ZUBEROAN EUSKARAREN "SU AZIA" PIZTU NAHIAN

  • egiteko xedez. Ibilbide aldakorra izan du, baina orain urtebete egin biltzar nagusian ildoak garbi utzi zituen. Apirilean aldizkari berria karrikaratuko du: «Txinka», pindarra alegia.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sü Azia: txingarra, kanborra. Zuberoan bada euskararen txingarra piztu, suspertu nahi duen elkartea. 1978an sortu zen, Frantxoa Dascon, Junes Casenave-Harigile eta ikastolen eta kultur munduko beste zenbait euskaltzaleren ekimenez. Bi hamarkada hauetako ibilbidean sasoi ezberdinak bizi izan ditu, bere helburuetan aldaketak; urte oparoagoak eta baita geldialdiak ere. Egun, ordea, ez du euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekimenik falta.
Euskal Herriko biztanle dentsitate txikiena (20 biztanle inguru kilometro karratuko) duen probintzian euskara gainbehera omen doa. Uste edo errealitate horri aurre egin, joera irauli eta egoerari aurre hartu nahi dio bertako hainbat jendek. Horien artean daude egun Sü Azia kudeatzen duten kideak. Eta horretarako dihardute lanean.
Allande Sokarros «Euskaldunon Egunkaria»ko kazetari eta elkarteko kideak lan honen zenbait aleren berri eman digu. Zuberoako herrien izenak, esaterako, grafia egokian paratzea lortu dute: «

Aspaldiko eztabaida zen hau. Bizpahiru bilera izan ditugu Euskaltzaindiako Onomastika sailarekin eta azkenean orain arte erabiltzen zen ortografia traketsa baztertu egingo da eta Zuberoako herrien izenak ortografia normalizatuan agertuko dira. Aspaldiko premia zen
».
Hiztegitxo bat ere atera dute. Ez erdarazko hitzak euskaraz emateko, edo alderantziz, «

batuaren eta zubereraz bakarrik esaten diren hitzen arteko zubiak egiteko, senideak azaltzeko
» baizik. 400 bat hitz bildu dituzte guztira.
Dendetan euskararen erabilera sustatzeko egin kanpainak ere izan zuen oihartzunik, nahiz eta, Sokarros berak «Jakin» aldizkarian berriki zioen moduan, izan ziren, halaber, aurkako jarrerak. Atarratzeko kasua aipatzen zuen horren eredu. Gainerantzean, aldeko harrera gailendu da. Kanpaina berau Ipar Euskal Herriko beste bi herrialdeetan ere egin da, eta Euskal Herrian Euskarazek (EHE) hartu du horren ardura bietan.


«TXINKA» ALDIZKARIA.

Orain beste zenbait egitasmo du esku artean. Horien artean, urte batzuk atzerago bildutako kantu tradizionalen sailkatzea eta baliatzea. «

Xiberoko Botza eta beste bi Euskal Irratiekin egingo dugu. Kanta asko grabatuta daude eta hor dagoen aberastasun hori gaur egun baino hobeto baliatzea da helburua, egun ez baitira behar bezala baliatuak
».
Haurrei begira ere egingo dute lan, hauengan «

euskararen erabilpena akuilatzeko
». Hamarkada hasieran zuberotarren % 60 elebiduna zen, eta argi da, beheranzko joera hori irauli nahi bada, arlo hau indartzea nahitaezkoa dela.
Alabaina, Sü Aziaren ekimen deigarriena beharbada apirilean bertan karrikaratuko duen aldizkaria izango da, «Txinka» (txinparta). «

Argitara eman nahi genuke aurreko hamarkada eta mendeetan agertu ziren zubererazko idatziak eta idazlanak. Hori bai, ortografia berrian, gaur egunekoan
». Horrez gain, testu berriak ere sortuko dituzte, egungo kontu eta arazoak hizpide hartuta. Hiruhilabetekaria izango da eta lehen aleak –Saran izan ohi den literatur topaketan egongo da salgai– 8 orrialde ukanen ditu. «

Zabal banatu nahiko genuke, ez Ipar Euskal Herrian soilik, baita Hegoaldean ere
». Lehen ale honen tirada handiagoa izango da. Aurrerantzean orrialde kopuru hori bikoizten saiatuko dira. Apirilean elkarteak biltzar nagusia burutuko du eta, aipatu egitasmoez gain, abian jarriko dituztenak erabakiko dituzte.


20 URTEKO HISTORIA.

Epe honetan aro ezberdinak bizi izan ditu Sü Aziak. Sorreratik 1989ra bitartean lehentasuna eman nahi izan zitzaien euskararen aldeko ekintzei, hori baitzen elkartearen estatutuen edukina. 1990-1993 artean «

jasotako dirulaguntzekin, lan bat egin zen Zuberoako abesti tradizionalen biltzeko eta sailkatzeko. Grabaketak egin ziren –Marxel Bedaxagar arduratu zen hortaz– eta Zuberoako hainbat jendek, gehienak adinekoak, zituzten eskuz idatzitako kuadernoak bildu ziren
». Euskararen aldeko lanak ordea, desagertu egin ziren. Hurrengo hiruzpalau urteetan elkarteak ez zuen apenas funtzionatu. «

Gogoetaldi bat abiatu zen, baina euskararen sustatzaileak ez ziren bertan
».
Orain urtebete, 1998ko martxoaren 28an, biltzar nagusia egin zuen Sü Aziak eta bertan euskararen aldeko ekimenei lehentasuna eman behar zitzaiela irizten ziotenak gailendu ziren. Beste batzuk, antza, beste modu batean ulertzen zuten elkartea, turismoa bultzatzeko bitarteko bezala, folklorean indarra eginez...
Urteroko biltzar nagusian 30 bat kide biltzen da. Elkartean jarraipen batekin lan egiten dutenak 10 bat dira, nahiz eta ez duten inor liberatu gisa. «

Hori Ipar Euskal Herriko egoera ohikoa da
». Urte honetan, hala ere, «

lanpostu bat sortu nahi genuke, ikastolatik datorren gazteren batentzako. Bada Zuberoan ikastolatik ateratzen den ikasle multzo bat, baina ez da lan eskaerarik euskara arloan
»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude