AEK: EUSKARA BAIKORTASUNEZ IKAS ETA BIZITZE HISTORIA


2021eko uztailaren 27an
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea euskararen berreskurapena eta berreuskalduntzea xede duen erakundea da. Helburu honen bidean helduen euskalduntze alfabetatze arloan egiten duen lana da ezagunena: euskaltegi eta gau eskolatan burutzen dena. Arlo horretan aritzen den erakunderik garrantzitsuena dugu gaur egun, Euskal Herri osoan 1.000 irakasle eta 14.000 ikasle inguru bilduz.
Baina AEKren lanak beste esparru batzuk ere betetzen ditu, hala nola ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultur ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziazio kanpainak. Kanpainatan kolore biziak eta mezu baikorrak erabiltzen dituzte eta zentzu ludikoa azpimarratzen saiatzen dira.
Lanean jardun duen urte hauetan guztietan AEK-k metodologikoki pauso nabariak eman ditu, euskararen ikas-irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, baita emaitzak eraginkortzeari begira ere. Koordinakundearen euskalduntze eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara, horiez gain elkarteetara, taldeetara, eskoletara eta enpresetara ere zabalik baita, norberari hoberen datorkion plangintza eskaini ahal izateko.
Lehenengo alfabetatze-taldeak 1965 inguruan sortu ziren Euskaltzaindiak babestu eta bultzatuak, euskaldunei euren hizkuntzan idazten eta irakurtzen irakaste aldera. Urte hartan antolatu zen ere alfabetatzearen aldeko lehen kanpaina. Talde hauek Euskal Herri osoan hedatu ziren heinean agerian jartzen hasi zen, halaber, euskararik ez dakiten euskal herritar multzo handiari euskara ikastearen beharra. Denbora igaro ahala hauxe bilakatu zen AEKren zereginik funtsezkoena. Halaxe sortu ziren gau-eskola izenekoak.
1974-75 ikasturtean Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen, eta Iparraldera eta Nafarroara ere hedatua zen mugimendu hau koordinatu beharra somatzen ari zen. Hurrengo urtean Bizkaiko ikasguak (euskaltegi eta gau-eskolak) koordinatu egin ziren, lehendabizikoz AEK izena erabiliz. Hegoalde osoko ikasguak laster batu ziren ekimenera eta 1979an AEKren Lehen Mintegia egin zen. 1980ean sortu zen ofizialki Iparraldeko AEK.
Euskaltzaindiaren ardurapetik atera eta geroztik ikasgu autonomoen koordinakundea izatetik nazio ikuspegi argia duen erakundea izatera igaro da. 1980ko hamarkadaren hasieran, giro politikoak eraginda eta birsortzen ari zen gizarte haren baitan, helduen euskalduntze alfabetatzeak hazkunde handia izan zuen, AEK 50.000 ikasle kopurura hurbilduz. Hazkunde hura beherakada bihurtu zen ordea, eta 90eko hamarkadan matrikulazio datuek goraka egin dute berriz, baina poliki-poliki, 12.000-15.000 tarte horretan.


EUSKALDUNTZE BIDAIA ON.

Udazkenarekin batera AEK-k urtero-urtero herritarrei euskara ikasteko dei eginez burutzen dituen matrikulazio kanpainek, matrikulazio kopuruetan eragiteaz gain, koordinakundearen mezuaren iraunkortasuna agertarazten dute, euskara biziaren aldeko apustuarekin batera: 88-89 ikasturtean honako leloa erabili zuten «Prepárate para hablar. Si Harpo Marx no hablaba, es porque en su tiempo no existía AEK»; 89-90ean «Ser vasco no es suficiente: Izan euskaldun»; bi urte geroago «Descubre un nuevo mundo: El euskara te descubre Euskal Herria»; eta 93-94an berriz «Euskaraz maite zaitut» eslogan entzutetsu hura.
Balizko ikasleei euskal mundu erakargarri bat badela aditzera ematea ildo garrantzitsua izan da AEKren ekitaldi orotan, eta baita kanpainatan ere, 94-95eko «Lo que te estás perdiendo: Euskaldun izateak merezi du» lekuko, edo baita zinemaren mendeurrena ospatzen zeneko urte hartakoa: «Zinemak ehun urte, euskarak milaka: Euskal Herria jatorrizko bertsioa».
Euskal mundu hori ikasgelatik at garraiatzeko zailtasun handiak dira batez ere gune erdaldunetako ikasleentzat. Eraginkortasun handiagoko modu baten bila sortu zituen AEKk barnetegiak 1980an. Barnetegiak erabat euskaldunak diren guneetan kokaturiko ikasguak dira, ikasleei 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera eskainiz.
Egindako lan handiaren gainetik AEKri darion baikortasun itxura horri lotuta, jaigiroan burututako kanpainak AEKren ezaugarri dira, egun batzuez euskaldunberri eta euskaldunzaharren topagune bihurtzen diren Korrika, AEKanpada edota AEK eguna koloretsuak lekuko.


KONTRAKO HAIZEAK.

Sen onak ziurrenik esango liguke halako gizarte-lan garrantzitsua burutzen duen erakunde batek –euskalduntze arloan handiena dena– aldeko haizeak jaso beharko lituzkeela ezinbestean edonora doala. Jakina da AEKren kasuaren bestelakotasuna.
Euskal Herriko administrazio ezberdinekin izan dituen harremanak gatazkatsuak izan dira, AEKko Gotzon Hermosillaren ustez, «

gure lana aintzatetsi ez dutelako eta helduen euskalduntze eta alfabetatzeari dagokion garrantzia eman beharrean oso dirulaguntza urriak bideratu dituztelako langintza honetara
».
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak ez dira gozoak izan. 1981ean HABE (Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea) sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, AEK erakunde ofizial bihurtzeko hasierako asmoa bertan behera utziz. 1983an helduen euskara irakaskuntzarako arauak ezartzen zituen HABESEA legea onartu zuen Jaurlaritzak. Lege honek herri mugimendua baztertzen zuen, eta gatazka askoren iturri bilakatu zen. Jaurlaritza eta AEKren arteko harremanak are gehiago ozpindu ziren 1993an Kultura Sailak libre izaerako euskaltegiak dirulaguntzarik gabe uzteko erabakia hartu zuenean. 1995eko abenduan, ordea, zorioneko hizarmen markoa sinatu zuten bi aldeek, aro berri bati hasiera emanez. Marko honen edukiak datozen urteotan garatu beharrekoak dira hala ere.
Nafarroan «Vascuencearen Legea» eta helduen euskalduntzea arautzen duen dekretoa daude indarrean, eta biek ere ez diete euskararen beharrei erantzuten, urtetik urtera murrizten diren dirulaguntza urrietan gauzatuz. Iparraldean are okerrago: frantziar administrazioak ez du ez AEKren lana ez euskararen ofizialtasuna bera ere onartzen.
Espainiatik jaso ditu ostera AEK-k erasorik larrienak, bertako zenbait komunikabideren jarrera oldarkorraz gain espainiar justiziaren aurrean erantzun behar izan baitu hainbat aldiz, ETAren mamuarekin zenbaitek etengabe ikusi nahi duten harremana behin eta berriro gezurtatzera. Garzonek zenbait atxiloketa burutu eta AEK-ko kontu korronteak blokatu zituen, eta halako batean CESIDek barnetegi batean espia bat infiltraturik zuela jakin zuten AEK-koek.
Bizkaiko AEK-ko arduradun Erramun Osaren hitzetan: «

Estatuen interes ele/kulturabakar kontserbadoreen defendatzaile bilakatu diren alderdi, komunikabide, iritzigile eta abarrek prestatu zein zuzendu dute euskararen aurkako erasoaldia; eta aurrerantzean ere segituko duen estrategia honetan dena balekoa da, gezurra, iraina, lintxamendua, itolarri ekonomikoa eragitea eta abar barne, izan ere, eraikiz goazen Euskal Herriaren beldur baitira
».
Euskalgintzara aro berriak datoz, ordea. 1998ko maiatzean Ikastolen Elkarteak, «Euskaldunon Egunkaria»k, EHEk, Topaguneak eta AEK-k berak «Euskararen ordua» izeneko agiria sinatu zuten, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartuz. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua indartsu eragiten ari da gizartean... Eta aldeko haizea dakarkio horrek guztiak AEKren amaierarik gabeko bidaiari, bere historia gazi-gozoan lehen aldiz apika. Hamaika egiteko baitago oraindik


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude