«INPOSAKETEN AURREAN PASE FORALARI HELTZEKO GARAIA DA»


2021eko uztailaren 21ean
E

AJ eta EArekin sostengu parlamentarioaren gaia jorratzeko urtarrileko hilabetea aprobetxatu behar zela aipatu zenuen sasoi hartan, otsailean legebiltzarreko lanekin buru-belarri hasiko zinetela-eta. Dagoeneko maiatzean sartzear gaude.
Bai, urtarrilean ekin genien negoziazioei baina otsaila gainera etorri zitzaigun eta Legebiltzarreko ohiko ibilbidearen inguruko negoziaketak eta gobernu sostenguarena modu paraleloan eraman izan ditugu harrezkero. Horrez gain, hilabete hauek guztietan Lizarra-Garaziko akordioan ez daudenek oztopoak jarri dizkiote itunari. Eta gainera, akordio hau tankera honetako ohiko akordio bat baino korapilotsuagoa da.

Gero martxoaren azken aldera sinatuko zela zenioten. Prentsa mailan behintzat kale borrokarena agertu izan da oztopo nagusi gisa. Errealitatean ere horrela da edo badaude beste oztopo batzuk ere, adibidez karta soziala.
Gobernu akordioaren inguruan hor izan dira gai sozialak, guretzat oso garrantzitsuak direnak, baina egia da kale borroka negoziazioen erdian izan dela; gai honek ez ditu negoziazioak geldiarazi baina akordioa atzerarazi bai, ez dugu hori ezkutatuko. Baina akordioa sinatzeko moduan dago aspalditik, otsailaren 18an Legebiltzarrean egin genuen adierazpen bateratu hura izan zenerako akordioa gauzatua zegoen, nahiz eta gauzaren batzuk findu egin behar ziren.

Beraz, oraingoan laster sinatuko da, adierazpenei kasu egiten badiegu behinik-behin.
Bai, batetik bestera sinatuko da.

Dena den, orain arte ere akordioa sinatua balego moduan jardun duzue Gasteizko Legebiltzarrean.
Bai, hala da. Ibarretxe lehendakari izendatu zenetik astero sostengatu dugu gobernua. Lizarran abiatutako prozesu politiko orokorrari egonkortasuna emateko hori egin beharra ikusten genuen, areago alderdi sozialista eta popularretik prozesua zapuzteko egiten dituzten ahaleginak kontuan hartuz gero. Baina orain akordio hori sinatzea da garrantzitsua, hauteskundeen ondoren beste erakunde batzuetan ere –Batzar Nagusietan, adibidez– etorkizunari begira ere ondorioak izan ditzan.

Negoziazioetan, EHk nonbaiten amore ematekotan, eremu sozialean izango zela pentsa liteke.
Prozesu honetan gauzarik garrantzitsuena posizio ideologiko desberdinetatik elkarlanean jardutea da, eta ez bakarrik Lizarra-Garaziko akordioan, egunerokotasunean ere bai. Bakea eta askatasunera eramango gaituen prozesu subiranista aurrera eramateko apustu garrantzitsua egingo genuela iragarri genuen eta hori egiten ari gara. Elkarlan hori inork amore eman gabe ere egin daiteke. Burujabetzak, eremu nazionalekoez gain, eremu sozialean ere aurrerapen handiak ekar diezazkiguke eta elkarlanetik posizio aurrerakoietara heldu gaitezkeelakoan nago.

Baina har dezagun, esate batera, karta soziala: herri ekimeneko lege-proposamen gisa aurkeztu zenean EAJk atzera bota zuen eta EHk eta EAk alde egin zuten. Nola uztartzen da hori errealitatean?
Bai, hori horrela izan zen iragan legealdian, baina iragan legealditik egungora gauzak asko aldatu dira eta une honetan EAJk beste jarrera bat duelakoan nago. EAJ eta EArekin luze hitz egingo dugu horretaz. Europako hegoaldera baino iparraldera gehiago begiratu beharko luke EAJk, langabezia, bazterketa soziala eta gisakoei irtenbideak ematerakoan, han beren posizio ideologikoetatik gertu egon daitezkeenek egindakoak kontuan hartzeko. Beti esan dugu egungo markoak ez diela irtenbiderik ematen langileek dituzten arazoei, eta orain ez dugu iritziz aldatuko, areago ikusten ari garenean beste askok ere guk azken hogei urteetan esan ditugunak esaten dituztela.

Aurreko legealdian HBren partehartzea Legebiltzar honetan noizbehinkakoa zen, oraingoan iraunkorra da. Ikasi al duzue bertan ondo mugitzen?
Instituzio hauek agortuak daudela esan ohi dugu eta trantsizio instituzioak izan behar dutela. Hori da gaur egun ere daukagun ikuspegia eta ondo egokitzen ari gara guretzat berria den lan batean. Hori bai, leku batean ongi moldatzeko ezagutu behar dituzu bertako arau eta bazterrak eta horretarako Legebiltzarreko Mahaian egotea oso garrantzitsua da.

Bake prozesuaz eta subiranotasun prozesuaz hitz egiten da, zein da lehenago? Batera eraman daitezke?...
Herri bakoitzak bere ezaugarriak dauzka eta ereduek bere horretan hartuak ez dute balio. Subiranotasunerantz eramango gaituen prozesu demokratikoari ekin diogu baina bake prozesu batek lagundu behar du hori. Gero Lizarra-Garazik dioen indar politiko eta sozial guztiek parte hartuko duten prozesuari ekin beharko zaio. Apurka gauzak definitzen joan beharko dugu baina oso garrantzitsua da posizio desberdinetatik elkarlanean jardutea, baita nazio ikuspegi desberdina dugunon artean ere. Batzuk lanean gaude jada, besteek ere lanari ekitea lortu behar da, guztion artean prozesu hau aurrera atera dadin.

Aipatzen duzun testuinguruan Lizarra-Garazi zer da, epe luzera begira egindako akordioa ala epe motzekoa, hots, elkarrizketa mahai bat bilatzen ari dena?
Lizarra-Garazi ez da orain arteko akordioak izan direna, bazterketa eta gatazka bultzatzen duena. Horren alderantzizkoa da Lizarra-Garazi eta akordioa da, baina batez ere tresna. Akordioaren edukia da garrantzitsuena: elkarrizketa eta negoziazioaren bidez gatazka politiko bati irtenbidea ematea, azkenean herri honek bere etorkizuna erabaki dezan.

Adierazpenei kasu eginda behintzat, Alderdi Sozialistarekiko harremanak alda daitezkeela dirudi.
Aspaldi eskatzen ari gara hori eta Nicolas Redondok beste alderdi guztiekin hitz egiteko agertu duen jarrerari ongi etorria ematen diogu. Bidea hori da.

Desioen eremuaz baino errealitateaz ari nintzen eta HBk, bere bozeramaileek aipatu bezala, bilera bat behintzat izan du sozialistekin. Informazioa ateratzera bakarrik joan al zitzaizkizuen?
Bilera hori duela hilabete batzuk gertatu zen eta oraingo ekimen hau zintzoagoa izatea espero dugu. Alderdi Sozialistak egin dezakeen ekarpena da hori eta gainera horrela izango delakoan nago, guztiok erantzun behar baitiogu prozesu honetan dugun erantzukizun handiari. Bakea eta burujabetzaren aldeko lanera etortzea espero dut, duela hogei urte hori baitzen Alderdi Sozialistaren jarrera, lurraldetasuna, autodeterminazioa... Garai ona da hura guztia berreskuratzen hasteko.

Hurrengo legealdian Arabako Batzar Nagusiak eta Gasteizko udaletxea agian Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialistaren esku egon litezke.
Gauza hauekin beti esaten dut honakoa: gaur egun, Batzar Nagusietan Lizarra-Garaziko batzarkideak nagusi dira (26 Lizarra-Garazikoak, 25 besteak), eta badirudi ez dela horrela. Horrela izango delakoan jarraitzen dut, herri honetan jendea konturatzen ari delako nortzuk egiten ari diren apustu gogorra eta nortzuk dauden geldi. Baina Gasteizko udalean ere Lizarra-Garazikoak gailenduko direlakoan nago. Gasteizko udal konposaketaz asko hitz egiten da baina Lizarra-Garazikoek bat gutxiago besterik ez dugu (14-13), hori bai, dagoen errealitate birtual izugarri honekin badirudi Gasteizko udalean Lizarra-Garazikoak askoz gutxiago direla.

Eraikuntza nazionalari begira, Araban galtzea kokotekoa litzateke.
Kokotekoa litzateke egungo prozesua aurrera eramatearen alde diharduten indarrek botoak galduko balituzkete, gertatutakoa aztertzekoa litzateke orduan. Baina gehiengoa lortuko delakoan nago. Urriaren 25ean Lizarra-Garazikoen botoek gora egin zuten eta espainolisten botoek behera, Gasteizen zein Araban.

Ekaineko hauteskundeen ondoren otsailean eratu zen Udal Ordezkarien Biltzarrak berdin jarraituko du ala izango da aldaketarik?
Ekaineko hauteskundeen ondoren euskal sare instituzionalean jauzi kualitatiboak ematen jarraitu behar dugula uste dugu. Gaur egun, Udal Ordezkarien Biltzarra da nazio mailan dugun erakunde bakarra eta bide horretatik jarraitu behar da. Ekaineko hauteskundeen aurretik Udal Ordezkarien Biltzarrak erakunde horren etorkizuna definitu behar zuela esaten zen, eta definitze horretan ekaineko hauteskundeak inflexio puntu bat izango zirela. Baina ez instituzio hori bakarrik, Euskal Herriko instituzio guztiak jarri behar dira burujabetzaren zerbitzura, demokraziaren zerbitzura, hots, herri honetako herritar guztien zerbitzura.

Konstituzionalak baimendu ezik (edo ordurako aztertu ezik) Kurduen Legebiltzarraren batzarra Legebiltzar honetan egingo litzateke edo, beraiek hala nahi izanez gero, Euskal Herriko beste lekuren batean?
Bere garaian baimena aztertu genuen alderdi guztiek egon beharko dugu berriro eta Kurduen Legebiltzarrari ere galdetu beharko zaio baina Legebiltzarreko Mahaian egitea erabaki da eta berdin osoko bilkuran. Erabaki subiranoa zen eta erantzuna, beste behin ere, estatu-arrazoiaren itxitasuna da. Gure ustez Kurduen Batzarra hemen egin behar da, bai nazioarteko elkartasunaren ikuspegitik herri zapaldu bati hori zor zaiolako eta, baita gure subiranotasun ikuspegitik ere. Une honetan, inposaketa antidemokratikoen aurrean, historian hainbestetan egin den pase forala egin beharko litzateke, eta horri egungo terminoetan desobedientzia zibila deitzen zaiola uste dut

SINDIKALISTA
SINDIKALISTA
Miranda de Ebron jaio zen 1956an baina gaur egun Gasteiz eta Araia artean dabil hara-hona. HBko militantea da koalizioaren sorreratik baina bere lana ezker abertzaleko eremu sindikalari eskaini dio 1980an banku eremuko LABeko ordezkari sindikal gisa hautatu zutenetik. 98an, EH sortu eta Arabako zerrendaburu izendatu zutenean, LABeko nazio mailako eraketa arduraduna zen.


Azkenak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude