argia.eus
INPRIMATU
«ENTRE DOS FUEGOS» EGUNERO ARRATSALDEZ
2021eko uztailaren 20a
«ENTRE DOS FUEGOS» EGUNERO ARRATSALDEZ
Apustu handia egin zuten telesail honekin, Bilbon girotua, eskarmentuko aktoreak eta errealizazio duina. Usteak erdia ustel, gidoia ahaztu baitzitzaien. Azal distiratsua baina funts gutxi, pena da. Orain, 13 atalak eman dituztelarik, berriro eskainiko dute arratsaldetan, ordu erdiko formatoa harturik baina. Ea modu honetara gehiago ulertzen den

«MAITE» LARUNBATERA
PASAKO DUTE
Futbol erraldoiari itzalgune ttipi bat egitearren, «Maité» egunez aldatuko dute, «Entre dos Fuegos»eko azken atala eman bezain laster. Nahiz eta lehenengo 13 atalak hobeki funtzionatu zuten, eta nahiz eta orain arte asteazkeneko ordu txikitan eman, «Maité»ko atal berriek % 15 inguruko audientzia izan dute (% 20 eskatu ohi zaie)

SYLVESTER STALLONE ETB-1EKO «ZINE ORO»N
Estreinaldi komertzialei jarraiki, «Dredd Epailea» filma emango dute hilaren 14ean, igandean. Oinarria komiki batean duen film honetan, Stallonek bere ohiko diskurtso intelektuala botako digu: hiriko gaizkile guztiak txikitu. Inork ez dezala pentsa ordea, Slyk buruan zerrautsa duenik, «Rocky»ren gidoia berak idatzi baitzuen, Oskarra irabaziz