DONOSTIA GERO ETA JANTZIAGO KULTUR ARLOAN

  • Egun, kulturaren aldeko apostua handia da: Kursaal Entzutegia, Zientzia Museoa, Aquariuma handitzeko lanak, Victoria Eugenia berritzeko proiektua... Lan erraldoi hauen inguruan oihartzun txikiagoa dutenak ere badaude; auzoetan eginikoak, esaterako.

2017ko azaroaren 28an
Donostiak aspalditik eskaini dio arreta berezia kulturarekin zerikusia duen guztiari. Hiri turistikoa ezezik, hiri kulturala da: Zinemaldia eta Jazzaldia, kasu, urtero milaka lagun erakartzen dituzten ekitaldiak dira.
Donostiako kulturak ere, aro berriei aurre egin nahi die eta horregatik proiektu modernoak burutu eta burutzen ari dira, esaterako, urtean zehar musika eta kultura ekitaldiak hartuko dituen Kursaal Jauregia amaitzear dago. Bestalde, duela 70 urte zabaldu zen Aquariuma handitu eta berritu egin dute.
Proiektu hauekin batera, Donostiako Udal Patronatuaren apustua kulturaren atal ezberdinetako eskaintza sakontzea, orekatzea eta baliabideei etekin onenak ateratzea izan da.
Eskatzen duten lana eta diru kopuruarengatik, garrantzi handiko proiektuak ditu egun Kultur Udal Patronatuak eskuartean: San Telmo eta Victoria Eugeniaren zaharberritze lanak. San Telmoren berrikuntzaren aurrekontua 3.000 milioitik gorakoa da eta dagoeneko, azken lau urteetan 600 inbertitu dira premia handieneko lanetan.
Victoria Eugenia antzokiaren berrikuntza berriz 700 eta 800 milioi pezeta ingurukoa izango da. Aurten, betidanik bertan ospatu den Zinemaldiak Kursaalera egingo du salto eta antzokia itxi eta zaharberritu egingo dute. Victoria Eugenia, berriro irekitzen dutenean, antzerkia soilik eskainiko duen antzokia izango da.


Kultura auzoetan ere

Proiektu handi hauen ondoan, Patronatuak kultura hiriko auzoetara zabaltzeko ahaleginak egin ditu. Burutu dituen ekintzen artean Egiako Kultur Etxea eta Altzako Auzoetxea ditugu. Lehenak, 4.000 metro karratuko gainazalera du eta bertan elkarteentzako bilera gelak, haur eta helduentzako liburutegia, ikastaro ezberdinak emateko azpiegitura eta Udal Musika Eskola daude, besteak beste.
Altzako Auzoetxea ireki berria den 400 metro karratuko ekipamendu balioanitza duen eraikina da. Auzoko elkarte eta biztanleek erabiltzeko egina da eta 50 milioi pezetako inbertsioa izan du.
Egiako Kultur Etxea eta Altzako Auzoetxea ireki berriak dira eta dagoeneko arrakasta handia dute, auzolagunek asko erabiltzen baitute bata zein bestea.
Aipatu bi lan hauez gain, Kultur Udal Patronatuak beste motatako ekintza bat (baina kulturarekin zerikusia duena) burutu du: ikuskizunetarako sarreren informatizazioa. Ikuskizun guztietarako sarreren salmenta bateratu egin dute eta horri esker, kutxazain automatikoen bidez eros daitezke sarrera txartelak. Patronatuak berak izena eta itxura aldatu egin du, orain ekintza guztiak Donostia Kulturaren izenpean biltzen dira eta Patronatuko zentru guztiak informatizatu dituzte, beren artean Internet bidez lotuz.
Victoria Eugenia eta San Telmoren lanak mende berrian bukatuko dituzte eta baita amaitzear dagoen Kursaalekoak ere. Hauez gain, mende hasierarako beste proiektu garrantzitsuak daude: Udal Liburutegi Nagusia, Goi Mailako Musika Kontserbatorioa eta Zientzia Museoa. Azken proiektua garrantzitsuenen artean dago. Kutxa Fundazioak babesturiko museoa da eta Miramongo poligonoan eraikiko da, aurrerago azaltzen dugun moduan


Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude