EUROPA MAILAKO ERABAKIAK LOBBYEN ERAGINPEAN


2021eko uztailaren 19an
Europako Batzordea eta Europako Legebiltzarra, non Europako Batasuneko estatu ororengan eragina duten erabaki ekonomikoak hartzen diren, ez dira erakunde neutralak eta ez daude hiritar europarren zerbitzura. Europako erakundeak, sektore ekonomiko eta industrial guztietako multinazional, presio talde eta lobbyek baldintzaturik eta presionaturik daude. Presio lan hau guztia, liberalismo ekonomikoaren filosofiaren mesedetan izan ohi da, jakina.
Baieztapen horiek ez ditu ez aldizkari honek ezta lerro hauek idazten ari denak ere egiten; Parisko «Le Monde Diplomatique» ospetsuak, bere 1998ko urria-azaroko alean «Europako Erakundeak presiopean» izenburupean argitaraturiko txosten zabalari dagozkio. Lan honetan ziurtatu egiten da sindikatu, kontsumitzaile elkarte eta ingurugiro elkarteek ez dutela ia bere ahotsa entzunarazterik, EBeko erakundeetan ordezkari ofizialak izanda ere.


10.000 BAINO GEHIAGO.

Bruselan 10.000 lobbysta baino gehiago dagoela uste da eta beste hainbat milaka iristen da egunero kontinenteko bazter guztietatik. Munduko berrehun multinazionalik garrantzitsuenak Bruselan daude dagoeneko eta beste asko iristen ari dira etengabe. Erresuma Batuko eta EEBBetako harreman publikoetarako enpresa handiek ere bertan egin dituzte beren habiak. Enpresaka, adarka edota esparruka sailkaturik dauden lobbysta adituz eta abokatuen bulegoz gainezka dago Belgikako hiriburua.
Europa mailan dagozkion neurriak hartu baino lehen, bai presio taldeak eta bai Europako erakundeetako arduradunak bat datoz eragin-joku hau normaltzat hartzerakoan. «

Nik nire industriaren interesak babesten ditut eta beraz, interes orokorraren partetzat har daitekeen interes pertsonala da hori
» azaltzen du Europako Batasuneko Keramika industria bateko ordezkari Roger Chorusek. Chorus jauna, aldi berean, eragina dutenen eta erabakitzen dutenen arteko elkarlana bultzatu eta elkarlan hori gardenagotzea helburutzat duen Gai Europarretarako Aditu Elkarteko buru da. Bere esanetan, behar-beharrezkoa da lan hori, ez bakarrik industrientzat, baita erakundeentzat ere, «

kargudun bakoitzak interes pribatu oro hartu beharko bailuke kontuan, erabakia hartu baino lehen. Informazio hori emateko gaude gu hemen
».
Ildo beretik doa Europako Batzordea ere, non eragindun pertsona hauek ezinbesteko ordezkaritzat jotzen diren. Lehiakidetasun arduradun den Willy Miertek azaltzen duenez, «

hauen behar gorria dugu, haiei esker baitakigu zer gertatzen den jarduera ekonomikoaren esparru ezberdinetan. Inork ezin gaitu salatu gure urrezko dorrean sartuta egon eta erabakiak ezjakintasunaz hartzeaz
».


INDARTSUENAK GARAILE.

Txostenak dioenez, hala ere, fenomenoaren normaltasuna onarturik ere, aukera berdintasunaren afera plazaratu beharko litzateke. Argi eta garbi dago inolako kontrolik gabeko hartueman ezkutu hauetan indartsuenek irabazten dutela, diru gehiago eta eragin handiagoa dutenek, alegia. Izan ere, ez da batere erraza Bruselan bulegoa finantzatzea eta aldi berean mailarik goreneko erabakiak hartzen dituztenekin harremanak eratu eta mantentzea. Multinazionaletako gizon-emakumeei, 15 herrialdeetako ekonomi-esparrurik garrantzitsuenetakoei esate baterako (automobilgintza, petrolioa, kimika), ongi markatutako bideak errazago egiten zaizkie kontrako interesen aldekoei baino: sindikatuak, ingurugiro elkarteak, kontsumitzaile elkarteak, enpresa txikiak... Honek ez du esan nahi ahaltsuek beti irabazi behar dutenik, sarritan Europako Batzordeak adosturiko testuak eragin eta presio anitzen emaitza besterik ez baitira.
Lobbyen arretarik nagusiena logikoki Europako Batzordeak bereganatzen du, arau eta legeak oraindik egiteke daudenean, berauen elaborazioan eragina izaten saiatzeko. Aipatu beharra dago Europako Batzordea dela Europako Legebiltzarrean eta Europako Kontseiluan aurkezten diren komunitate-legeen proiektuak prestatzen dituena. Era horretan, multinazional eta lobby handiek Europako 20 arduradun nagusiek komunitate legerian desarautze eta malgutasunari bideak irekitzea lortu dute. Egiturak eraberritzea eskatzen ari dira orain, gastu publikoa (batez ere gizarte gastua) murriztu eta, beraz, enpresen gaineko zerga-presioa arindu nahian

Iruzurra eta eroskeria

Lobbyak ofizialki onartuta daude eta Legebiltzarrak bere portaera-kodea dauka: lobbystek erroldatuta eta egiaztatuta egon behar dute, beren bilera eta elkarrizketen edukia argitara atera daiteke beharrezkotzat joz gero eta debekaturik dago opariak jasotzea. Arau hauek, ordea, ez dira oztopo izan era guztietako eroskeria eta iruzurrak hautemateko.
«Le Monde Diplomatique»k ziurtatzen duenez, Europako Batzordean publikoki trataturiko azkeneko ustelkeria eskandalua 1995eko abenduan Greziako funtzionario goren zen Giorgios Tzoanos eta bere emaztearen (aldi baterako enplegatu frantses batekin batera) atxiloketa izan zen. Bi gizonak, enpresa jakin batzuk proiektu europarrei atxikitzeagatik eroskeriatan ehundaka mila ecu jasotzeaz susmagarri, Batzordetik kaleratuak izan ziren berehala, Belgikako justiziak beraien gaineko interesik agertu baino lehen.
Bruselan nekazal zerbitzuetako suizidioaz ari dira, MEDA programaren (Mediterranio aldeko herrialdeei zuzendua) kudeaketan eginiko bidegabeko erabiltzeak edo finantza-desadostasunak direla-eta. Ildo beretik, Faro eta Facis programen fondoetan ere (Ekialdeko herrialdeei zuzenduak) desorekak ere azaldu dira. Funtzionari bati eroskeria dela-eta ezarritako azkeneko zigorra 1990an gertatu zen eta bulego materiala hornitzeaz arduratzen zen funtzionarioa zen, hain zuzen. «European Voice» astekariaren esanetan, 1994 eta 1995 artean, 37 diziplina prozedura burutu ziren, paper ofiziala helburu pribatuetarako erabiltzeagatik, bidaia-gastuetan lapurtzeagatik eta opariak edo sexu-mesedeak onartzeagatik.
Arazoaren muina, ordea, Batzordeak zerbitzu hauek guztiak kontrolpean izateko erabiltzen duen ordezkaritzan datza, Iruzurraren Kontrako Borroka Koordinatzeko Unitatean. Bitxiki, kontrolatzailea da bere burua kontrolatzen duena eta Europako Legebiltzarrean ere horren kontrako ahotsak entzuten hasi dira, zenbait biltzarkide ordezkaritza hau indartu eta burujabe egitearen alde azaltzen ari delarik

ERT, erabakietan pisu handia duen kluba

Europako Batzordearen erabakietan eragina duen presio-taldeetako bat ERT da (European Round Table: Europako Mahaingurua), zeina industrigizonen Europako Mahaingurua den, «Le Monde Diplomatique»ren txostenak esaten duen moduan.
Beste talde batzuk ez bezala, ERT ez da sekula Batzordeak prentsari emandako agirietan edo barne-txostenetan aipatua izaten. Hala ere, urtean bi aldiz biltzen dira ofizialki Europako Batasuneko 15 herrialdeetako, Norvegiako eta Turkiako 47 lehendakari-idazkari nagusi ahalguztidunak. «

Gailur europarrentzako edo gobernu ezberdinentzako mezuen edukia erabaki ohi da. Adostasuna lortu eta Batzordeko buru den Jacques Santerri edo estatuburuei erabakiaren berri emateko ordezkaritza eratzen da. Eta gure maila honetan ziur gaude jaramon egiten zaigula
» azaltzen du ERTko alboko idazkari nagusi Caroline Walcotek.
ERT ez da eguneroko gauzez arduratzen, ez du arau bakoitza komentatzen, ezta kapital ezberdinetako partaide diren elkarteei informaziorik ematen ere. Erabaki garrantzitsuen inguruko ardura baino ez du hartzen, erabaki horietan pisu handia duelarik. Hori dela eta ari da ERT Europako Batasunaren sakontze eta zabaltzearen alde, Europako Batasuna mundu mailan benetako potentzia ekonomiko bilakatzeko helburua duen zerbitzu, kapital eta salgaien zirkulazio librea duen gune zabaltzat harturik. Akta Bakarraren aldeko, moneta bakarraren aldeko eta Schegeneko Ituna Amsterdamgo Hitzarmenean sartzearen aldeko eskuhartze irmoa egin zuen. Europako Batasunean sartzeko Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialde hautagaiekin atxikidura negoziazioak bultzatzeko ahalegina ere egin zuen, hedapen honek arriskutan jarriko lituzkeen sektoreetako nekazari eta langileen mesfidantzaren gainetik. Klimaren gaineko Mundu Biltzarra Kioton antolatzen ari zirela, ERTek bere esku zegoen guztia egin zuen EBak energiaren gaineko zerga baten ideia bertan behera utz zezan, Walcoten esanetan «

negozio munduaren interesen kontrakoa baitzen
».
Presio-taldeek Batzordeari egiten dioten presioa errentagarria bada ere, ez da hala izaten Europako Legebiltzarrari egiten zaionean. ERTko handikientzat Legebiltzarra erabat aurreikuskaitza da. Hobe da, haien ustez, biltzarkidea bere herrialdearen bidez presionatzea, harberago azaltzen baitira presio nazionalen aurrean. Hala ere, katebegi garrantzitsua dugu Europako Legebiltzarra erabakiak hartzeko garaian, presio-taldeetatik egunetik egunera gero eta aditu gehiago etortzen delarik. «

Lehen astean behin edo birritan baino ez ziren etortzen: orain berriz, taldeka datoz etengabe
» azken 14 urte hauetan biltzarkide laborista izan den Glynn Fordek dioen bezala. Bere aburuz, 3.000koa litzateke gehienbat Legebiltzarrean lanean diharduten adituen kopurua. «

Estrasburgora noan bakoitzean 5-6 pertsona (lobbysta) daramatzat maletetan
»


Azkenak
2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Eguneraketa berriak daude