Argitalpenak
DISKOAK
TARDE PERO SEGURO
C.V.
TX diskak
Eibarreko Curriculum Vitae edo C.V. taldeak bere lehen lan luzea osatu du hamar abestiz, bertako Express etxearekin eta TX diskak zigiluaren babesean.
Aitor Irisarrik ahotsa jarri eta baxua eta armonika jotzen ditu taldean; Fernando Machin-ek gitarra jo eta ahotsa ere ipini du. Oscar Martinez-Toledano da taldeko beste gitarra eta, azkenik, Oscar Sola bateria. Gainera, grabazio honetan, Laura Sarasketa eta Estitxu Zabalaren koruak izan ditu laukoteak lagungarri.
«Tarde pero seguro» –kostata argitaratu du laukoteak lehen diskoa, nonbait– izenburua daraman diskoko kanturik gehienak Shot! estudiotan izan ziren zuzenean grabatuak Iñaki Bengoaren eskutik eta, gainera, honen laguntzaz, bertan egin ziren nahasketak ere. Beste batzuk, IZn izan ziren grabatu eta nahastuak, kasu horretan, Jesus Suinagaren eskutik. Masterizazioa, aldiz, Azkarateko katarain estudiotan burutu zen.
Blues kutsuko abestien hitzak bakardadea eta maitasunaren –«Quien eres tu?»– ingurukoak dira batzuetan, baina beti gaua dute oinarrian, eta horrekin loturik alkohola sarritan –«La noche arde», «Pájaro de la noche» edota «Bebe»–. Diskoak bi ale instrumental ere jaso ditu «Canguro frito» bata eta «Escaleras al Infierno» bestea. Diskoa ixten duen azken honetan Aitor Irisarriren armonika da aipagarri