HIRU KOLOREKO ANDERE GALDUAK

  • loturiko kondairak, oro har, ez dira egungo mentalitatearen bidez bere osotasunean ulertzen. Zer dago gauza horien guzien gibeletik? Iruditzen zaiguna baino hagitzez gehiago?

2021eko uztailaren 19an
Donostiako hiru damatxo, Errenderian dendari. Nolakoak ziren hiru damatxo ospetsu horiek? Bata zuria, bigarrena gorria eta bertzea beltza ote? Auskalo! Zuria bazen, apika, ez zen hagitz fidagarria izanen. Gorria komunista edota soxialixta izaiteaz landa akatsez beteriko emakumea izaiten ahal zen, agian. Eta beltza zena? Anarkista, fijo.
Aurreko mendeko Miarritzeko auzo batekoa ote? Beltzarana? Morena samarra? Kia. Beharbada Gipuzkoako edozein mutil fin, edo neska pottoka, bere altzoan egoiteagatik txoraturen zen. Hau da hau jeroglifikoa!
Hasteko, hiru andere horiek Txepetxen euskal indigenak edo kriolloak ziren? Euskaldunak izaitekotan, jakina. Edonola ere, hiru ziren, zalantzarik gabe. Hortaz, Patziku Perurenak dioenez, «

hirua da giza sinestetan ugarien ageri den numeroa. Hain zuzen, hirua, harmoniaren sinboloa da, nor bere larruan gozoro bizi deneko froga
». Beraz, euskal usadio zaharreko koloreak hiru izaiteak ez gaitu gehiegi harritu behar.
Hiru baitira eta ez bertzerik: zuria, gorria eta beltza. Kale gorrian, larrugorritan, gorriak ikusi nituen. Arranogorria, hots, hezurrak hausten dituen txori gizarajo hura. Ez dirudi gorria izaitea gauza onuragarririk denik, hitz batez. Zuriarekin antzekoa gertatzen zaigu. Jende zuria, jende faltsua. Jende zuriya, aita. Beltza hobea dela emaiten du. Arranobeltza eta kito. Bai, baina baita lurbeltza ere, lur emankorra. Sorobeltz. Benitoren Breizh mendibeltzetan barrena oinutsik doa.


LAGUN KOLORETSUAK.

Dena den, kontzeptu hauek erabiltzen baziren ere, ez dakigu ea jendea izendatzeko unean indarrean zeudenentz. Beharbada bai, agian ez. Hor daude, erraiterako, Erdi Aroko lagunen izenak. Andere eta gizon anitzi zuria deitzen zioten agiri zaharretan. Faltsua zen, ezin berarekin fidatu? Edo lehenagoko zentzua galdurik zegoen jadanik? Izan ere, ez da arraroa irakurtzea pertsona, lagun baten izena edo goitizena gorria denik. Ezta beltza ere.
Adibideak nonahi. Nafarroako Erriberako Azkoiengo Bertolomeo Curia eta Johan Curia, Bilatortako Lope Curia, Yenego Curia eta bere arreba Maria Curia, Arroizko Toda eta Miguel Bela, Artaxonako Garcia eta Osanda Gorria, Garcia, Eluira, Xemen, Pero, Maria eta Miguel Curia, Lizarrerriko Oteitzako Sancho Curi, Urantzia-Arkuetako Maria Curixa eta Johan Periz Belcho, Biasteriko Furtun Curia, San Bizenteko Gorria, Narkueko Pero Curia, Biloriako Garia Curia eta Johan Bala, Mañeruko Maria Curia, Leringo Johan Curia. Juduen artean ere bai, erraiterako, Tuterako Aah, Cahadia eta Samuel Curi edo Lizarrerriko Levi Gorria.


JAUN KOLORETSUAK.

Orduan eta hagitzez beranduago, hala ere, oinarriko hiru koloreak jaun boteretsuen apaingarri gisa azaltzen zaizkigu. Hor dago Bizkaiko jaun mitikoa: Jaun Zuria. Hiru Trukuren hiru jaunek Jaun Zuriano deitzen ohi dutena. Bizkaiko kondaira zahar honek hamaika ezaugarri atlantiar jaso du. Izan ere, eskoziar eta euskaldunen arteko harreman zahar galduak ikertu beharra dago, gure historiaren zati garrantzitsu hura itsasoaren lanbro artean geldi ez dadin, bederen. Frankotan Krutwig euskaltzainak aipatu duen piktoen Eneko kasu, edota Guitter ikerlariak aztertu dituen hango kostaldeko harri idatziak, mende ilunetakoak batik bat.
Bertzalde, Auñamendian, lurra eta herensugea, mitologia eta historia dela medio, Jaun Gorria bizi zela jaso da, hau da, bertze hainbat tokitan apezek deabrua deitu ohi dutena. Antzinateko bidaiariek Iparraldeko Jaun Gorriaren garrantzia azpimarratzen zuten, Auñamendietan zehar ekaitzak hedatzen zituena zela, alegia.
Beharbada, Aingeru Irigaraik jaso zituen Zuberoako bi eskutitz sorginduak, Auñamendiko Jaun Gorriak bidali zituen enpresario tiki haren bidez. Inkisizioaren belarriak edonon zeuden, baita Pasaiako Badia alderdian ere, lapurtar eta gipuzkoar sorginak Aizkibelgo Jaun Gorriaren aurka mintza zitezen, berak gaskoieraz eta euskaraz erantzutekotz. Hots, inkisidoreak haien tranpa berean erori ziren, agi denez eta Jose Maria Jimeno Juriok erakutsi berri duen legez. Behelainoa ikusi soilik belarra zegoen tokietan. Alferrik.
Edonola ere, kontu hau konplexua da hagitz. Bizkaiko lehen jauna faltsua zen, hortaz? Eta deabrua nahikoa eskasa zen, arranogorria bezala? Ildo beretik, puzzlea osatzeko zati garrantzitsuena falta dugu: Jaun Beltza zena. Non zegoen? Orduko Euskal Herrian baina egungotik kanpo? Erdi Aroko agirietan, Jaun Beltz bat edo bertze azaltzen zaigu, Nafarroan kasu, baina ez dirudi aipatu berri ditugun Jaun Zuria eta Jaun Gorriarekin alderatzen ahal ditugunik.
Honela, Jaun Beltz horiek, izaitekotan, herrixketako handikitxoak, bertzerik ez ziren izanen. Dena den, honetan guzian arazo bat dago, hots, hainbertze jaun eta andere bat ere ez. Jaun Txit Koloretsuen auzi honek lehenagoko euskaldunon barne antolaketa ez du islatzen, alegia. Txepetxen Berdintasunaren bidaia iniziatikoan funtsezko oinarria falta dugula dirudi. Ediren beharko, hala ere.


ANDERE KOLORETSUAK.

Antzinateko Iparraldean, egungo Andorra alderditik iparralderantz, idazkun (inskripzio) batzuetan andere, anderexo bezalako izenak azaltzen zaizkigu, baita kolore batzuk ere bai. Hau da, ezaguna denez, antzinatean emakumearen garrantzia gizartean handiagoa zela emaiten du. Kanpotik etorririko geroko kristautasunak zokoratu zuela berezko garrantzia, alegia. Bertze era batera erran dezagun: Jaun koloretsu horiek nagusitu aurretik, Euskal Herriko txokoren batean Andere Zuria, Andere Gorria eta Andere Beltza bizi ziren. Eta ez edozein txokotan, jakina, euskaldunontzat garrantzi handia zuten txokoetan baizik. Gorbeia edo Anboton ezezik, bertze toki batzuetan ere, alegia.
Euskal Herrian Ama Lurrak eta bere bi alabek, Ekik eta Ilargik, Marik eta bertzeren batek Andere koloretsu horiek irudikatzen ahal zituzten. Zuhaitzek ere bai, apika. Jauntxoen irudia haritza izanen zen. Andereena, berriz, pagoa.
Anjel Rekalderen Egunsentiko itzalen artean, euskal Pagadi bizi eta magikoan hauetako baten bat bizi izaiten ahal zen, non eta Aralarren, noski, Pagadi sakratuan. Intzazelai/Pagomarin. Leitzaldeko Sagastibeltzetan ere bai, edota txima marroiak dituen baina ilea gorriz tintatu berri duen Juan Karlos Perezen neskatilaren begiradaren gibelean, gero eta indigena gutiago jasotzen omen duen Luintr-Lizartzako azokan.
Andere Zuriak, berriz, Tutererriko Landazurian edota Galipentzutik Kasedara jaisten diren legarda aldapatsuetan izanen zuen sehaska, lautada zabaletan, arrotzen zain. Edo oraindik basamortua ez zen Lizarduiren Sahara erdian, Kretatik hurbil. Beharbada inoiz ulerturen dugun hiru koloreko andere galduen gakoa, zientzia baino gehiago dena, egun Sarabeko larrosan eta etorkizunean Ebro alderdian errealitate bilakaturen dena.
Finean, Patziku Perurenak bere «Euskarak sorgindutako numeroak» liburuan oroitarazten digunez, «

garai batean, baserri guzietan, etxabereak gaitzik izan ez zezaten, hiru ilabetatik hiru ilabetera kisuz zuritzen zen ikuilua
». Korapilo gehiago elkartu nahian zabiltzate? Goizuetarraren ustez, Eki Amandre xuria izaiten ahal omen da, amatxi. Amiñe. Ilargi, berriz, Jaun Zuria, aitatxi. Baina Zaraitzun gurasoak aita eta ama baino gehiago ziren. Joseba Sarrionaindia ados dago?
Izan ere, aurreko mendeko mendigoizaleek jasoriko kondairaren arabera, Zuberoako eta Biarnoko lagunen erranetan Auñamendiko gailurrean zilarrezko jauregi bat zegoen eta bertan andere bat bizi zen: Maithagarri deitzen zutena. Hau da, apaizek idatzi zuten Jaun Gorriaren gibelean euskal jendeak irudikaturiko emakume bat zegoen. Maithagarriren kolorea zuk asmatu, irakurle


Azkenak
Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude