argia.eus
INPRIMATU
«Aurpegirik gabeko lagun piloa dut»
2021eko uztailaren 19a
Keinu asko egiten ditu mintzatzen ari dela. Agian, horregatik dauka hain estilo freskagarria leitzar gazteak.

«Jende askoren bizia dakit inor ezagutu gabe. Aurpegiz ezagutzen ez ditudan lagunak izatea bitxia da benetan, irudia ez ikusteak gauza anitz airean uzten ditu eta»
. Hain zuzen, asteburu eta jaiegunetan aurkezten duen «Uhinak Astintzen» saio interaktiboan, musikaz gain, entzuleen bizi indarra agerian uzten da, anekdota pipertsuen bidez edota «Plan plin plan» zuzeneko zita itsuen txokoan. Kazetaritzako 5. mailan egonik ere, ongi ikasia du irratiaren lege ezidatzia, marmarka hasi baitzaigu bere aurpegia bistaraziko dugula esatean:

«Irratiak duen gauzarik xarmangarriena oraintxe hautsiko didazue nire aurpegia erakutsita, baina tira, ea jende gutxik ikusten nauen»