EUSKAL EREDU FISKALA ERASOETATIK BABESTEKO DEIA

  • euskal Kontzertu Ekonomikoa Europatiko eta justiziatiko hainbat erasoren pairatzaile izan da. Madrilgo Gobernuak 50etik gora errekurtso ditu bideratzeke euskal zerga-arauen aurka.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken asteotan Kontzertu Ekonomikoan oinarritzen den euskal zerga-subiranotasunaren aurkako hainbat eraso izan da. Erasoaldi horri, gainera, Europako Batzordea, Espainiako Gobernua eta EAEko Auzitegi Nagusiak batu zaizkiola esan daiteke. Eraso hori Euskal Herriak ETAren su-etenaren ondoren bizi duen egoera bereziaren testuinguruan eman da, politika eta sindikatu arloko gehiengoa eraikuntza nazionalerako urratsak ematen ari deneko testuinguruan, alegia.
Litekeena da baten batzuk multinazional korearrari emandako laguntzak Europako Batzordeak gaitzetsi izana kasualitate hutsa dela esatea; Gipuzkoako zerga-arauen aurkako eraso latza burutzen duen sententzia jakinarazi izana ere hor legoke; baita Espainiako Gobernuak EAEko zerga-legeen aurka bideratzeke dituen errekurtsoak bertan behera utzi ez izana ere. Azken asteotan izandako gertakariak, euskal zerga-subiranotasunaren aurkako eraso latzaren erakusgarri direnak, Kontzertu Ekonomikoaren aurkako benetako eraso eraginkortzat hartzen dira Euskal Herritik.
Lerro hauek argitaratzerako erasoaldi horrekin lotutako gertakari gehiago izango da ziurrenik, eta baita alde bateko nahiz besteko adierazpenak ere. Guk eraso horrek orain arte EAEko zerga-subiranotasunean izan duen eraginaren laburpena eskaintzen dugu.


ERASOAK TOKI GUZTIETATIK.

Oraingoz, Europako Batzordea, Justizia –EAEko Auzitegi Nagusiaren bitartez– eta Madrilgo Gobernua dira erasoaldi honen protagonista nagusiak.
Iaz ere antzeko gertakariak jazo ziren arren, EAEko zerga-subiranotasunaren aurkako benetako erasoaldia Gasteizen kokatuta dagoen Daewoo multinazional korearraren kasuarekin hasi zen. Kasu hartan, Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak emandako laguntza gehienak ezeztatu egin zituen Europako Batzordeak.
Hamar egun beranduago, EAEko Auzitegi Nagusiaren epai baten edukia modu interesatuan jakinarazi zen. Epai horrek Gipuzkoa eta Bizkaiko bi zerga-arau garrantzitsu ezeztatzen ditu. Zehazki, aipatu Auzitegiak zerga-amnistiak debekatzen ditu, Madrilgo Legebiltzarrean espreski onartutako lege bidez izan ezean. Bizkaiko Foru Aldundiak, esaterako, enpresei zorrak barkatzeko aukera aurreikusten zuen bere arauetan. Kasu horretan araua behin baino ez da aplikatu, Bizkaiko Labe Garaien kasuan, hain zuzen. Bestalde, Auzitegi berak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak ere ezereztatu ditu. Laguntza horiek 2.500 milioi pezetatik gorako aktibo finkoetan egindako inbertsioetarako % 45eko zerga-kreditua aurreikusten dute.
Bigarren kasu horren inguruan zera dio epaiak: «

Diskriminatzailea, desproportzionatua da duen helburua kontuan hartuta, eta gehiegikeria handiegia da Administrazioaren aldetik, Espainiako Epaitegi Konstituzionalak eta Epaitegi Gorenak ezarritakoaren aurka egiteaz gain
».
Laster asko iritsi ziren erantzunak. Gipuzkoako Ogasun diputatu Antton Marquetek «

Kontzertu Ekonomikoaren aurkako eraso judiziala
» salatu zuen. Arabako ahaldun nagusi Felix Ormazabalek «

euskalduna den gauza ororen aurka Madriletik prestatutako kanpaina
» batekin lotu du, zera gaineratuz: «

Frankok berak ez zuen Araba eta Nafarroako Kontzertu Ekonomikorik zalantzan jarri
». Eusko Jaurlaritzak, Josu Jon Imaz bozeramailearen bitartez, «

Kontzertu Ekonomikoa onik egotea ahalbidetuko duen akordioa
» lortzeko Espainiako Administrazioarekin elkarrizketa bideratuko duela esan zuen. Imazen esanetan, «

EAEko erakundeak modu arduratsuan ari dira lanean
».
Espainiako Gobernutik, bertako lehendakariorde eta ekonomia ministro den Rodrigo Rato izan zen gai horri buruz mintzatu zena. Espainiako Gobernuak EAEko zerga-arauen aurkako errekurtso batzuk bertan behera utz zitzakeela iragarri zuen Ratok, «

denborak gaindituak daudelako
», baina «

Estatutuaren eta Konstituzioaren aurka doazen gainerakoak
ez dituzte ezeztatuko

Enpresak babesik ezaren aurka

EAEko enpresa elkarteek ere harriduraz dakuskite Europa eta Justiziatiko erabaki hauek, eta epaion aurka ageri dira Kontzertu Ekonomikoaren kontra baitoazte eta enpresetan ezegonkortasuna sor bailezakete.
Confebask eta Adegik hitz egin dute dagoeneko eta lerrook argitaratzerako seguruenik antzeko beste hainbat adierazpen izango da. Confebasken ustetan «

lege babesik ezak eta euskal enpresetan mesfidantza sortzen duten epaiek –zeintzuk antzeko hainbat gai eta araurekin bat ez datozen– kalte egiten diete euskal enpresei, babesgabetasunezko egoeran uzten baititu
».
Horrez gain, Confebasken esanetan, enpresek hartutako erabakien azpian dagoen araudia aldatzea «

enpresentzat txarra izateaz gain, inbertsioak lortu ahal izateko kaltegarria da eta beraz, traba egiten dio Euskal Herriko ekonomiaren bilakaerari
». Sustagarri fiskalak ez direla bereizleak gaineratzen dute, «

aldez aurretiko betebeharrak betetzen dituzten guztiek eskura baititzakete
». Sustagarrien helburua, Confebasken hitzetan, «

betebehar batzuk ezarriz herriaren bilakaera ekonomiko eta sozialari mesede egingo dioten jokaerak ematea
» litzateke, hain zuzen.
Adegiren argumentuak nahiko antzekoak dira; bere ustez, «

Kontzertu Ekonomiko indarberritua eta eraginkorra behar da, inbertsioetarako eta enplegurako konfiantza sortaraziko duena, eta askotan eduki juridiko baino politikoagoa duten epaile eta magistratuen nondik norakoen menpe ez dagoena
»

Bergarak iragarritako "euskal foru ogasunen intsumisioa"

EAEko zerga-eskumenen aurkako erasoak jarraitzen duen bitartean, eta Madrilgo Gobernuak zerga-arauen aurkako hainbat errekurtso bideratzeke dituela, Bizkaiko ahaldun nagusi Josu Bergararen hitzak, ekarriko ditugu gogora: EAEko foru ogasunen intsumisioaren aldeko hitzak hain zuzen.
Bergararen adierazpen horiek joan den urtarrilaren 14an «Cinco Dias»ek BBKren laguntzaz antolatutako III. Enpresa Fiskalitate Topagunean jasotakoak dira. Bere argumentu nagusia, EAEko foru ogasunak «

intsumiso izango direla
», baldin eta Espainiak eta Europak «

Kontzertu Ekonomikotik datorren zerga-subiranotasuna ahulduz, autogobernuaren aurka egiten
» jarraitzen badute.
Bergarak gaineratu zuen: «

Uler ezazue guztiok. Ez dugu kontraforurik onartuko. Ez da zerga-elkartzerik izango euskal foru ogasunak kontuan hartu barik. Ez da, gure berezitasuna aintzakotzat hartu ezean, elkarlanik egongo
». Horiek esan ondoren, Bergarak ez zuen «

intsumisio
» instituzional hori zer nolakoa izango litzatekeen zehaztu, baina EAEko administrazioen edozein erabaki «

prozedura demokratikoei jarraiki
» hartuko dela esan zuen.
Bergarak dioenez, Madrilgo Administrazioak Europako Batzordearen aurrean aurkeztutako salaketek eta Europako hainbat esparrutan (Luxemburgeko Justizia Epaitegiak, hamabost kideen Zerga-Taldeak edo Batzordeak berak) oraindik zabalik dituzten hainbat ikerketek EAEko haziendak «

eskubide onarpenaren gaineko etengabeko ezustean
» mantentzen dituzte. Horiek, gainera «

egiatan gure eskubide historikoez mesfidantza dutenak dira
».
«

Nazkatuta gaude
», gaineratzen du Bergarak: «

alde batetik euskal zerga-sistemaren ahalmen integrala aintzakotzat hartzen digute, eta beste aldetik, Europako epaitegietara deitzen zaigu, hauek gure zergen gaineko ekintzak Estatuaren laguntzekin alderagarriak direnentz erabaki dezaten
».
Bergara «

europar zerga-sistema berri bat
» eraikitzearen alde ageri da, «

baina errealitate sozial ezberdinak errespetatuz
». Azkenik dio Bruselan euskal interesak defendatzen dituena –hots, Espainiako Gobernua– dela aldi berean «

hemen errekurtso bidez zentsuratzen gaituena
».
Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitz horiek Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Gasteizen dagoen Daewoo multinazional korearrari emandako laguntzak ezerezean geratu direla jakin aurretikoak dira. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.500 milioi pezetatik gorako inbertsioetarako emandako % 45eko kredituak ezeztatu zituztela jakin aurretik ere. Edota Euskal Erreminta Fabrikatzaileak SA-ri (FAVAHE) emandako laguntzak Bruselatik ezereztatu zirela jakin aurretikoak. Hau guztia gutxi balitz, Espainiako Gobernuak 50etik gora errekurtso ditu EAEko zerga-arauen kontra bideratzeke


Azkenak
Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Eguneraketa berriak daude