ETXEBIZITZEN PREZIOAK GORA EGINGO DU AURTEN ERE

  • interes handikoa da hiritarron gehiengoarentzat. Inoiz baino gehiago eraikitzen eta saltzen ari gara, prezioen etengabeko igoerari jaramonik egin gabe.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Autonomi Erkidegoko promotore eta agenteek merkatu libreko etxebizitzen prezioen igoera iragarri dute 1999rako. Horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak urtarrilean kaleratutako txostenaren aurreikuspena. Antzeko egoera espero da Espainiako zenbait aldetan ere, ez eskaeraren igoeragatik, lurraren prezioagatik baizik.
Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzari buruzko azkeneko txostenaren arabera, promotore eta agenteen artetik informazioa jaso ostean, pisu libreen prezioaren igoera iragartzen da 1999rako. Ikuspegi hau, ordea, txostenean bertan azaltzen diren datuei kontrajartzen zaie. Izan ere, 1998ko hirugarren hiruhilekoan, merkatu libreko batez besteko pisu batek 20,7 milioi pezeta balio zuen, hau da, aurreko hiru hilabetetan baino milioi bat merkeago.
Aditu batzuen esanetan, etxebizitzaren prezioek batez beste % 10eko igoera izan lezakete aurten, nahiz eta lursail eta babestutako etxebizitza berriak merkaturatzen diren heinean, igoera hori moteldu egingo omen den. Beste aditu batzuen ustetan, aldiz, ez omen dago prezioek horrenbesteko igoerarik izango dutela uste izateko adina daturik.


Iragarpenak bat datoz.

Aurretiko inkestetan ez bezala, oraingoan bat etorri dira promotore eta agenteak eta aurreko urteetakoa baino prezio igoera handiagoa izango dugula pentsa genezake.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren txostenaren arabera, «

prezioek 6 hilabete barru gora egingo dutelako usteak gehiengo zabala lortzen du higiezin-agenteen artean, orain urtebete eman zena baino zabalagoa gainera, eta iragarpena urtebeteko epera luzatuz gero, promotore arabarren iritzi sendoagoa izango litzateke daturik aipagarriena
».
Gasteizko Gobernuaren aurreikuspen hauek ez datoz Etxebizitza Sailetik soilik, bestelako erakundeetako adituek ere aurreikuspen horiek berresten baitituzte. Horrela, higiezin-baloraziotan aditua den Sociedad de Tasación enpresak, merkatu libreko etxebizitzen prezioen gorakada nabarmena iragarri du. Aurreikuspen ezkor hauek, hala ere, ez dute sektore pribatuarengan inolako eraginik izan eta prezioek gora egingo badute ere, bere salmentek ere gora egingo dutela uste dute.
1994tik ez da eraikuntza sektorea hain baikor agertu. Hala ere, zonaldearen arabera, ezberdina da baikortasun maila eta promotore gipuzkoarrak zuhurrago azaltzen diren bitartean, arabarrek negozio-bolumen handia izango dutela uste dute. Aurreko bien artean koka genitzake promotore bizkaitarrak, ez urre eta ez ikatz.
Eusko Jaurlaritzaren txostenak interes handiko beste datu batzuk ere ematen ditu etxebizitza libreko merkatuari dagokionez. Merkatu mota hau da denbora epe laburrean aldaketa ugarien izan dezakeena. Merkatu libreko pisu batek 21,7 milioi pezetatik 20,7 milioirako beherakada izan zuen 1998ko hirugarren hiruhilekoan. Datu honek badu eraginik EAEko metro karratu bakoitzaren prezioan, 234.000 pezetatan jarri baita orain, iazko epe berean baino % 1,3 merkeago.
Ezberdintasunak nabarmenak dira hiriburuak eta probintziak alderatuz gero. Prezioen beherakada handia gertatzen ari da Gasteizen, azkeneko urteotan igoerarik handiena jasan duen hiriburua izan ondoren. Txostenaren arabera, batez beste etxebizitza batek 31,9 milioi pezeta balio du. Donostiak lehen postuan jarraitzen du prezio garestiei dagokienez eta Gasteizen baino milioi bat gehiago balio du pisu batek, 32,9 milioi pezeta alegia. Bilbo, aldiz, hiriburu merkea da besteekin alderatuz gero, pisu batek 21,8 milioi pezeta besterik ez baitu balio.
Hauxe da prezio horiek metro karratu bakoitzeko prezioetan duten eragina: Donostian metro karratuak 400.000 pezetatik gora balio du, Gasteizen 373.000 pezeta inguru eta Bilbon 263.000 pezeta. EAEko hiriburuetatik gertu dauden zonaldeek, horrenbesteko higiezin-zergetatik libraturik, 249.000 pezetako batez bestekoa dute.
Antzeko prezioak ikus daitezke bigarren eskuko etxebizitzei dagokienez. Bere prezioak pisu berrien parekoak dira, hauek baino 4 milioi pezeta gehiago balio izatera ere hel daitezkeelarik. Batez bestekoa 25 milioi pezetatik gorakoa da EAEko hiru hiriburuetan. Hala ere, batez besteko hori oso bestelakoa da Donostian (37 milioi pezeta), Gasteizen (25 milioi pezetatik gora) edo Bilbon (20 milioi pezeta).
Alokairu etxebizitzei dagokienez, eskaintza urriagoa dela ikusten da. EAEko hiru hiriburuetako batez besteko alokairua hileko 98.000 pezeta ingurukoa da. Gorakadarik handiena Gasteizen gertatu da, % 18ko igoerarekin

Batez besteko % 7,5 igo ziren iaz etxebizitzen prezioak
Etxebizitzen prezioa Hego Euskal Herrian batez beste % 7,5 igo zen 1998an (% 8 EAEn eta % 7 Nafarroan), hau da, inflazioa baino 5 aldiz gehiago, Espainian, oro har, izandako % 5,1eko igoera baino batez besteko handiagoa lortuz. Hego Euskal Herriko lau hiribuak, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia, gainera Espainiako hiririk garestienen artean daude Madril eta Bartzelonaren ondoren.
Etxebizitza berrien batez besteko prezioa Espainian metro karratu bakoitzeko 181.200 pezetakoa izan zen iaz, aurreko urtean izandako 172.400 pezetak baino % 5,1 gehiago, Sociedad de Tasaciónen urteko txostenaren datuen arabera. Zenbateko hau nabarmen gainditu zen Hego Euskal Herrian: % 8 igo ziren prezioak EAEn, metro karratuko 232.500 pezetara iritsi arte, eta Nafarroan berriz, % 7 igo ziren, metro karratua 155.000 pezetaraino helduz.
Hiriburuak kontuan hartuta ere, lehen postuetan ageri zaizkigu euskal hiriburuak Espainiako prezio ranking-ean. Gasteizen % 8,8 igo ziren prezioak (339.100 pezeta metro karratuko); Donostian, Espainiako bigarren hiribururik garestienean, % 7,8 (370.000 pezeta metro karratuko) eta % 7,1 Bilbon (210.000 pezeta metro karratuko). Iruñea da Hego Euskal Herriko hiribururik merkeena, metro karratuko batez besteko prezioa 180.000 pezeta izanik.
Zeintzuk dira etxebizitzak garestitzearen arrazoiak? Faktore ugari badago ere, arrazoirik garrantzitsuenek, egia esan, lursailen prezioekin, promotoreek lortu nahi duten etekinarekin (babestutako etxebizitzaren kasuan hori erabat arautua egon arren) eta eraikuntzen kalitatearekin dute zerikusia

30.000 pezetako alokairua sustatuko du
Eusko Jaurlaritzak alokairu etxebizitzen eraikuntza sustatuko du aurten, pisuen urritasuna arintzeko asmoz. Hori lortzeko, hileko 30.000 pezetako alokairuan izango diren 500 pisu egingo dira aurten, Etxebizitza sailburu Patxi Ormazabalek urtarrilean iragarri bezala.
Merkatu azterketa sakona egin eta hiritarrei galdeketa burutu ostean hartu zuten euskal agintariek erabaki hori. Egia da EAEko hamar hiritarretatik bat baino ez dela alokairu pisuen alde agertzen, baina ehuneko hori hirukoiztu egiten da, hau da, % 30era iristen da, Etxebizitza Sailak eskainitako alokatze eredu berezia kontuan hartuta, zeinaren arabera hileko 30.000 pezeta ordaindu beharko liratekeen eta alokatutako pisua erosteko aukera izango litzatekeen.
EAEko Gobernuaren asmoa, erosketa sistemarenganako zaletasunean eta alokairu pisuenganako ezinikusian oinarritzen den euskaldunon txip kulturala aldatzea da. Hori dela-eta, Gobernuak mota honetako etxebizitza sozialen eraikuntza sustatzeko asmoa agertu du aurten. Gaur egungo merkatu libreko prezioei, bai erosketari eta bai alokatzeari dagokionez, aurre egiteko baliabide ekonomikorik ez duen populazioarentzat izango dira, batik bat, etxebizitza hauek. Honako hauek lirateke alokairu pisu bila dabilenaren batez besteko ezaugarriak: 27 urte, ikasketa maila ertaina edo unibertsitate mailakoa eta lanpostu iraunkorra.
Pisu alokairua sustatzeko arduradun den Etxebide enpresa publikoaren arabera, egon badago esperientziarik. Erakunde publiko honek 120.000 dei jaso zituen 1998an, horietatik 25.000tan pisu eskariak bideratu zirelarik. Mota honetako etxebizitza-eskaerarik handiena Gipuzkoan eman zen, 11.195 eskarirekin.
Etxebizitza lortzea da euskal hiritarron lehentasunetariko bat. Etxebideren arabera, 48.000 hiritarrek eskatu zuten iaz pisua lortzeko informazioa. Hori dela-eta, etxebizitza eskaintza publikoari bultzada handia emateko erabakia hartu du aurten Eusko Jaurlaritzak. Patxi Ormazabal sailburuaren esanetan, etxebizitza sozialak egiteari eta pisuak zein eraikitzeko lursailak erosteko diru-laguntzei bideraturiko 11.000 milioi pezetako inbertsioak egin zituen bere Sailak 1998an. Inbertsio hauek gora egingo dute aurten, 2.200 etxebizitza gehiagoren eraikuntza baitago aurreikusita, alokairu pisuak, ekimen publikoa eta sustapen pribatuko pisuak kontuan hartuz gero

Etxebizitza eskaintza handiegia izatea gerta liteke
Etxebizitzen prezioek gora egin badute ere, asko eraikitzen eta saltzen ari dira. Hala ere, bada etorkizunari begira etxebizitza-eskaintza handiegia izateko arriskua dagoela uste duen aditurik. Etxebizitza-eskaera sasoi betean izanik, etengabe ari dira gero eta pisu gehiago egiten eta adituen esanetan, merkatuak ezin izango dio horrenbesteko eskaintzari luzaroan eutsi.
Errekor berria ezarri zen iaz Espainian pisu eraikuntzari dagokionez, 400.000 pisu berri egin baitziren. 70eko hamarkadan 370.000koa izan zen Espainian eraikitako batez besteko eraikuntza kopurua, 80ko hamarkadan 280.000raino jaitsi zelarik.
Gaur egungo etxebizitza-eskaera ulertzeko arrazoiak hipoteka interes-tasaren beherakadan eta lan-merkatuaren egoeraren hobekuntzan leudeke


Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude