. Erran nahi baita, euskara dela hizkuntza nagusia, eta gelatik kanpo ere komunikaziorako lehen hizkuntza. Hegoaldean D eredua deitzen duguna.
Iparraldeko eskola pribatu nahiz publikoan, B eredua erabiltzen da. Frantsesez eta euskara erdizka. Molde apalagoa da eta euskalduntze efektiborik lortzen ez duena. Frantsesa sozialki hain nagusia denean. Hegoaldean bezalatsu, B ereduan zaila da zinez, haur edo gazte bat bizitzarako euskalduntzea.

Beste berezitasunik?
Euskal Herriarekin zer ikusia duten gaiak edukin gehiagorekin sartzen ditugu herritar heziketan edota historian. Geografia eta esperientzian ere Euskal Herrian sustraitzen gara. Euskal zibilizazioarekin zer ikusia duten programak beste eskolek baino sendoago lantzen ditugu. Beste aspektu berezia da, irakasle eta gurasoen partaidetza, beren mobilizazio eta partaidetza bestetan baino nabarmenagoa da.

Seaska emeki-emeki haziz doa. Orain gutxi barnealdean hirugarren kolejioa irekitzea erabaki da. Pedagogia alorrean aldaketarik dakar hazkunde honek?
Pedagogia aldetik aldaketa nabaririk ez. Garapena da hitz nagusia. Barnealdean kolejioa irekitzeak izugarrizko sinbologia du, eta indarra erakusten du. Oro har, sozilologikoki barnealdea eta kostaldearen artean bizitzen ari den

gatazka
n inportantea da. Hartara, gure garapena ere eramaten baitugu barnealdera. Pedagogiari begira badu bere nolabaiteko eragina, bistan da, etxetik beretik hasten da pedagogia eta guraso batzuk etxetik hurbilago hezitzeko aukera baldin badute, bada, hasteko egoera hobe bat sortzen da, eta pedagogikoki ere hobekuntza bat dakar.

Xalbador ikastetxean emandako urteak ere onuragarriak izan dira bada?
Ikasleak Kanboko Xalbador ikastetxean biltzeak ondorio on batzuk bazituen, orain pixka bat galduko direnak. Barnealde eta kostaparteko irakasleen arteko uztartze hori galduko baita. Bi izaeraren trukatze hori, mundu urbano eta laboralekoa, alegia. Hartueman honek zerbait ekartzen zuen, interrakzio eta aberaste bat ematen zen Xalbadorren. Baina betikoa da, etxe bat berritzen denean, zerbait galtzen da eta zerbait irabazi. Garapen bidearen ondorioak dira.

Heldu den ikasturte hasieran Hezkuntza Nazionalarekiko akordioa berrikusiko da. Seaska berriz ere bihurgune batean aurkitzen da. Nola ikusi duzu zure lanpostutik?
Akordio hitzarmenak dakarren arriskua aipatu dugu. Guraso batzuk gaizki bizi dute desmobilizazio joera, eta nostalgiko ere azaltzen dira batzutan. Hau da, pentsatzen dute lehengo egoera, borroka egoera, biziraupen egoera, beteagoa eta aberatsagoa zela. Beste muturrean, beste gurasoen iritziak daude, eskola publikoaren antzekoa izan behar dugula argudiatuz. Soldatak automatikoki etortzen direla, eta antolaketa pedagogiko normala landu behar dela; normalizazioan duintasuna dagoela gauza guztien gainetik. Gaur egun, bi joera horien artean, aurrez aurreko bat dago Seaskan. Biak dira errespetagarriak nire iritziz, muturrera joan gabe. Uste dut oreka bat atzeman daitekeela bi jokamolde eta pentsamolde hauen artean. Egonkortasunak dakartzan abantailak interesgarriak dira baita pedagogikoki ere. Indar eta energiak hobetzeko, baita kalitatea bermatzeko, guraso eta irakasleen militantismoa, ikastola eta euskararentzat ona dela deritzot ere bai. Elkar errespetatzen badugu, helburu guztiak erdietsi daitezke

Seaska barne Foruma lantzen ari da

Metodologia abian

Seaska Federakuntzak 1994 urtean sinatu zuen gaur egun Frantziako Hezkuntz Nazionalarekin (Education Nationale) baliatzen duen akordioa. Akordio hau,

Protocole d'accord
deitua, aurten bukatzen da. Hitzarmenak alor ekonomikoan bere abantailak eskaintzen ditu, eta era berean, irakaskuntza arloan bete beharreko hainbat baldintza exijitu ere. Bost urteko hitzarmen honen ondotik, Seaska osatzen duten ikastola ezberdinak bere etorkizuna eztabaidatzen ari dira. Martxoaren hasieran barne Foruma egituratu zen eta metodologia abian jarri. Tokian tokiko ikastolek Forumaren funtsa aztertu eta bere ordezkariak izendatu zituzten. Apiriletik hasita eta ekainera bitartean, ikastoleek gaur egun duten hitzarmena aztertuko dute, hartara Forumaren lehen partea bukatutzat emanez; erabakiak sintesi txosten batean bilduak izaki. Irailetik abendura bitartean, Forumaren bigarren partea hasiko da. Berean, etorkizunean Seaskak Hezkuntza Nazionalarekiko zer-nolako hitzarmen mota gauzatu nahi duen erabakiko da.


Erantzuna egina

Forumak bere metodologia jarraitu du, eta ikastola guztiek markatu dituzte ekainera bitartean landu beharreko ildoak. Ikastola bakoitzeko ordezkariei honako joera hauek atxiki beharko zaizkie: egitura, finantza eta giza arazoak identifikatu, eztabaidatu eta gainditu beharko dituzte. Datozen urteetarako helburu komunak finkatu. Gurasoak mobilizatu eta motibatzeko bitartekoak bilatu, eta barne batasuna eta informazioaren zabaltzeko lanabesak sustatu eta hobetu beharko dira.


Etorkizuna jokoan

Hitzarmen berri bat edota beste funtzionamendu molde bat lantzerakoan, anitz dira Seaskan kontuan hartu beharreko gaiak: Federakuntza beraren ibilmoldea, aurrekontua eta garapena, langileen lekua, azpiegiturak, euskal eskola, eta beste partaideekin eta ereduekin harremanak. Funtsean, logika ekonomikoa eta logika pedagogikoaren arteko auzia eta debatea dago aztergai. Zer-nolako baliabideak dauden, halako edo bestelako pedagogia landu ahal izateko. Urte anitzetarako plangintza abian jarri edo epeka garatuko den plangintza landu. Guztia, euskarak oraindik ere ofizialtasunik ez duen lurralde batean, eta Poignant txostenak eman dezakeenaren aiduru


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude