SENIDEEKIKO JUSTIZIA, EGIA ETA OROITZAPENAREN BILA


2021eko uztailaren 21ean
Martxoaren 13an eman zuten ezagutzera elkarte berria Donostian: «Justizia, Egia eta Oroitzapena». Euskal Herriko gatazkan azken hamarkadetan erakunde armatu desberdinetako hildakoak edo estatuek hildako militanteen senideak dira elkartea osatzen dutenak. ETAkoak, Komando Autonomoetakoak, manifestazioetan hildakoak, kontroletan, desagertaraziak... tipologia horietako guztietako senideak bildu dira elkarte berri honetan. 1998ko uztailean hasi ziren biltzen zenbaitzuk baina batez ere 1999an hasieran bildu izan dira hildakoen senitarteko ugari. Bilera horien ondorioetako bat da talde hau.
Iruñean bildu gara taldekide batzuekin, oraingoz behintzat gehienak nafarrak dira eta. Ideario gisako bat egina dute, hiru printzipiotan banatzen dena: Justizia, Egia, Oroitzapena. Argentinako Maiatzeko amak dira beraien erreferentzietakoa. Haiek lehenbizi bere senideekin egindako basakeriak salatzen jardun zuten baina gero

«senideak ere utopia baten alde bizia eman zuten militante gisa»
hartzen dituzte. Hemengoek ere antzerakoa diote bereekiko justizia aldarrikatzerakoan:

«gure senideekiko justizia eskatzen dugunean ez da aldarrikapen material eta indibidual bat, gure herriarentzako askatasunaren, gizarte berdintasunaren, eraldaketaren, askapenaren eta abarren talde aldarrikapena baizik».
Egia da taldearen bigarren helburu nagusia:

«Estatuaren interesa herriak euskal gatazka alde bakarreko bortizkeriatzat har dezala da (...) estatuaren izaera hiltzailea salatu behar dugu».
Egiarekiko hausnarketa bi ildotan banatzen dute:

«alde batetik, estatuari hilketak onar dezan, haren bortizkeriazko praktika onar dezan»
eta bestetik,

«herriaren kontzientzian susmatzen dugun egia hedatu behar dugu, kasuak, zalantzak, datuak jakinarazi behar dizkiogu herriari, eta, batez ere, Estatuaren erantzukizunaz dugun segurtasuna herriarengan sustraitu behar dugu».
Bilera hasieratik somatzen da barrukoa egotzi beharra, informatu beharra. Urteetako estatuaren isiltasuna ahal bezala hausteko grina airean da,

«baina ez gure kasuena bakarrik
–dio Nerea Zabalak–,

iluntasuna dagoen guztiena baizik. Ez dugu Espainiako justizian sinesten. Egia nahi dugu baina horretarako lan handia egin beharko dugu. Estatuaren aldetik errekonozimendua nahi dugu, berak partehartu zuela onartzea».
1997ko Aste Santuan Itziarreko udal eremuan hilik agertu zen Josu Zabala `Basajaun'en arreba da Nerea. Bertsio ofizialak suizidioaz jardun zuen, euskal herritar askorentzat, ostera, Estatuaren gerra zikinaren eskua dago heriotz honen atzean.
Patxi Etxeberriak komunikabideek bere semearen kasua ahantzia dutela gogorarazten du erraietatik azaleratzen den sumindura sakonaz.

«Zerbait esaten ez bada, ez du esistitzen»,
gaineratzen du. Jose Miguel Etxebarria Alvarez `Naparra'ren aita da, Iparraldean duela 19 urte desagertutako Komando Autonomoetako kidea. Batallon Vasco Españolek hartu zuen bere gain desagerketa.

«Ezagutzen ditugu estatuak
–zehazten du Sagrario Alemanek–

ez dugu uste gehiegi argituko dugunik baina agian datu gehiago bilduko ditugu».
Sagrarioren anaia, Jose Javier, Tafallan hil zen 1982ko maiatzean, lehergailu bat eskuetan zerabilenean. `Naparra'ren aitak ahalegina egin beharra azpimarratzen du:

«Ahalegina eginez gero, ez dago gehiago eskatzerik gizonari».
Taldeak izango duen lehen lanetakoa kasu bakoitzaren dosierrak lantzen hastea izango da.

«Baina aurretik
–diote–

gogoeta egin behar dugu eta gizartera ezagutzera eman. Behar diren kasuetan mobilizazioak ere deitu daitezke eta omenaldietan ere parte hartuko dugu».
Omenaldia, taldearen 3. helburu nagusiarekin –oroitzapena– bete-betean lotzen den berba, taldearen ardatz nagusiena:

«haien oroitzapenagatik, gure testigantzan eta herriarengan militante moduan duten heriotzgabeko bizitzagatik gaude hemen (...) Herriaren aurrean haiek, gure senitartekoak, nortzuk ziren argi utzi behar da, beren papera zein zen, zeren erreferentzia diren. Militante iraultzailetzat aldarrikatu behar ditugu, askatasunaren alde bizia eman zuten subjektu konprometitutzat».
Biktimez horrenbeste hitz egiten den garaiotan, beren senideak biktimak ez direla diote, «

militanteak baizik».
Juan Ignacio Erdozia Loyolan segurtasun indarrekin enfrentamenduan hildako etxarriarra zen eta haren anaiaren esanetan,

«ez dugu onartzen hildako guztiak biktima gisa zaku berean sartzea. Euskal Herria da biktima, orokorrean, baina pertsona hauek ez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko militanteak dira».
Horregatik ez dute dirutan emandako kalteordainez ezer entzun nahi.

«Ez»,
dio tinkotasunez Begoñak, Iruñean 90eko irailean poliziak tiroz hildako Mikel Castilloren arrebak:

«Egiarik ez badut, zertarako behar dut dirua? Onar dezatela beraiek hil dutela».
Idearioa ere garbia da honetan:

«egia ezagutu gabe, kalteordain ekonomiko bat ematea, hildakoa dirutan baloratuz, senidearen aurpegiari tu egitea da, berriro erahiltzea da, ahaztera kondenatzea». «Eta egia ezagutzen bada»,
mahaiganeratzen du kazetariak.

«Orduan bai, baina beti ere egia ezagutu ondoren»,
azpimarratzen dute.
Ez dituzte hildako militanteak euskal gizarteak bizi duen prozesuaren erdian jarri nahi baina beren aportazioa egin nahi dutela azaltzen dute. Taldera hurbildu nahi dutenentzat, ordea,

«ateak zabalik direla»
diote eta postakutxa bat eman dute ezagutzera: 10183 Bilbo


Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude