argia.eus
INPRIMATU
«Denetarik egiten ikasten da gehien»
2021eko uztailaren 19a
Denbora gutxi badarama ere, urtebete eskas, gustura ari da 24 urteko muskildarra. Goizetan aurkezle lanak ez ezik, kontabilitate pixka bat ere egiten du, kudeaketa eta administrazio ikasketak eginak baititu. Orain, berriak ematen ere hasi da.

«Denetarik egiten ikasten duzu gehien; oso lagungarri da, baina jendearekin duzun harremana da politena; eta zailena, beharbada, berriemale izateko jendearen aitzinean zeharo ontsa ezagutu behar direla sail guztiak
». Etxean ikasi zuen euskaraz Ixabelak

«pixkanaka galdu baina hamabost urterekin alfabetatu egin nintzen. Hemengo gazteria hasi da ikasten, Basaburuan adibidez, gazte batzuek nahi dute berriz mintzatu. Nihaur festa giroan nagoelarik, aurretik ezagutzen ditudanekin frantsesez, baina maskaradaren bidez gehiago euskaraz
»