DANTZAK ARGITALPEN BIKOITZA


2021eko uztailaren 27an
DANTZAK ARGITALPEN BIKOITZA
IKERFOLKek euskal dantza munduaren inguruko aldizkaria aurkeztu berri du. «Jira galdua» izenez eta Iñaki Arregiren ardurapean hiru hilabetean behin kalean izango den argitalpena dantza tradizionalari buruzko informazioa jasotzeko xedez jaio da. Honekin batera, gainera, elkarte berdinak beste hiruhilabetekari bat jarri du kalean, lehen ere kaleratzen zena eta orain berreskuratu dena. «Pas de basque» du izena , Oier Araolazak zuzenduko du eta dantza-taldeen arteko zubi izan nahi du.

«BALEEN BERBAROA» HEDATUZ
TXALAPARTA argitaletxeak Edorta Jimenezen «Baleen Berbaroa» eleberriaren gaztelerazko itzulpena argitara emango du aurki, apirilean ziurrenik. Izan ere, nobela hau aurtengo Espainiako Literatura Sari Nazionalean lehiatzeko hautatua izan zen. Sarian parte hartzeko gaztelerazko itzulpena lehenbailehen egin beharrean aurkitu dira egilea eta argitaletxea eta horregatik itzulpen-zerbitzu batengana jo dute. Iaz bere Libelo famatuari esker ezagun egin zen Matías Múgica aritu da, besteak beste, itzulpen lanetan.

UNIBERTSITATE ESKEAN
IEHIE-k, hots, Ipar Euskal Herriko Ikasleen Elkarteak mobilizaziorako deialdia luzatu du, larunbat honetan, hilak 27, Baionan. Iparraldean unibertsitate autonomo baten beharra aldarrikatzea du helburu manifestazioak. Ikasleek Baionan ikasketak amaitzeko zailtasunak eta ikerketa sailik eza salatu dituzte baita Iparraldean ikasketa guztiak amaitzeko prest daudenen kopurua hainbat sail zabaltzeko nahikoa dela argudiatu ere.

ARTEAREN SARDESKA BILBON
APIRILAREN amaiera bitarte 20 erakusketa bateratu izango dira zabalik Bilbon. Bertako hainbat taberna eta kulturgunetan 20 artista desberdinen lanak –Eva Artetxe, Karlos Baudillo, Rafa Legorburu, Joseba Karbajal, Isidoro Calzada eta beste hainbatenak) dira ikusgai «Sardeskarte 99» izenburupean. Izan ere, erakusketak jaso dituzten 20 guneak hiriko plano batean batuz gero sardeska baten itxura hartzen dutela ikus daiteke.

ZIZUR TXIKIA HANDITUZ
IRUÑEKO Zizur Txikiko San Fermin ikastolako eraikin berriko lanak hasi dira dagoeneko. Lehen harria hilaren 13an jarri zuten. 2000. urteko ekainerako amaiturik izango da Bigarren Hezkuntzako ikasleak bilduko dituen egoitza.

ERMITAGAÑA SAREAN
EUSKARAZ ikas ahal dezaten gelarik zabaltzen ez dieten Ermitagañako 16 haur ezagunen gurasoak euren salaketa Internetera zabaltzea erabaki dute. http://web.jet.es/modelod/ helbidearekin, web orri bat ipini dute horretarako. Bertan euren seme-alabei gertatutakoaren berri ematen da.


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude