LANALDI MURRIZKETA, EHUN URTETIK GORAKO ALDARRIA

  • historikoa. Sindikatuek, berriro ere zatiturik, lanaldiaren murrizketaren aldeko eskaera egiteko egun bezala aldarrikatu dute. Aldarrikapen horrek ekarri zuen egun historiko hau.

2021eko uztailaren 21ean
Langileek lanaldiaren murrizketa eskatzea ez da aldarrikapen berria. Ehun urtetik gora dira maiatzaren lehena munduan lehen aldiz ospatu zenetik; langileak 8 orduko lanaldia eskatzen hasi ziren, horri buruzko inolako araudirik ez zegoen garaian. Gizon eta emakume langileek, 18 urtetik beherakoak barne, esklaboen pare egiten zuten lana, inolako ordutegirik gabe eta soldata penagarrien truke. Beste garai batzuk ziren. Baina garai hartan, langileek jasan beharreko esplotazioaz jabetu ziren batzuk, eta harrezkero lanaldiaren murrizketaren aldarrikapena, une bakoitzeko ezaugarri historikoetara egokiturik, etengabekoa izan da gaur arte.
Aurten, berriro ere zatiturik, abertzaleak alde batetik eta estatalistak bestetik, euskal sindikatuek Euskal Herriaren luze zabalean manisfestazioak egiteko deialdia egin dute. Lanaren murrizketa izango da aldarrikapen nagusia, zeinaren bidez gure herriko langabezi kopuru handia murriztu nahi den. Egun horrek mobilizazio plan oso bati emango dio hasiera, astean 35 orduko lanaldiaren alde laster egingo den greba orokorrarekin buru emango zaiolarik.


1886AN HASI ZEN GUZTIA.

1886ko maiatzaren lehenean Milwaukee-n (EEBB) egin zen manifestazioan aldarrikatu zen lehen aldiz zortzi orduko lanaldia. Poliziak basakeriaz menperatu zuen manifestazioa, eta bederatzi langile hil ziren. Bi egun geroago, 14 lagun –polizi eta manifestari– hil ziren Chicagon eta ehun inguruk garrantzizko zauriak izan zituzten arrazoi berberarengatik. Gertakari horien ondoren, 1887ko azaroaren 11an, manifestazio horren sustatzaile izateagatik heriotz zigorra jaso zuten bost langile exekutatu zituzten, eta «Chicagoko martiriak» izenez sartu ziren historian.
Gerora, Bigarren Internazionalaren Biltzar Eratzailean (1889ko uztailaren 20an, Parisen), erabaki zen maiatzaren lehenean herrialde guztietan manifestazio handiak egitea, 8 orduko lanaldia aldarrikatzeko. Azkenik, 1917ko Wasghintoneko Nazioarteko Konferentziak lanaldia gehienez 8 ordukoa izango zela finkatu zuen. Handik bi urtera herrialde gehienek onartu zuten ebazpen hori.
Orduz geroztik, sindikatuek mundu guztian zehar ospatu izan dute, «Chicagoko martiri» haien omenez, maiatzaren 1a; egun horri aldarrikapenak egiteko izaera emanez, eta beti ere une historiko bakoitzak eskatzen duenaren arabera. Herrialde bakoitzaren egoera politiko eta sozialen arabera, ospakizun hori baketsuagoa edo istilutsuagoa izan da.
Aurten, eta duela hilabete batzuz geroztik, Euskal Herrian, sindikatuak beren kezka eta larritasuna adierazten ari dira langabezi kopuruengatik, eta gazte eta emakumezkoengan bereziki duen eraginagatik –zenbait tokitan % 45eraino iristen da–. Egoera larri honen aurrean, euskal sindikatuak, abertzaleak nahiz estatalistak, bakoitza bere aldetik, lanaldiaren murrizketaren aldeko kanpaina egiten ari dira, astean 35 edo 32 orduko lanaldiaren alde, aparteko lanorduen aurka eta 60 urtetik beherako jubilazioaren alde.


67.000 LANPOSTU.

35 orduko lanaldia ezartzeak 66.300 lanpostu berri sor ditzake Hego Euskal Herrian. Horren kostua 171.000 milioi pezeta ingurukoa izango litzateke. Ondorio horretara iritsi dira bi euskal ekonomilari: Antxon Borja eta Garikoitz Otazua, EHUko Ekonomia Aplikatuko Saileko irakasleak biak. Lehen hurbilpen makroekonomiko bat egin dute –duela gutxi «Gara»ko iritzi orrietan adierazi dutenez–, eta lanpostu berri horiek sektorez sektore kuantifikatu dituzte, 38.000 lanpostu biltzen dituzten nekazaritza eta arrantzaren sektoreak kontuan hartu gabe, beren ezaugarri berezien ondorioz lanaldi murrizketa batek emaitza oso mugatuak izango bailituzke lanpostu berriak sortzeari begira.
Industri sektorean 259.000 pertsona daude. Beren ustez, 20 langiletik beherako enpresetan ez da erraza lanpostu berriak sortzea, beraz, kalkulu horretatik kanpo utzi beharko lirateke 67.400 langile biltzen dituzten enpresa txiki horiek. Gainerakoei lanaldiaren murrizketa ezarriz, urteko 1.768 ordutik 1.575 ordutara igaroz, 23.500 lanpostu berri sor daitezke.
Eraikuntzaren arloan aritzen diren langileak 77.000 dira. Adierazten dutenez, sektore honetan autonomo ugari (18.500) eta bost langile baino gutxiagoko enpresa txiki asko dago. Horren arabera, sektore honetan lanaldiaren murrizketak 7.300 lanpostu berri sortzeko aukera emango luke.
Zerbitzuen sektorean, euskal irakasle bien txostenak sail ezberdinak bereizten ditu. Administrazio publikoetan, irakaskuntzakoak kanpo utziz, dauden 93.800 lanpostuei 5.300 lanpostu berri gehitzea dagoela ziurtatzen dute. Merkataritza eta ostalaritzan, 179.500 langile izanik, beste 5.300 lanpostu berri sor daitezke. Garraio eta komunikabideetan, 47.600 lanposturekin, autonomoak eta enpresa oso txikiak kenduz (20.000 langile) beste 3.500 lanpostu. Banketxe eta aseguruetan, 22.600 langilerekin, beste 2.100. Gainera zerbitzuetan 146.500 lagunek egiten dute lan. Autonomoak (26.100) eta enpresa oso txikiak (35.100) kenduz, lanaldiaren murrizketak 10.000 lanpostu berri sor ditzake.
Eginkizun horrek sor dezakeen 171.000 milioi pezetako kostua finantzatzeko, sortzen den enpleguaren ondorioz aurrezten den langabeziagatiko ordainketak eta prestakuntza gastuak leudeke. Horri kotizatzaile eta zergadun berrien ordainketak gehitzen dizkiote, iruzur fiskala eta aurrekontuetako gastuaren egokipena –murrizketari ekin dioten enpresei laguntza emanez; bideragarri irizten diote, administrazioak bilioi pezetatik gora erabiltzen baitu urtero– ahaztu gabe.
Bi irakasleek, azterketa sakonagoak egin behar direla onartu arren, «

lanaldiaren murrizketaren bidetik abiatzeko azterketa urritasuna baino areago, aldaketak egiteko enpresariek duten gogorik eza nagusitzen
» dela diote

Aldarrikapen eguna izatetik jai eguna izatera

Euskal Herrian zein Europa eta munduko leku ugaritan, maiatzaren leheneko ospakizuna, azken hamarkadetan borroka eta aldarrikapen eguna zena, festa edo ospakizun folkloriko bihurtu da, neurri batean. Ongizate gizartea finkatu eta zabaldu egin den heinean, langileriaren aldarrikapen indarra galduz joan da, ia festa huts bihurtzeraino. Euskal Herriaren kasuan, frankismoaren garaian bizi izandako egoera politikoak asko baldintzatu zuen egun horren ospakizuna.
Frankismoak, zeinaren ordezkarietako batzuk Espainiako Gobernuko alderdian jarraitzen duten, ospakizun hau «joko eta dantzetarako» festa egun handi bezala erabiltzen zuen bitartean, sindikatu eta talde politikoek langile manifestazioak antolatzeko zerabilten. Francoren poliziak basakeriaz zigortzen zituen manifestaziook. Urte haietan maiatzaren 1eko eguna erregimen frankistaren aurkako protesta egun bihurtzen zen.
Diktadorea hil ondoren, manifestazioak legezko bihurtu ziren, eta «Transizioa» deitu izan zaion garaiaren lehen urteetan ospakizunak guztiz jendetsuak izan ziren, eskabide politiko eta laboralen aldarrikapenez beteak. Denborak aurrera egin ahala, eta ongizate gizartea sendotzen zen neurrian, ospakizunok aldarrikapen kutsua galdu eta festa itxura hartu zuten... eta jendetsuak izateari utzi zioten. Sindikatuen zatiketa ere areagotu egin zen azken urteetan. Egia da sindikatuek aldarrikapenak egiteko egun bezala hartu izan dutela, baina langile gehienek nahiago dute mendira edo itsaso aldera joan edo etxean geratu. Dirudienez, langileriaren zati nagusi batentzat maiatzaren lehenak galdua du esanahia, eta oraitzapen historikoz beteriko lanaren festa egun bihurtu da.
Nahiz eta testuingurua hori izan, euskal sindikatuek urte honetan ere aldarrikapen kutsua eman nahi izan diote maiatzaren 1ari eta 35 orduko lan-astea dute helburu. Eskabide horretan bat egiten dute euskal sindikatu guztiek, baina ez da horratik batasunik lortzen maiatzaren 1eko ekintzak antolatzeko garaian. Sindikatu abertzaleak -ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU, EHNE-, azken urteetan ekintza batasun handia lortu dute eta egun honetan ere elkarrekin joango dira. Sindikatu estatalistak -CCOO, UGT, USO...– beren aldetik joango dira.
Ikusi beharko da, larunbatean, euskal langileriak egun historiko hau alde batera utzi eta jaiegun soil bihurtzen duen edota, sindikatuen deialdiei erantzunez, aurreko urteetan izandako partaidetza hobetzen den. Susmoa dugu ez ote garen berriro ere urrun ibiliko euskal langileriak garai batean burututako manifestazio jendetsu haietatik, eta ez ote duen mobilizazioak azken urteetako beherakadarekin jarraituko


Azkenak
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Eguneraketa berriak daude