"Zerua ukitu dut filma egiten"


2007ko otsailaren 21ean
Zineman zure lehen esperientzia izanik, protagonista gisa gainera, ze balorazio egiten duzu?
Bizipen ikaragarria izan da niretzat; bost urte telebistan igaro ondoren, kristoren aldea nabaritu dut, ona zentzu guztietan, dena oso ezberdina baita. Telebistan atal bat egiten dugu eguneko, ziztu bizian bata bestearen atzetik. Zinean berriz, dena xehe-mehe zaintzen da.

Beraz, nola egokitu duzu zure burua telebistako dinamikatik zinemaren lan moldera?
Ba, enetzat filmaketaren mekanika hartzea izan da gauzarik zailena. Buruz ikastearen kontuaz aparte, gainontzeko guztia ikasi behar izan baitut; esaterako, argiak, mugimenduak, kameraren kokapenak duen garrantzia, begiraden norabidea, lehen planoak, eta abar.

Laburki, esaiguzu filmak zer duen kontagai eta nolakoa den Ione.
Film hau beste filmaketa baten barruan gertatzen da, alegia, moja batzuk zuzendari bati beraiei buruzko film bat egin dezala manatzen diote. Halaxe, bi lantalde daude aldi berean: filmekoa eta film barrukoa. Aktoreak aktoreena egiten. Ioneri dagokionez, orain arte egin dudanetik zeharo ezberdina dela esan behar, aski konplexua. Ionek aktorea izan nahi du, baina izaera gogorrekoa denez, kanpotik behintzat, arazo franko ditu produktore eta zuzendariekin. Prozesu horretan murgilduta dagoela, bizitza nolakoa den ikasten joango da eta, azkenean, filman paper txiki bat lortu.

Hartara, zeruan hain ongi pasatzean, nolakoa izan da lurrartzea berriro? Ez al dizu beldurrik ematen Sararen paper horretan sailkatua geratzeak?
Hilabete t'erdiko oporraldia hartu dut nolabait betiko martxarekin ohitzeko. Hain zuzen, niretzat aurrerapauso nabarmena izan da. Egia esanda, txip-a astebeteren buruan berriro jarri dudan arren, beldur hori badut, hau da, bost urteren ondoren ikusleak leporaino egotea gurekin. Baina tira, audientzia ona ematen jarraitu bitartean...

Noiz izango zaituztegu zu eta Ione zine aretoetan ikusgai?
Orain muntatzen ari dira eta, esan didatenez, goiz jota udaren hondarrean egongo da prest. Donostiako Zinemaldian aurkeztea espero dute. Ni bitartean, irrikitan nago zer moduzko harrera izango duen ikusteko. Ilusio handia dugu denok


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude