SANTIAGO BIDE EZKUTUAK


2021eko uztailaren 19an
Ondorengo belaunaldiek biziki eskertuko duten lan etnografikoa egiten ari da Koldo San Sebastian. Izan ere, milurte amaieraren atarian gaudela, gure zaharrak bizilegez itzaliz doaz, eta beraiekin batera haien jakinduria, ohiturak eta lanbideak. Aro baten adierazgarri diren bizimolde preziatu horiek. Duela sei urte hasi zenetik hona «Euskal Herritik» saioak hori guztia irudikatu du. Hala nola: gure azken artisauak, antzinako usadioak, azken euskal hiztunak eta beste hamaika kontu. Oraindik oroitzen gara Fidela Bernat Erronkariko azken euskaldunaren hitz eta irudi ederrekin. Halaxe, liburuak tonaka erosi, lanari ekin eta ordubeteko hiru erreportaje gogo biziz burutu dituzte. Beraz, aurrekoetan ez bezala, ikerlana ez dute historiagileek egin, «Euskal Herritik» eko lantaldeak baizik.

«Akats bat daukate historiagileek: irakasle gisa oso onak direla, baina dena interesgarria iruditzen zaienez, ez dute laburtzeko ahalmenik eta telebistan zehatza izan behar duzu, irudia testua adina zainduz»
azaltzen digu Koldo San Sebastian zuzendariak.


ARDOAREN LURRALDEAN.

Urte Xakobeoa dela aprobetxatuz, Euskal Herrian dauden Santiago bide guztien berri emango du erreportaje honek. Alegia, Santiago bide posible guztiak miatzen dira, beti ere giza alderdia nabarmenduz; gastronomia, barne. Bide klasikoa alde batetik, eta zaharrena den kostaldeko bidea bestetik, Baionatik Bilbora doana; edota Gipuzkoa osoa zeharkatzen duena, besteak beste.

«Argiako irakurleei Santiagora iritsi baino lehen, Euskal Herrian ditugun bide ezezagunak egin ditzatela gomendatzen diet. Norabide guztietatik datozen ibilbideak: Erriberatik, Sonportetik,...».
Bidean mota guztietako erromesak aurkitu dituzte, paisaia bezain anitzak. Garagardoaren lurraldetik arnoaren herrian. Halaber, bideak ez ezik, jendeak ez dakizkien kontu zaharrak ere aipatuko dira, Santiago bideari atxikiak: bidelapurrak nonahi zirela, antzara-jokua pobreen torneoa zela, San Birilo Leireko monakoa, eta abar.


OTXARKOAGAKO AZKEN BASERRIA.

Euskararen bilakaera izango da bigarren saioaren mamia. Euskara galtzeko zorian dagoen tokien mapa, mugarria non dagoen aztertuko da. Koldoren arabera «

Lekukoen adierazpenak jaso ditugu. Adibidez, euskaraz mintzo diren Otxarkoagako baserri batekoak, Bilbo erdi erdian. Bestalde, Zuberoako herri anitzetan arazoak dituzte maskaradak egin ahal izateko, gaztediak ez baitaki euskaraz. Familia transmisioa etenda dago. Ba, hori ere jorratu dugu
». Azken batean, erreportajeak betiko euskalkien galera agerian uzten du, euskara batuaren mesedetan.


MANUEL IRUJO GOGOAN.

Azken lana, mende honetako politika gizon (Lizarra, 1891-Iruñea, 1981) handiari eskainitako biografia da. Artxibo-irudi ugari erabiliko dira, bera ezagutu zuten lagunen adierazpenekin hornituz.

«Ia ez zaigu bere belaunaldiko lagunik geratzen. Dena den, lortu dugu Aiarako alkate urte askotan izan zen Lazaro Gancedo-rekin hitz egitea. 99 urte ditu eta iaz arte ziztu bizian gidatzen zuen autoa.
» Udazken aldera «Euskal Herritik»eko beste 13 saio egingo dira, 300 fitxatik goiti bildu dituzte eta, horien artean zahar jendeari egin beharrekoak zendu baino lehen.

«Sei lagunez osatutako lantalde batekin urtean 40 erreportaje egin izan ditugu; ezta BBC-k ere. Tamalez, audientziak beste ezerk baino gehiago ahal du
». Bien bitartean, «Euskal Herritik» errepikatuak ikusten jarraitu beharko, zenbat eta aspaldikoago, orduan eta baliotsuago


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude