"AI BATIX, BATIX..." LAU DIMENTSIOTAKO IPUINA

  • otsailaren 27an. Istorio bat osatu zuten Antton Kazabon, Jokin Mitxelena, Maialen Lujanbio, Angel Mari Peñagarikano, Karlos Jimenez eta Karmele Kruzek esperimentu honetan.

2021eko uztailaren 19an
Era bateko bat-batekotasuna, edo oinarri finkorik eza izan zuen oinarri saioak. Oso esperientzia polita izan zen, lehen aldiz batu baitziren lau espresabide hauek, istorio bera kontatzeko. Ai Batix, Batix... Ipuinaren hasieraren ondorengo guztia galdera ikur handi bat zen, nola erantzungo zuten protagonistek beraiek ere ez zekitena. Lau tresnak uztarturik, elkarlan edo auzo-lanean jorratu zuten argumentuaren ildoa. Ironia eta ziri-orratzez jositako jarduna izan zen, eta publikoa gustura eta ezin bestean goxo eduki zuten, Pagoarteko txokoa txiki geratu zelako bertan bildu ziren 150 lagunentzat.
Ordu eta erdiko saio honekin, beste behin ere, Pagoarte kultur-laborategia formula berrien kabi izan zen, eta ez da bere azken esperimentua izango, dagoeneko ekintza berriak iragarri baitituzte.


BAZEN BEHIN...

Antton Kazabon idazleak hasi zuen ipuina. Eta bazen behin hau izan zen abenturaren abiapuntua: Batix 7 urteko mutikoa bere ama Edurnerekin bizi da. Solteratan izandako semea du Batix eta biak bakarrik bizi dira. Batix mutiko amazulo-porrokatua da, eta ez da amaren gonapetik ateratzen. Ama erabat asperturik dauka, nekatua. Eguneko 24 orduak ezin ditu semearen menpe igaro, semearen zerbitzuan. Amaren kopeta zimurtzen eta belzten ari dela ohartu da Batix eta, muttiko ttikia ere bere muturra okertzen hasi zaio amari, kontu bat eskatzen hasteko prest bezala. Ahots sarkorrez entonatutako narrazioak entzulea ipuinean kokatu zuen. Eta bere hitzak Jokin Mitxelenaren marrazkietan gorpuztu ziren: Bazen behin, bai, mutiko ttiki bat, bere amaren izter lerdenei itsatsirik, mimo eske galtzetatik tiraka ari zitzaiona. Amak kopeta zimur zuen, eta semea ere mañak egiten ari zitzaion. Deskribapena osatzeko, gainera, ipuin kontalariak zehaztu ez zituen ñabardurak gehitu zituen marrazkiak: betaurrekoak zirela Batixen lagun, alegia, eta arraia gorrizko galtzek jazten zuten amak ere, betaurrekoak zituela. Hasierako narrazioak sortutako pertsonaiak marrazkitan gorpuztuz zihoazen heinean, Karlos Jimenezek istorioaren giroa kutsatu zuen musikaz. Piano hotsez behin eta berriz errepikatzen zen estrofatxo tristeak ama-semeen arteko hutsunea nabarmentzen zuen, eta Batixek sentitzen zuen amaren arreta falta espresatu.
Eta giro horretan... pertsonaiek bizia hartu zuten: Anjel Mari Peñagarikano Batix bihurtu zen betaurrekoak jaztean, eta amari berandu etorri zelako kontu hartu zion. Maialen Lujanbiok ere betaurrekoak jantzi eta Edurneren larruan sartzean, bere zain egon gabe lagunak egiteko garaia bazuela egin zion errieta seme Batixi. Horrela, ipuineko pertsonaiak haserako narratzaile edo idazlearen morrontzatik aske geratu ziren: sentimentuak adierazi, edo erabakiak hartzeko autonomia lortu zuten, beti ere baldintzatzen zituen egoeratik atera gabe. Baina, nork sortzen du egoera? Nork harilkatzen du istorioa, narratzaileak ez bada? Hemen dago esperimentuaren gakoa, abenturaren xarma: marrazkiak, bertsoak eta musikak uztarturik karriatzen dute argumentuaren zama, eta hauek erabakitzen dute nondik nora eraman argumentua. Hiru arte espresioak batu, eta elkarrengan eragiten dute beraz. Ika-mikan utzi ditugun ama-semeetara itzuliz, ama Edurnek agindu diezaioke Batix semeari amonaren etxera joateko, tronpeta jotzera. Marrazkilariak orduan hurrengo eszena edo egoera sortuko du: amonaren etxea. Publikoak, transparentzia bidez, lerroetatik formak eta irudiak sortzen nola doazen ikusten du, eta marrazkiaren prozesua bera narrazio bihurtzen da: motots bat lehenengo, eta amona bat ikusten du publikoak ondoren, argi zenitalak diapositiba bihurtzen duen paperean. Mutil kozkor bat sortzen zaio amonari ondoan, eta bai, betaurrekoak eta tronpeta marraztu berri dizkioten ume horrek Batix behar du izan inondik ere. Emakume xaharra berriz noren amona den dudarik ez dago orain, honi ere betaurrekoak eta tronboia erantsi baitizkiote azken orduan. Eta hori da zalaparta etxe horretan sortu dena, Karlos Jimenezen organuak amonaren tronboi hotsa eta Batixen tronpeta zarata musika bihurtu dituenean. Ikusleak barre egiten du gustura: txiste bat kontatu berri diote marrazkia egiterakoan.
Irudiko pertsonaiek ostera ere bizia hartu dute eta bertsotan hasi dira. Egoera berrian kokatu eta marrazkia interpretatzea bertsolarien lana da. Amona-biloben arteko elkarrizketak narrazioa aurrera eramaten du: sendiaz ari direla, Batixek bere aita nor den jakin nahi du, eta amonak, egia aitortzearen trantzea saihesteko, hori bere amari galdetzeko esango dio. Eta marrazkiak hartuko du berriz ere lekukoa, hurrengo eszena sortzeko.
Nahasketa honen ezaugarri bereziena bat-batekotasun erabatekoa da, sortzaile bakoitzak ipuina besteek utzitako puntuan hartu eta garatu beharko duelako. Beraz, bazen behin beretik oso ipuin ezberdinak sor daitezke, artisten uneko inspirazioaren arabera. Inprobisaketan aritu zen Karlos Jimenez, musika marrazkiari egokituz. Jokin Mitxelenak ere uneoro asmatu behar izan zuen zein testuingurutan kokatu Batixen betaurrekoak. Ipuinaren haria korapilatuko zuen ekintza edo gertaera falta izan zitzaion hasieran saioari, baina gero oso ondo asmatu zuten istorioari norabide bat ematen.
Marrazkiak sortu zuen ikusmira gehien: Zer aterako ote da oraingoan errotulagailutik?... Eta irudiek beti ezkutatzen zuten sorpresa kolpe eta ironia punttu bat.
Bertsolariek ohiko moduan bat-batean jardun zuten, baina inprobisatzeaz gainera gaijartzaile lanak ere egin behar izan zituzten: marrazkian ageri ziren elementuen erreferentziak etengabe sartuz, pertsonaia berrien izenak asmatuz, lekuen deskribaketak eginez, eta bertsoaren alde musikalaz ere baliatuz: Batixen tronpetaren ta-ta-ta hotsa errima bihurtu zen esaterako, eta egoerari egokitutako doinuak erabili zituzten, Batix loarazteko amak hautatu zuen sehaska kanta doinua kasu.
Ez ziren, beraz, entzutera ohituta gauden bertsoak izan, bukaera arrazoi sakonez kargatuta duten bertsoak, alegia. Kasu honetan, argumentuaren narratzaile eta giroen deskribatzaile funtzioa bete zuen bertsoak, arrazoiketan gehiegi sartu gabe. Eta ez zen, ez, batere saio kaxkarra izan. Bertsolariak oso ondo sartu ziren nor bere paperean eta gai serio eta komikoak tartekatuz erritmo polita markatu zuten.
Denbora ere bat-batean eta ezkutuka aritu zen lanean, eta ordu eta erdiko iraupena, eta segundu eta erdiko irudipena izan zuen ipuinari hala bazana eman zion Kazabonek: eta handik aurrera urte askoan bizi izan ziren oso zoriontsu.... Publikoaren txalo eztanda izan zen esperimentu haren ondorioa. Karmele Kruz eszenografia arduradunak azken marrazkia zintzilikatu zuen eszenategiko horman, eta horrela ipuina osatu zuten 10 binetek aretoa komiki bihurtu zuten.


LABORATEGIA.

Aurrera begira, Pagoarteko laborategian asmatutako formula eztandagarria dela esan daiteke, ikuskizun hau oso leku eta publiko ezberdinentzat erakargarria suerta daitekenez. Izan ere arte espresio hauek oso zabalak izanik, unean uneko egoerari egokituko zaion estiloko saioak egiteko aukera ematen dute, berdin poliziazkoak nola maitasun istorioak, beldurrezkoak ala erotikoak...
Esperimentuaren arrakasta hein batean Pagoartek horrelako formula berriak probatzeko eskaintzen duen aukeran egon zen. Izan ere publiko handiarengana zabaldu aurretik errazagoa da lehen saiakerak jende gutxirentzat lekua duen txoko honetan egitea. Euskal kultur espresioaren eta artearen gune da Pagoarte. Bertako ekintzei ukitu esperimentala ematea du helburu, eta artearen munduko izen ezagunenak ez hain ezagunekin konbinatzen ere saiatzen da. 1998ko urtarrilean zabaldu zituen areto honek bere ateak, Gorriti eta Zirika eskulturgileen erakusketarekin. 10 ekitaldi burutu ziren bertan iazko urtean. Horien artean bideo maratoi bat, poesia eta bertsoaren arteko nahasketa, hitzaldi eta kantaldiak, narrazioa eta kantu konbinaketa...
Gaur egun 5 tailerrek dihardute bertan martxan, eta dagoeneko hemendik abuztura prestatuko dituzten saltsa bereziak aurreikusi dituzte. Horrela, aurtengo urteko lehen ekitaldia izan den «Ai Batix, Batix...»en ostean, «Haurra xutik» antzerki enmaskaratua prestatu dute apirilerako. Maiatzerako berriz pintura erakusketa bat eta Lopetegi & Noizbehinka taldearen diskoaren aurkezpena iragartzen dute. Ekainean bigarren bideo topaketa izango da, eta honekin batera euskal herri telebisten topaketa bat ere bai. Uztailean beste disko baten aurkezpena egingo da, kasu honetan Julen Lekuonarena, eta abuztuan berriz bigarren bertso-pilota saioa. Partidu xelebre honetan bertsolariek pilotarien botilero lanak egingo dituzte, partidua noiznahi gelditu eta pelotariei animo eta kontseiluak emanez.
Ez da aktibitaterik falta, beraz, Ergoien auzoko txoko honetan, eta pixkanaka-pixkanaka, sortzen dituen kultur eta arte produktu berriekin batera, bere lekua eta izena hartuz doa esperimentazioaren munduan


Azkenak
2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Eguneraketa berriak daude