LIBURUAK


2021eko uztailaren 21ean
EUSKALTZAINDIA- REN OROITIDAZKIA
1997
Euskaltzaindia
313 orrialde

Euskaltzaindiak 1997. urtean egindako guztiaren balantzea jaso du liburuki zabal honetan. Lehen zatiak ekintza orokorrei, hots, gertakari, arau eta erabakiei egiten die toki, ondoren sail eta batzorde desberdinen lanari erreparatzeko. Hirugarren zatiak zerbitzuak ditu hizpide, egoitza, ordezkaritzak, liburutegia eta argitalpenak, alegia. Herri Administrazioarekin eta beste erakunde batzurekin izandako harremanak ere kontuan hartuak izan dira, EAEko eta Nafarroako gobernuekin, udalekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin izandako elkarlan eta kontaktuak azalduz. Azkenik, Euskaltzaindiaren organigrama eta aurkitegia erantsi dizkiote 97ko balantze honi, karguen zerrendak, batzordeak eta barne-organigrama zehaztuz

HASTA LA DERROTA, SIEMPRE
Juan Luis Zabala
Hiru
271 orrialde
1.400 pta.

Ernesto Che Guevararen esaldi ezaguna titulurako moldatu eta Juan Luis Zabala Azkoitiako idazle eta kazetariak bere jaioterriko 80ko hamarkada hasierako giroa eskaintzen du nobela honetan. Fikzioa topa daiteke nonahi, baina oinarrian egiazko gertakariak topatuko ditu irakurleak. Gazte Asanbladak okupatutako egoitzak, horrek aurreko mundu itxian suposatu zuen haustura, guraso eta aginteek bultzatutako inertziatik at ibiltzea... hori guztia pertsonaia desberdinen bidez islatzen du Zabalak; hor dira Julen abertzalea, Antijos akrata, Shepe punka... Horren guztiaren emaitza nobela entretenigarri eta bizia da, fikzioaren bidetik errealitate konkretu bat ezagutzera bultzatzen duena

EKONOMIA ETA FINANTZAK HIZTEGIA
Hainbaten artean
UZEI
717 orrialde
3.500 pta.

Lore Azkarateren zuzendaritzapean eta Azkaratek berak eta Arantzazu Olazabalek koordinaturik, Euskal Herriko Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Deustuko Unibertsitateko hainbat irakaslek –ekonomilariak gehienak eta hizkuntzalari bat tartean– burututako hiztegia da honakoa. Duela 17 urte UZEIk Ekonomia hiztegia kaleratu zuenetik, beste hiztegi batzuk argitaratu dira, asko landu da gai hau eta gauza asko aldatu da lexikoari eta idazkerari dagokionez. Oraingoan urteetako lana bildu, osatu eta eguneratu da, ekonomiaren inguruan euskaraz jarduten duen edonorentzat tresna baliagarria izate aldera

1999KO UDARAKO ETA 1999-2000 IKASTURTERAKO AURKEZPEN- TXOSTENA
Eusko Jaurlaritza
166 orrialde

Irakasleen alfabetatze-euskalduntzeaz arduratzen den Iralek datorren urte t'erdian abian jarriko den programa bildu du liburuxka honetan. Euskarazko eta gaztelerazko testuetan, lehenik, programaren helburua, bertan parte hartzeko aukerabideak, honen eraketa eta eskema nagusia eskaintzen dira. Ondoren programa horren puntu bakoitza zehazten da, udako ikastaroei dagokien programarena lehenik eta hurrengo ikasturtearen programaren ingurukoa ondoren –irakastorduz kanpoko ikastaroak batetik eta orduz barnekoak bestetik–. Ikastaro motak, xedeak, baldintzak eta Jardunbideak xehetasunez azaltzen dira puntu bakoitzean

KAZKAZURI
Antton Kazabon
Sendoa
103 orrialde
850 pta.

Jose Joakin Urbietak, Kazkazurik, horrela ematen dio ongietorria berari buruz idatzitako liburua irakurtzera animatu den orori: «Inor zahartzen ez den lekutik/jarria nago begira/hainbat urtetan bizirik iraun/arazi nauen herrira,/ta oraindik ikus dezakedanez/bertan bertsoen distira/bisitan nator berriro ere/bertsoen bizi-tokira,/zuen begien argira».
Bertsolari oiartzuarraren pasadizoak eta bertsoak bildu ditu Antton Kazabonek, haurren begietan jarrita. Kazkazurik aitortzen du ez zela mutil itxurosoa: «Aurretik ihesi joaten zitzaizkidan denak (emakumeak) eta Antoniori, berriz, denak atzetik segika», zirikatzaileetan zirikatzaileena zen, ordea. Gertaera ugarien artean haurrentzat atseginenak izan daitezkeenak bildu ditu Kazabonek

ELHUYAR
141. zenbakia
Elhuyar
56 orrialde
620 pta./27 l.

Zientzia eta teknika aldizkariaren martxoko zenbakian tropikoetako infekzioak, hemen ezagutzen ez direnak, aztertzen dira. Bertara hurbiltzen denak infekzio horiek ebitatzeko hartu beharreko neurriak ere zehazten dira. 1998ko CAF-Elhuyar sarien banaketaren inguruan ere luze dihardu aleak. Odol analisietan agertzen diren siglen atzean zer dagoen jakin edota autoan goazela irrati interferentziak gainditzen dituen tresna ezagutu nahi duenak ere bertan izango du erantzuna. Etxetresnak, energi iturriak, ospitaletako infekzioak... besterik ere badakar aurki 25 urte beteko dituen aldizkariak


Azkenak
Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Astelehenean deklaratuko du Amaia Zabartek, eta buruan ostikoa eman zion ertzainak dio “estropezu” egin zuela

2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


Eguneraketa berriak daude