Pozalagua, lurrazpiko altxorra


2017ko azaroaren 28an
Kantabriatik ur, Karrantza ibaiak irekitako zintzur ikusgarrian barneratu baino lehen eta Molinarko bainuetxea igaro bezain pronto, Ranero auzora eramango gintuen errepidetik gora jo genuen, bertatik, antzinako dolomiazko harrobira iristen den errepide asfaltatuak Pozalagua kobazulora eraman gintzan (485 metro).
Kafetegia eta autobusak aparkatzeko moduko espazio zabala izan zen aurkitu genuen lehenengoa. Berrehunen bat metro mendialderantz, ordea, harrobiaren ezkerraldean, egun Karrantzako udalak turistikoki ustiatzen duen Pozalagua kobazuloaren ahoa eta sarrera tiketak saltzeko egurrezko etxola ikus zitezkeen. Bostehun pezeta ordaindu eta taldetxoa osatuarren pixka batean zain egon ondoren, atea ireki eta barrura sartzeko esan zigun gure gidaria izango zenak, gaztelera hutsean noski!
Eskaileretan behera abiatzearekin batera nabaritu genuen lehen aldaketa, beroa; kanpoaldean laupabost gradu besterik ez zeuden eta hamalau gradutara igaro ginen bat-batean. Ondoren esango zuenez, negu nahiz uda, aldaketarik gabe mantentzen da tenperatura barnealdean, nahiz eta azken urteotan, iluminazio fokoek eta jendearen presentziak gradu batean igo kobazuloko tenperatura.
Behean jada, taldetxoa biltzeko keinua egin ostean, kobazuloaren aurkikuntzaren berri eman zigun. Kobazuloa mendiaren barruan zegoen zulo itxi bat zela hasieran eta ez omen zuen argirik ikusi harrobiko barreno batek agerian utzi zuen arte. Harrobiari esker ezagutzen genuela, beraz, kobazulo hura. Harrobia ustiatzeko, dinamita bidezko leherketek eragindako bibrazioek, baina, kobazuloko formazio asko suntsitu zituela erantsi zuen jarraian, sabaitik zintzilik zeuden estalaktitak seinalatzen zituen bitartean. Honez gain, kobazuloak hainbat pieza eraman zuen inkontrolatu eta furtiboen bisita jasan behar izan zuen, lehen urteetan ez baitzuen kobazuloak inolako babesik eduki.
Lehen azalpen hauek eman ondoren, metalezko ibiltokian barrena jarrai geniezaion eskatu zigun, estalaktita eta estalagmita ugari ikus zitezkeen areto batera igaroz. Argi artifizialak sorturiko ikuskizun ederraren erdian geratu eta argibide gehiago emateari ekin zion. Estalaktitak kanal txiki bat zutela barruan eta hauetan zehar ura igarotzen zela. Estalagmitek, aldiz, ez zuten horrelakorik, baina goikoa eta behekoa elkartzean zutabe ikusgarriak sortzen ziren. Bestelako kontu bitxiak aipatu ostean, une batez, behintzat, isiltasuna nagusitu eta ibiltokian barrena jarraitu genuen.
Lohia zirudien azalera zabal bat seinalatuz, harria zela hura eta kobazuloa are ikusgarriagoa bihurtzeko xedearekin, bertan laku artifizial bat sortzekotan zeudela aipatu zuen, gure gidaria zenak. Izan ere, duela ez urte asko, ur putzua zegoen bertan, baina harrobiko leherketek sortutako pitzaduretatik, zuloan zegoen ur kantitate handia desagertu egin zen. Egitasmo hori aurrera atera ahal izateko dirulaguntzaren bila ari zirela erantsi zuen jarraian.
Aurrera egin ahala, proportzio desberdinetako zutabe eta aretoak ikusteko parada izan genuen. Ibilbidearen amaieran, berriz, areto berezi batera sartu ginen, bertako estalaktita eszentrikoen kopuru handia zela eta, ikusgarriena. Forma berezi horiek dira hain zuzen ere, Pozalagua haitzuloaren bereizgarri, munduan oso haitzulo gutxi baitago horrelako fenomeno bat hain ugalduta agertzen duenik. Estalaktita eszentriko hauen berezitasuna zera da, hots, geotropoak izan ordez (grabitatearen indarraren eraginez beherantz hazten direnak) edozein norabidetan hazten direla. Hasieran estalaktita eszentriko gehienen luzera askoz ere handiagoa zen, baina beste estalaktitekin gertatu moduan, harrobi dontsu hark eragindako bibrazioak medio, zati batzuk galdu egin zituzten.
Estalaktitak alde batera utziz, gugandik oso hurbil dimentsio itzelak zituen beste zulogunea zegoela esan zigun, «Karlistaren torka» gisa ezagutzen dena. Bere handitasunaz ideia bat egin genezan, San Mames futbol zelaiaren halako bi sartuko liratekeela barruan, bota zuen serio aurpegia jarriz, bai eta 45 pisuko eraikina ere, erantsi zuen ondoren bertakoen harridurarako.
Jendartean sorrarazitako marmarra apaldu zenean, ibiltokian aurrera jarraituz itzulerako bidea hartu genuen. Argitasunera irten aurretik, ordea, eskailera batzuetan gora egin eta kobazuloaren ikuspegi orokorraz gozatzeko behatoki batera eraman gintuen gidariak. Benetako iluntasuna zer den ezagutzeko eta sentitzeko, kobazuloko argi guztiak itzaliko lituzkeen etengailua hantxe jartzeko asmoa zutela esan zuen. Itzuliko garenerako martxan edukiko omen dute etengailua. «

Hurrengo batean
», esan nion neure buruari, Pozalagua bisitatzeak merezi du eta

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude