BERTAKO ITZALEK EZKUTATZEN DUTE BALKANETAKOA


2021eko uztailaren 21ean
Duela hamarkada bat pasatxo Hego Euskal Herriak ezezkoa eman zion NATOri, Espainiak erakundean sartzeko erreferenduma egin zuenean, 1986an. Handik lau urtera, gizarteko sektore batzuk behintzat Golkoko Gerraren aurka atera ziren kalera, Estatu Batuek gidatutako nazioarteko koalizioak Iraken egindako erasoak salatuz. Berlingo Harresiaren erorketa eta Gerra Hotzaren amaieraren ondoren, EEBBek nazioarteko ordena berria errealitatean frogatzeko aukera zuten Iraken. Superpotentzia biak bloke berean zeuden, nahiz eta agintzen zuena estatubatuarra zen. Baina ordena berria estreinatzeaz gain, gerrarako teknika modernoenak ere erabili ziren lehenbiziz. Estatu Batuek aurrera eraman nahi izan zuten Galaxien Gerrari buruz zerbait gehiago ulertu zuen askok satelitea eta laserraren erabilera hilkorrarekin. Tresneria militarrari buruzko propaganda orain bezain eraginkorra zen orduan.
Euskal Herriaren gizarte sektore aurrerakoi eta ezkertiarrek kalean ere erantzun zuten hiriburuetan egin ziren manifestazio desberdinekin, hitzaldiak han eta hemen... Ekialde Erdia eta bertako arazoak herritarrarentzat zailagoak izan arren, gertuago dagoen Jugoslaviaren aurkako erasoa baino modu beroagoan bizi izan zen Golkoko Gerra, Irak «harriaren arora» itzularazi zuena, orduan James Baker EEBBetako Estatu Idazkariak iragarri bezala.
Zer gertatu da? Erantzun ugari egon liteke eta gainera, gizarte sektore batzuk apurka esnatzen ari direla dirudi. Gasteizko Legebiltzarrean hilabete baino gehiago pasatu behar izan da gaia osoko bilkuran ofizialki aztertzeko, Nafarroako Legebiltzarrean aztertu ere ez da egin osoko bilkuran, eta kale mailan ere mobilizazioak urri eta berantiarrak izan dira. ETAren su-etenaren ondoren Euskal Herriak bizi duen egoera berezian egon daiteke hura ahaztuago izatearen arrazoi nagusietakoa, hauteskundeen gertutasuna ere bai... Eta, bestetik, Slobodan Milosevic buruzagi serbiarraren erregimenak azken hamar urteetan Balkanetan izandako jarrera basati eta panserbiarrak ere agian izan du eraginik euskal gizarteko herritarrengan.
Informazioa eta komunikazioari dagokienez, gaur egun komunikabideetan ere horrenbeste nabaritzen den globalizazioak badu eraginik hemen ere: Tomahawk eta F-117 berdintsuak ikusten ditugu erasoan; Milosevic Sadam Hussein bezain gaiztoa da Bruselan, Madrilen, Marocon zein Michiganen; serbiarrek sarraskiak eta hilketak egiten dituztela entzuten dugu han eta hemen, NATOk, ordea,

«kalte kolateralak»
eragiten ditu; eta, azkenik, guztiok ditugu errefuxiatu kosovar-albaniarren irudi latzak begien aurrean, NATOren erasoen arrazoi nagusia alegia, errefuxiatuak babestu beharra. Horra hor eraso atlantiarraren arrazoi nagusia:

«laguntza humanitarioa».
Milaka irudien bidez, guztioi sarrarazi digute beste herrialde bateko biztanleria bere agintari sarraskigileetatik defenditzeko eskubidea duela NATOk. Erakunde militarreko agintariengan ilustrazioaren oinordekotza gaur egun ere edozelakoa ez dela samur antzematen da.

«Guztia herriarentzat baina herria barik»
zahar hura bere osotasunean gauzatu da kosovar-albaniarren kasuan: erasoa kosovar-albaniarrak defendatzeko egiten da baina ez zaie beraiei beren etorkizunari buruz erabakitzen uzten.
Baina gerraren gertutasunak –Europan izateak– azkenean modu berezian eragiten du eta hori hemen ere nabaritzen da. Jarrerak eta iritziak era guztietakoak dira, eta euskal gizarteak bizi duen egoeraren metafora gisa erabili izan dira serbiarrak eta kosovar-albaniarrak. PP eta PSOEko buruzagi askok serbiar nazionalismoarekin konparatu dute euskal nazionalismoa; abertzaleek Belgrad eta Madrileko nazionalisten arteko parekotasunak aireratu dituzte.
Euskal gizarteak ezetza eman zion NATOri baina bere agintariak beti egon izan dira NATOrekin, baita oraingo erasoan ere; Nafarroa zein Gasteizko gobernuek, ez lehen ez orain, ez dute haren erasoen aurkako jarrerarik agertu, eta berdintsu alderdi nagusi gehienei dagokienez. Gasteizko Legebiltzarrean Joseba Arregi jeltzaleak sendo defendatu zuen NATOren izaera eta beharra. Hori bai, gauza bat da NATOrekin sartzea eta bestea kosovar-albaniarrek bizi duten egoera, EAJk Aberri Egunaren agirian elkartasuna adierazten baitzuen

«beren izaera gorde nahi izateagatik erasotuak diren herriekin»,
esate baterako Kosovo eta Kurdistanekin. Inaki Anasagasti diputatu jeltzaleak, aldiz, jarrera kritikoa agertu du NATOrekin eta NBErekin. Koffi Annan Madrilen egon zenean, Euskal Herriko prozesua

«barne arazoa zela»
esan zion Jose Maria Aznarri eta Anasagastik honako hausnarketa egiten zuen «Deia»ko iritzi artikulu batean:

«Horrelako zorroztasunarekin, orain uler dezaket NATOrentzat NBE ahuntzaren gauerdiko eztularen gisakoa izatea, palestinar, saharar eta tibetarren kasuan erakunde honek bere ebazpenak betearaztea ere ez baitu lortzen».
«Deia»ren jarrera zorrotzagoa da NATOrekiko, ez editorialen bidez baina bai Jose Luis Arriaga egunkariko nazioarteko aspaldiko komentaristaren idazkietatik:

«Ez da horrenbeste kosovar-albaniarren oinarrizko eskubideen defentsa, Balkanetako erregioaren etorkizuneko egoera baino».
Egunkari nagusienek, Correo Taldekoek, era guztietako iritziak atera badituzte ere, zalantzak agertu dituzte erasoen eraginkortasunari buruz baina oro har ontzat emanez. Madeleine Albright EEBBetako Estatu Idazkaria Boris Ieltsinekin bildu ondoren, bien arteko bilera

«errusiar lehendakariaren berba gehiegikeriaren ondoren»
pentsatutakoa baino hobeto atera zela zioen editorial batean. Berbetan (Ieltsinek Hirugarren Mudu Gerrari egin zion erreferentzia) gehiegikeriak ikusten dituzte Comecosakoek, baina ez NATOren erasoetan, gehienez ere

«akatsak
».
Albisteen aldetik, dena den, ez dago ezberdintasun handirik batetik bestera eta gehienetan agentzien esana nagusitzen da. Besterik da albiste horien tratamenduan eta iritzietan. «Gara» eta «Euskaldunon Egunkaria»ren jarrera NATOren erasoaren aurkakoa da, Milosevicen erregimena salatuz eta Kosovoren autodeterminazioaren aldekoa. Euskal Herritarrok eta Ezker Batuak ere gisa horretako mezua eraman zuten Eusko Legebiltzarrera. Ezkerrean, dena den, iritzi desberdin samarrak agertu dira, agian autogestioaren Jugoslavia hark ezkerreko gizarte sektoretan utzi zuen aztarna sendoagatik. Honen adibide ugari dago egunkarietan, adibidez «Gara»n Jose Antonio Egidok –sasoi batean HBko nazioarteko arduraduna–; Clinton eta Solanak egindako krimenengatik epaitu beharraz argudiatzen du, eta salaketen artean, honakoa:

«UCK izeneko talde terrorista fazista sortzea, armatzea eta zuzentzea, inor bereizi gabe biolentzia hedatzeko, ezegonkortasuna sortu eta errepresioa erakartzeko, modu honetan gerra justifikatuz».
Ikusten den legez, gerra honi buruzko iritziak ere era guztietakoak dira


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude