GIPUZKOAKO UDAL MAHAIAK: INDARRAK BATERATUZ SUSTATU

  • sustatzeko hiru lan mahai sortu zituela. Udal administrazio zerbitzuei dagokiena bata, merkataritza alorrekoa bestea eta kirol jardueren ingurukoa hirugarrena.

2017ko azaroaren 28an
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta Gipuzkoako lurraldean udalerri mailan euskararen erabilera sustatzeko garatzen ari diren plangintzak elkartu eta koordinatzeko hiru lan mahai sortu ziren 1996an. Ordutik orain arte, udaletako euskara teknikariek eskualde oinarriko antolamendu bat dute Gipuzkoan, lanean sortzen zaizkien arazoak elkarrekin eztabaidatu, konponbideak bilatu eta, bide batez, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikaren alorrean ematen dituen irizpide orokorren barnean jokabideak bateratzeko. Hasiera-hasieratik, lehentasunezko hiru esparru hauetan dihardute lan mahaiok: Udal administrazio zerbitzuetako euskararen erabilera plangintzak; Merkataritza alorrean euskararen erabilpena sustatzeko udalerri mailako egitasmoak; Kirol jardueretan euskararen erabilpena sustatzeko plangintzak.


JAURLARITZA ETA UDALAK.

Udal administrazio zerbitzuen alorrean, lan mahaiaren zereginak bi norabide nagusi izan ditu: alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 1997ko apirilean emandako dekretua (administrazio barruko hizkuntz plangintza arautzen duena) praktikan gauzatzeko egoera egokia sortzea; eta bestetik, dekretu horretan xedatzen diren erabilera programak antolatu eta garatzeko behar diren tresnak (informatika, legeak) euskaraz izateko bidea urratzea. Gainera, lan mahaian Eusko Jaurlaritzako teknikariak (HPS, HAEE) ere parte direnez elkarleku ezin hobea da ez Gipuzkoako udalei bakarrik, baizik Autonomia Erkidegoko hizkuntz politikari dagozkion arazo orokorrak ere eztabaidatzeko. Era horretan, esan daiteke lan mahaia bitarteko ere bihurtu dela, Jaurlaritzaren eta udalen artean jokamolde bateratuagoa lortzeko.


MERKATARIEKIN LANKIDETZAN.

Merkataritzako lan mahaia bi helbururekin sortu zen: udalerriek arlo horretan egindako lana koordinatu eta esperientziak trukatzeko eta Gipuzkoa mailako merkataritza erakundeekin solaskidetza eta lankidetza iraunkorra antolatzeko. Horren guztiaren ondorioz zenbait programa bultzatu eta maila guztietako harremanak landu dira, besteak beste, Gipuzkoako Merkataritza Ganbara, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea edo Euskadiko Ferialarien Elkartea bezalako erakundeekin. Etorkizuneko xede nagusietako bat Gipuzkoan azalera handiren bat duten enpresetako arduradunekin harreman bideak zabaltzea da, sektorean euskarak bizi duen egoerari buruzko oinarrizko informazioa biltzeko eta aurrera begira elkarlanerako egon daitezkeen aukerak aztertzeko.


EUSKARA ETA KIROLA UZTARTUZ.

Kiroletako lan mahaiaren eginkizun nagusia izan da Gipuzkoako eskualdeetan euskara eta kirola uztartuko dituzten lan taldeak sortzea eta programak koordinatzea. Kirol arloa zabala dela ikusita, eskolako kirolari eman zaio lehentasuna, bai ikastaroen aldetik (monitoreen prestakuntza,...), bai materialaren aldetik (Euskarazko kirol materialaren bilduma,...). Kirol federatuan, berriz, lurralde mailako federazioen jardunean euskararen erabilera normalizatzeko hizkuntz zerbitzua jarri da Anoetako Kirol Etxean eta hitzarmenaren bidea ere aztertu da. Bestalde, Deba eskualdeko Kirola euskaraz programa Gipuzkoa osora zabaltzeko ahaleginak egin dira. Programa honen lan ildo nagusiak dira euskarazko kirol materialaren sorkuntza eta banaketa, monitore eta entrenatzaileen prestakuntza, udako kirol eskola eta sentsibilizazioaren arloa, eta abar.
Agintaldia amaitu bitarteko lan programa ongi definitua dute lan mahaiok, eta eskuartean ekimen ugari bultzatzeko, beraz


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude