PASIO IPUIN BAT BEZALA

  • Baita, estresa ahazteko sofan etzanda aste osoa telebistari so geratuko denik ere. Egun bizigarri horietarako ETBko gonbitearen artean, fededuna ez izanik ere, bada zerikusi franko.

2021eko uztailaren 19an
Eskaintza andana egongo da sinesdunentzat. Baita erlijioa baino tradizioa gustokoa dutenentzat ere. Alde horretatik bederen, ETBkoak ez dira orijinalegiak izan programazioa osatzerakoan. Erlijio kutsua nagusi izan arren, ezin uka ikusmin handia sortzen duten ekitaldiak emango direla: hilaren 28an Bilboko kaleetan zehar egiten den Astotxoaren prozesioa; apirilaren 1ean Segurakoa ETB1ean. Hurrengo egunean, Segura eta Balmasedako Pasioak kate berean. Apirilaren 3an aldiz, «Euskal aktoreen VI. gala» Donostiako Victoria Eugenia antzokitik. Azkenik, igandean, Aita Santuaren urbi et orbi bedeinkapena Romatik zuzenean.
Giro mistiko honen erdian ordea (aktoreena barne), bi saio nabarmendu nahi ditugu, tratatzeko moduagatik ezberdinak izan daitezkeelako, hala «Kontaidazu» nola «Nafarroa, pasio lurraldea» saioek badute tiradizoa. Halaber, Koldo San Sebastianen «Santiago bidea baskonian» erreportajeak (ikus ARGIAko 1.706. alea) biziki interesgarria dirudi.


IPUIN BAT NAHI DUT.

Gaur egungo umeei dagoeneko entzuten ez zaien esaldia, alegia. Horrela hasi liteke kondaira hau: bazen behin garai bat non telebistak jendearen irudimena lausotu egiten zuen. Haurrek ez zekiten jada ipuinak kontatzen, «kutxa ergelak» dena egina ematen baitzien ahozko tradizioaren kalterako. Ondorioz, ipuinak kontatzeko ohitura kinka larrian zen Europan osoan barrena. Orduan, ETB horretaz konturatu eta ipuingintza galbidetik berreskuratu nahian, «Kontaidazu» saio miresgarria atondu zuen. Zorionez, ahalegin hark ipuingintzaren berpiztea ekarri zuen eta hala ez bazan sar dadila kalabazan. Horrela amai liteke ipuina. Kontuak kontu, irrika hori utzi eta orainaldira bueltatuz, esan dezagun «Kontaidazu» ostegun santuan emango dela, 22:30etan hasita. Bertan, Euskal Herriko zenbait ahots eta aurpegi ezagunek ipuin bana kontatuko dute soinu eta efektuz galanki horniturik. Ipuinak anitzak dira eta jatorriak ere denetarikoak, kontalari bakoitzak bere nortasuna eta estiloa erantsi baitie ipuinoi. Esate baterako, Maddalen Iriartek etxean jasotako ipuina kontatuko digu eta Xabier Mendigurenek bere etxean gertaturiko pasadizoa. Olatz Zugasti musikari eta kantariak Errusiako kontakizun batez liluratuko gaitu. Euskadi Gazteko Joseina Etxeberriak berriz, Ataungo San Martin txikiren ipuina emanen digu ezagutzera.


NAFARROA ARRAROA.

Berezko nortasuna du Aste Santuak Nafarroan. Modu xelebre batez bizi dute aro hori. Hortaz, berezitasun hori erakustea du xede bazko egunean ETB2an emanen duten «Nafarroa, pasio lurraldea» dokudramak. «La noche de» saioko talde berberak egina da, aurretik ere «En el cruce» hiriei buruzko erreportaje zainduak egin zituena. Halaxe, Iñaki Panguak zuzenduriko ekoizpen honetan, Nafarroan Aste Santuan egiten diren erlijio agerraldien errepasoa egingo da, errealitatea eta antzezpena egokiro nahasiz efektu dramatikoa lortzearren. Erreportajeak bi zati izango ditu. Alde batetik, jendearen jarrera nahiz elizkizunen gibelaldea agerian geratuko dira. Batzuek sinesmen handia erakusten dute, besteen ustez berriz, tradizio hutsa baino ez da. Bestetik, antzinako ohitura hauen jatorria ezagutaraziko da. Betiko topikoetatik aldenduz, honako ospakizunen zatiak izango ditugu ikusgai: Tuterako «Volatin» agerraldia, non Judas irudikatzeko Pinotxoren antzeko panpin bat airera botatzen duten, harik eta arroparik gabe geratzen den arte. Luzaideko «Bolant eguna», ihauterien luzapen gisakoa dena, edo Nafarroako Pasio bizi bakarra, gehi Korella, Lizarra, Iruñea edo Andosillakoak. Aurten grabaturiko ekitaldiak izango dira, gainera. Hain zuzen ere, emisio egunaren bezperan bertan, berpizkunde egunean, bukatuko dute grabaketa. Ziur egon nafar anitz ere zur eta lur utziko dituen erreportajea dela


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude