BASAMORTUKO BEROA ETA BONBA NUKLEARRAK

Urtebete lehenago hasi zen prestatzen bere seme-alabekin egingo zuen bidaia Luis Realzabalza nafarra. Zerrendak eta zerrendak antolatu zituen beharrezko guztia hartu eta gainerakoa baztertzen joateko. Kotxez (lurrorotarako ibilgailua) igaroko zuen ibilbide guztia ikasi zuen, kartografia izan zuen horretarako lagun. Ez zitzaion ahaztu uztaileko hilabete hartan (iaz) Asia aldean zer-nolako klima egingo zuen begiratzea ere.
Baina atzekoz aurrera atera zitzaion gehientsuena; bidaia hein batean porrota izan zela aitortzen du Luisek. Txinan Karakorum mendikatea ikusi nahi zuen eta ezin izan zuen bertara iritsi. Gerrak astindutako Jugoslavia ohia nola geratu den jakin nahi eta Kosovoko gerrak harrapatu zuen. Bi helburu eta bi porrot.
Hasiera hasieratik izan zituzten arazoak Luis aitak, Luis semeak eta Elena alabak. Asmoa garbia zen; kotxea untziz Txinara bidali, han hartu eta Pakistan, Afganistan, Iran eta Turkia zeharkatuz Greziara iritsiko ziren. Han kotxea eta hiruak ferryan sartu eta hilabete ondoren etxean izango ziren.
Hegazkinez abiatu ziren eta hilabete lehenago bidalitako kotxea Pakistaneko Karachi portuan aurkitzea espero zuten. Beraiek heldu ziren, baina portura ez omen zen kotxea iritsi eta gainera, ahazteko esan zieten, etxera itzultzeko. Sinetsi ezinez Luis Realzabalza egoskor jarri zen eta ahal zuen guztia egin zuen (enbaxadak bisitatzea tartean) kotxea lortzeko. Etsita zeudenean, Karachin hamar egun zeramatzatenean, kotxea lehorreratu zieten. (Luis konbentzituta dago bere kotxeak bazuela helmugaren bat, erosleren bat han nonbait).
Kotxea errekuperatuta Karakorumera hurbiltzeko gogoa piztu zitzaien berriro. Ustekabea berriro. Pakistaneko agintariei entsegu nuklearrak egitea otu zitzaien. Bonbak lehertuko zireneko guneetatik biztanleak atera zituzten (inolako azalpenik eman gabe) eta turistek noski ez zuten igarotzerik. Amets gozoa pikutara. Hamar egun geldirik egonda, iluntzeko hamabietan kotxean sartu eta eguzkiaren lehen printzekin batera iritsi ziren Kandahar-era, Afganistanera. 1.600 kilometro egin zituzten segidan. Ez zen erraza izan, ez kilometro askoren nekeagatik, tentsioarengatik baizik. Gerra usaina alde guztietatik somatzen zen eta gauez egin behar zen bidaia, inork turistak zebiltzala jakin ez zezan. Kandaharren ostatura hurbildu ziren, ez edozein ostatura, aurrez hitzartutakora baizik, turistentzako gordelekura. Luisek behin eta berriz azpimarratzen du herrialde horietan turistak oso kontrolatuak daudela, mugimendu guztiak zaintzen zaizkie.
Lasaitzeko astirik gabe, Afganistan-Iran muga nola igaro pentsatu behar zuten hurrena. Autoritateei militarrek bizkarzain lana egin ziezaieten galdetu zieten. Ezezko borobila eman zieten, militarrak alboan joatea probokazio hutsa izango zen. Errepide amaigabeetan (txarrak Afganistanen eta askoz hobeak Iranen) hain ugariak diren autobus baten atzetik abiatzea ere pentsatu zuten. Azkenean, betiko moduan, hiruak kotxean, ahalik eta isilen abiatu ziren.
Buruhauste handiena ematen zuena, zalantzarik gabe, gerra giroa zen bai Pakistanen, Afganistanen eta baita Iranen ere. Turistek argi ibili beharra dute. Baina egunean zehar beste makina bat ezbehar gertatzen zitzaizkien. Beroa itzela zen, 40-50 zentigradu, noiznahi. Ondoezak ere hiruek jasan behar izan zituzten; batik bat, janariak eragindako gorabeherak. Luis semeak 40 gradutako sukarra ere izan zuen. Edariarekin ez zuten arazorik izaten bertako ura beraiek edangarri bihurtzen baitzuten. Turisten urdailek bertako ura zuzenean edateak ez lukete jasango.
Janariaz eta edariaz ahaztuta, 18 urteko Elenak oso kontuan hartu beharreko beste gai bat zuen. Islamiar herrietan zebilen eta nikia eta galtza bakeroak jantzita ez zen nahikoa. Buruko estalkiak erosi zituen eta baita soinekoak ere. Dena den, herrialde guztietan baldintzak ez ziren berdinak, batzuetan guztiz estali behar zuen eta beste batzuetan lasaiago ibil zitekeen; adibidez, zenbait tokitan flekiloa bistan eraman zezakeen.
Kotxeak ere ez zituen kilometro asko egiten geratu beharra izan gabe. Behin betiko kontrolak ezarrita zeuden eta bakoitzean jaitsi eta kotxe guztia arakatzen zieten. Hori ez zen okerrena; aita alde batera eta seme-alabak beste aldera banatzen zituzten, elkar ikusi gabe. Hala ere, Luisek aitortzen du turista europarrekin oso atseginak izan ohi direla.
Ez zen guztia nekea eta arriskua izan. Zertarako bestela halako bidaia? Paisaje zoragarriak ikusi dituzte, kontraste handikoak. Basamortuan 50 zentigradu jasan behar zituzten eta inguruan 4.000 metroko mendiak ikus zitezkeen beren elurtegi eta guzti. Euskal Herria paisaje haiekin alderatuz maketa bat dela dio Luisek.
Inguruak begiztatu dituzte eta baita bertako kulturara hurbildu ere, baina ez bertako biztanleekin erlaziorik izan dutelako. Biztanleek ez dute harremanik nahi turistekin. Kotxean batetik bestera zihoazela askotan iraina iruditzen zitzaien herritarren aurrean pasatzea. Bizi maila zeharo desberdina da eta ez dute ulertzen nola litekeen abenturero gisa hara hurbiltzea.
Aldaketa Turkian sartu ahala igarri zuten hiru nafarrek. Nahiz eta Iranekiko muga inguruan giroa Iran, Pakistan eta Afganistaneko oso antzekoa izan, Ankara eta Istanbul aldera hurbildu ahala Europako usaina nabari zuten. Luisek garbi dioenez: «

Nik ez neukan interes berezirik Turkia edo Grezia bisitatzeko. Hori Europa da eta bisitatu genituen herrialdeak beste mundu bat dira
». Baina zergatik bidaiatu dute aita eta seme-alabek Asiako gune hartara? Luisek arrazoi bat baino gehiago zituen hara bidaiatzeko: «

Karakorum ezagutu nahi nuen, kosta ahala kosta. Ezaugarri geologiko horiek liluratzen naute. Bestetik, Islam kultura gertutik ezagutu nahi nuen. Gainera, seme-alabak eraman nituen eta haiek gure aldean oso gutxirekin nola bizi izaten diren ikustea nahi nuen. Gaur egungo sistema honek miopeak ere egiten gaitu, ez gara ezer ikusteko gai. Han badago zer ikusia. Jugoslavia ohia bisitatu gabe ere ez nuen utzi nahi, gerrak astindutako herri bat nola geratzen den ezagutu nahi nuen. Eta azkenik , bidaia kotxez egin nahi nuen, errepidean ibiltzeak asko erakusten baitu
».
Iazko uztailean, hilabete ondoren, etxera itzuli ziren, makina bat arrisku eta deserosotasun jasan eta gero. Baina Luisek garbi dauka: «

Arriskuak ez dira beroa, janari arrotza, kotxean egin beharreko kilometro piloa... Bi hankakoek sortzen dituzte arazoak; gerrak direla, entsegu nuklearrak...
». Estropezu horiei guztiei `esker' ezin izan zuten Setaren bidea burutu, baina gidari batek esan zien bezala `Drogaren ibilbidea' egin zuten; beste ezusteko bat.
Ez dituzte ordea, ezusteko hauek hiru nafarrak kokildu. Luis aitak zalantzarik ez du Txinako Karakorumera itzuli behar duela. Ez daki seme-alabak eramango dituen. Momentuz kotxea alde batera utzi eta motoa dauka buruan, eta noski beste bidaia bat. Oraingoan emazte Isabelekin. Alaskara igoko dira eta Miamira jaitsi


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude