GUZTIAK BBV-K ZER EGINGO ZAIN

  • BBV-ko nagusiak. Orain BBV-k zer egingo duen zain daude guztiak. Asko dira «neskalagun» posibleak, bai Espainian, baina baita Alemania, Frantzia edo Italian ere.

2021eko uztailaren 20an
Egia da azken urte eta hilabeteotan, Banco Santander Central Hispano sortu baino lehen, Banco Bilbao Vizcayako (BBV) arduradun nagusiak zirela bategiteen eta banketxe kontzentrazioen beharraz gehien hitz egiten zutenak, hau da, BBV-ko lehendakari Emilio Ybarrak eta bere Kontseilari Ordezkari Pedro Luis Uriartek. BS eta BCH-ren bategitea ez zen hauentzat ezusteko makala izan; Emilio Ybarra Ciudad Realen zen ehizean, eta premiazko bidaia egin behar izan zuen Madrilera.
Gauzak horrela, ez da harritzekoa, guztiak BBV-k zer egingo ote duen zain egotea. Handien arteko norgehiagoka ikaragarrizkoa da, eta mundu mailako ekonomia global batean tamainak ez du edonolako garrantzia. Egia esan, BS eta BCH-k bat egin aurretik ere BBV-ra begira zeuden gehienak; BBV eta Banco Santander-en arteko bategitea bera ere balizkotzat hartzen zen. BBV eta Banco Popular-ak bat egitea ere espekulatzen zen, eta oraindik ere hala egiten da, baina aipatutako azken banketxeko lehendakariek, Valls anaiek, tamaina baino gaur egun aitortzen zaien errentagarritasun eta kaudimena garrantzizkoagotzat hartzen dutela esan dute.


«Neskalagun asko geratzen dira oraindik»

BBV eta Argentariak bat egitearen gaineko espekulazioak ere hor darrai. Kasu horretan, ordea, espekulazioa baino gehiago izan da. Azken asteotan jakin ahal izan denez, banku bietako goi-karguen arteko harremanak izan dira. Ziurtzat hartzen da bategite hipotetiko baten inguruko proiekzioak egin dituztela, eta horrek balizko bategitearen osagarritasunaren, bikoiztasunaren eta ezintasun teknikoen ezagutza sakona esan nahi du. Hori jakinarazi zuten iturri berek, hala ere, azkenean akordiorik izan ez zela diote.
Azkenik, banku europarrekiko bategiteen gainean ere izan da espekulaziorik, gehienbat banku alemaniar (Dresner), frantses (Societé Générale, duela gutxi Paribasekin bat egina) edo italiarrekiko. Oraingoz behintzat, horixe baino ez dira: espekulazioak.
Bien bitartean, BBV-ko lehendakari Emilio Ybarrak, zeinak, «

akziodunen onerako bada behintzat
», ez duen bategite posiblerik alde batera uzten, ez duela arinegi ibili nahi iragarri du, eta oraindik ere Europan aliantza izenpetzeko moduko «

neskalagun asko
» geratzen zaizkiela. Duela gutxi egindako azken akziodun batzarrean, BBV-ko lehendakariak banketxea handiagotzearen aldeko apustua bere horretan zetzala esan zuen, baina ez zuela hori «

edozein modutan edota mimetismoz
» ematea nahi. Nolanahi ere, Ybarrak «

erosketa on bat edo, besterik gabe, barne hazkundea bategite presatsu edo desegoki bat baino hobea dela
» ñabartu zuen. Itxaron egin beharko, beraz. Dakiguna BBV-k zerbait egingo duela da. Gutxien espero dugunean egingo du gainera, ezustean, BS eta BCH-k egin bezala. Litekeena da lerro hauek argitaratzerako BBV-k egin beharrekoa egin izatea, eta bestela edozein momentutan egingo du.
BBV-k esperientzia du jada bategite kontuetan eta badu eragiketa hauek behar bezala egin ezean gertatzen diren kostuen berri (botere, antolamendu eta pertsonalismo mailan). Banco Bilbao eta Banco Vizcaya banketxeen bategite prozesuan arazo dezente izan ziren, alde bietatik boterea eskuratzeko norgehiagokaren ondorioz. Beharbada Banco Vizcaya-ko lehendakari eta BBV-ko lehendakarikide izan zen Pedro Toledoren heriotzak gauzak erraztu zituen, banketxe bien jabe ziren Neguriko familien arteko botere banaketa bareagoa ahalbidetuz. Orain, BBV-k beste erakunde batekin bat egiten duenean, edo aliantzaren bat sortzen denean, gainditu beharreko antzeko lana izango dute Neguriko familiek eta beste erakundea kontrolatzen dutenek.
BBV Espainiako lehen banketxea izan da 1998an, etekinei dagokienez. 163.000 milioi pezetako mozkina lortu zuen zergak ordaindu ondoren; 1997arekiko % 24ko igoera esan nahi du horrek. Hego Amerikan 41.000 milioi pezetako mozkinak lortu zituen, bertan bizi izandako krisia kontuan hartuta ere.
BBV-k oso partaidetza industrial zabala du. Momentu honetan, BBV-k Repsolen % 9,8 du, Telefónicaren % 4,5, Iberdrolaren % 7,5, Promodes izeneko banaketa enpresa frantsesaren % 6, Metrovacesaren % 17 eta Acerinoxen % 14

Bost banketxe handienek bilioi erditik gora irabazi zuten
Joan den urteko Espainiako bost banketxe talderik garrantzitsuenek, hau da, Banco Bilbao Vizcayak (BBV, Banco Santander (Banesto barne), Banco Central Hispano (BCH), Argentaria eta Banco Popular-ek, zergak ordaindu ondoren, 512.568 milioi pezetako etekin garbia izan zuten. 1997arekiko izandako batez besteko igoera % 24koa izan da. Espainia mailan BBV izan zen igoerarik garrantzitsuena izan zuena, % 25ekoa. 1999 honetan ez dira bost izango Espainiako banketxe handiak, lau baizik, Banco Santander eta Banco Central Hispanok BSCH sortuz bat egin baitute.
Banketxe handi hauen emaitzak begiztatu ondoren, bi ezaugarri nagusi azpimarratu dituzte adituek: komisio garbien igoera nabarmena eta finantza eragiketengatiko diru-sarreren murrizketa


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude