DONOSTIATIK IRUÑERA, GURE KONPROMISOA KORRIKA

  • Bi berezitasun ditu aurtengo Korrikak: omenduak hamaika izatea eta lekukoa eraman edo kilometroa erosteaz at, norbanakoak aurrerantzean konpromiso zehatza erakustea. Konpromisoa ez baita etorkizunean etorriko dena soilik. Korrikaren 11.a da eta euskararen aldeko konpromisoa duela hogei urte lasterka hasi zen.

2021eko uztailaren 21ean
Aurtengo Korrika martxoaren 19aren eguerdian hasiko da Iruñean, eta 28an amaituko da Donostian. Inoiz baino kilometro gehiago izango ditu edizio honek: 2.250 kilometro alegia. Korrika 11ren bideorako Koldo Izagirrek idatzitako testua honela azaltzen du aurtengo leloa: «Bat eta bat hamaika dira, eta hori hala ez denik ezin frogatuko du ezein eragiketa matematikok. Bat eta bat hamaika dira, elkarrengana biltzen diren biek bat egiten baldin badute. Bat egitetik hamaika sortzen dira: hamaika asmo, hamaika lan, hamaika poz. Matematika beti egon da euskaldunon aurka: sei euskaldun gehi erdaldun bat berdin zazpi erdaldun, hala izan da beti legea».
Hala izan da beti legea, baina «Bai Euskarari» kanpainan AEK buru belarri aritu da eta orain Korrikarekin euskal gizarte osoari beste urrats bat eskatzen dio.
Korrika 11ren berrikuntza garrantzitsuenetako bat konpromisoaren hariaren ildotik dator. Korrika betidanik kontzientziatze kanpaina erraldoia eta AEKrentzat diru iturri garrantzitsua izan bada ere, oraingo honetan beste ekarpen bat egin nahi du. Horretarako, kilometroa erosiz edo lekukoa eramanez Korrika honetan parte hartzen duten guztiei proposamen berezia egingo zaie: euskararen aldeko konpromiso zehatz bat har dezaten. Batek seme-alabak euskal ereduetan matrikulatzeko konpromisoa har dezake, besteak bere dendan prezioak euskaraz jarriko ditu...


HAMAIKA OMENDU.

Korrika guztietan egin izan zaio omenaldia euskararen aldeko jardueran nabarmendu den lagun bati, baina aurten omenduak hamaika izango dira, hamaika izan baitira alor desberdinetan euskararen alde aritu direnak. Hamaika hauek beste hamaika ordezkatzen dituzte, baina bizitzaren arlo desberdinetan egindako esfortzu anitzen ordezkari gisa izan dira hautatuak.
Korrikaren lehen eta azken eguna kenduta, egun bakoitza arlo bateko konpromisoari lotuko zaio, sektore batek hartuko du protagonismoa, eta sektore hori ordezkatzeko aukeratu diren pertsona zein taldeen omenaldirako hainbat ekitaldi berezi antolatu da. Bestetik, omenduak eta sektore horretan euskara bultzatzeko egindako lanean nabarmendutakoek Korrikan parte hartuko dute zuzenki, egun horretako kilometro berezia eginez.
Martxoaren 20, larunbata, Irratigintzaren Eguna izango da Korrikan, eta Baionan eguerdi partean Euskalerria Irratiak jasoko du omenaldia. 1988an lehenbiziko momentutik euskaraz emititzen hasi zen Iruñerriko irrati honek, zoritxarrez, oraindik ere administrazioarengatiko laguntza eta lege-berme osoa eskuratzeko arazo frankori aurre egin behar dio.
Igandea 21, Literaturari buruzko konpromiso eguna izango da, eta Korrika Erronkaritik goizez igarotzean Maiatz taldeak jasoko du omenaldia. Idazle talde bat baino askoz gehiago dugu Maiatz kolektiboa: liburu ugari argitaratu du, Ipar Euskal Herriko literaturaren azken urteetako nondik norakoak ulertzeko ezinbestekoa den «Maiatz» aldizkaria argitaratzen du, eta batez ere berrikuntza eta freskotasuna ekarri dio Iparraldeko literaturaren panoramari.
Astelehena 22, Helduen Euskalduntze Alfabetatzeari buruzko eguna izango da, eta arratsaldean Lizarratik igarotzean Maitena Araguasek jasoko du omenaldi beroa. Maitenak AEKn ikasi zuen euskara eta, AEKn beste hamaika lagunek egin bezala, beste urrats bat ematea erabaki eta irakasle izatera pasatu zen, gaur egun Zuberoako gau eskolan ari delarik.
Asteartea 23, Herrien eta Herritarren eguna izango da, eta Arantzatik Igantzira bitarteko bidean Arantzako herri osoak hartuko du omena. Euskaraz bizi den Nafarroako herri txiki eta txukun hau –Udal Euskaldunen Mankomunitatean dauden beste herri guztien antzera– lan eskerga egiten ari da eta, esaterako, aspaldian euskara ikasleentzat antolaturiko udako barnetegietan laguntza paregabea eskaintzen du herri osoak. Honekin batera euskaraz bizitzeko ahalegina egiten ari diren herritar guztien meritua aipatu nahi da omenaldi honen bidez.
Asteazkena 24an Zientzia munduari heltzen zaio txanda, eta Ordizian zehar eguerdi partean Pedro Miguel Etxenike zientzilari nafarrak hartuko du omena, euskarak zientzia munduan egin dituen urratsetan aritu diren guztiak gogoan hartuz. Zientzilari nafarra unibertsitateko irakaslea da, Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburu ohia, Euskararen Legearen eragilea, eta hainbat sari garrantzitsuren jabe da.
Osteguna 25ean Lan eta Zerbitzu mundua euskalduntzeko egiten ari den ahalegina omenduko da, kasu honetan bi omenduren bitartez, lasterketa iluntzean Gasteiztik igaroko denean. Elgoibarko Etxepe enpresak euskarari oraindik ere nahikoa arrotz zaion lan esparruan ahalegin berezia egin izan du, kanpo zein barne harremanak euskaraz garatu daitezen. Gasteizko Mendia Optikak euskalgintzako ekimenak sustatzeko eta euskara zerbitzuen mundura ekartzeko esfortzu ugari egin izan du, publizitatea euskaraz eginaz, kasu.
Ostirala 26, Irakaskuntza sektoreari eskainiko zaion korrika eguna da, eta omenduak hiru izango dira kasu honetan. Goiz partean Laudioko ikastolako sortzaile taldeak jasoko du omenaldia, garairik beltzenetan ikastolen mugimenduan lan eginez euskararen sua pizturik mantendu zuten gizon eta emakumeen izenean jasotako omena. Arratsaldean berriz, Sestaon, eskola publikoaren alde lan egindako guztiek jasoko dute errekonozimendua Kueto eskolan aritutako Argiñe Iturregiren bitartez. Gauez, azkenik, Joxerra Etxeberriak jasoko du omena Leioan, unibertsitate munduan euskara normalizatzeko lanean aitzindari izanagatik, gure hizkuntzak ofizialtasunik ez zuenean klaseak euskaraz emanez, ikas-materiala sortuz eta abar.
Larunbata 27, Kirolaren Eguna izango denez, Bilbon Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohia omenduko du Korrikak eguerdi partean, euskalgintzan konpromezua hartutako gizona izan baita beti. Athleticek omenaldia eskaini zionean, adibidez, bertan jasotako diru guztia euskarazko kirol hiztegia egin ahal izateko eman zuen.
Martxoaren 28, igandean jai handi baten bidez Donostiako Boulevardean amaituko da Korrika 11, kale horretako obrak garaiz bukatzen badituzte behintzat. Lekukoaren barruan Euskal Herri osoa eskuz-esku zeharkatu duen mezuaren irakurketa egin eta gero, jaigiroan euskararen alde bakoitzak hartutako konpromiso zehatza betetzeko ordua iritsiko da. Korrikak ez baitauka etenik


Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude