IPARRALDEKO ISPILUAN BARNA


2021eko uztailaren 19an
Filgik ez du telebistarik etxean. Agian hortik ateratzen du denbora Miarritzeko Udaleko Kultura programazioa zuzendu eta irratsaioa apailatzeko. Julian Beloki Euskadi Irratiko zuzendariak proposatu ziolarik Iparraldea hobeki ezagutaraztea, irratizale amorratua den Filgik eskaintzari ezin muzin egin. Xedea, Agustin Errotabeherek egunero ematen dituen berriez haraindi joatea da:

«Nola bizi giren Iparraldean eta bide batez, zubilanak egitea, bi aldetakoak, ezberdinak izan arren, anitz gauza berdinak ditugulako, bai kultur mailan bai eguneko bizian»
diosku Claveriek. Oren batean emankizuna zenbait ataletan banatzen da: mintzaldi ttipi bezain mamitsua, Pantzika Telleriaren «asteko grina» bizigarria, turismo zokoak eta agenda, beti ere musikaz tartekaturik. Horrela errazagoa omen entzuteko; bestenaz haria erraz galtzen da. Filgiren aburuz: «

Hegoaldean hitzak du lehentasuna musikaren kaltetan. Hemen aldiz, erdizka sartzen dugu hitza eta musika, euskaraz nahiz frantsesez alaitasun batez, baita eremu urriko hizkuntzetan diren kantak ere, hala nola: Lluis Llach, Bretoiak, Ipar Kataluniakoak, Korsikakoa...
».
Beraz, Iparraldean interesgarri den zernahi dute mintzagai, Euskal departamenduaren auzia, ikuskizunak, jende bitxia, Korrika kulturalaren harat honatak direla... Euskararen kariaz, Filgi baikor agertzen zaigu:

«Euskara ofiziala ez izan arren, anitz gaztek ikasten dute orain eta hitz egiteko lotsa hori emeki-emeki galduz doa».
Radio France eta Xiberuko Botzan jardun izan duen Claverieren nahikaria «Iparraldeko Kalaka»k Bidasoaz gaindiko zubi mehe hori sendoagotzea da, «

Egia erraiteko amets bat badut, `Goizean Behin', `Salako Leihoan' bezalako saioetan gauza ttipi bat Iparraldeaz sartuko ahal bagenu! hemendik aitzin, gu bezalako `indianoak' Iparraldean kausitzea ez dadin buruhauste bilakatu»

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude