LANGILEEN DIRU EKARPENAK EUSKARAREN ALDE

  • Erakundeen Kontseiluak «Lanordu bat akordioaren alde» ekimena jarri du martxan. Plan estrategikoa finantziatzeko egitasmoak hainbat sektoreren atxikimendua jaso du.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, sindikatu eta enpresa elkarteekin batera, «Lanordu bat akordioaren alde» ekimena jarri du abian. «Bai euskarari» kanpainaren beste urrats bat da honakoa eta beronen asmoa, langileen diru ekarpenekin, plan estrategikoaren finantziazioa bultzatzea da.
Otsailaren 3an egitasmo hau sustatzeko mahaia eratu zen Bilbon. Bertara elkarte laboralak, kooperatibak, sindikatuak eta enpresa elkarteak bildu ziren. Hauek: ELA (Euskal Langileen Alkartasuna), LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak), ELB (Euskal Laborarien Batasuna), ESK (Ezker Sindikal Koordinakundea), STEE-EILAS (Euskadiko Irakaskuntzaren Langileen Sindikatua), HIRU (Garraiolarien Euskal Sindikatuen Federazioa), EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea), CCOO (Euskadiko Langile Komisioak), EUDEL (Euskal Udalen Elkartea), ANEL (Nafarroako Sozietate Laboralen Elkartea), ASLE (Euskadiko Sozietate Laboralen Elkartea), EKGK (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua), MCC (Mondragón Corporación Cooperativa) eta Confebask (Confederación Empresarial Vasca).
Otsailaren 3az geroztik ordea, bestelako atxikimenduak ere jasotzen ari dira Kontseilukoak. Ikastolen sektoreak egin zuen agerraldia, ekimena aho batez onartu zuela esateko, beste lantegi asko ere atxiki dira, kirolariak... eta, lan munduari begira eginiko deialdia izan arren, ikasleek ere adierazi dute euren aldeko jarrera. «

Hauek, ez daude soldatapean, baina egin dutena da akordioaren alde bono batzuk gelaz gela banatu eta horrela beren ekarpena egingo dute
» dio Kontseiluko komunikazio buru Pili Kaltzadak.
Kontseiluak hauteskunde sindikalak egiten dituzten Hego Euskal Herriko enpresa guztiei egin die deialdia, sindikatuen bitartez egin ere; hortaz milaka lantegi dira eskakizuna jaso dutenak. Nahiz eta ordezkaritza sindikalik ez eduki, beste enpresa asko ere hurbiltzen ari zaizkie bertan parte hartzeko informazio eske. Kooperatibetan, MCCren ingurukoetan, abenduan egin zen deialdia, eurek hala eskatuta. Ipar Euskal Herrian «

lantegi jakin batzuetan ere egiten ari da, enpresa batzuk eskatu dute hontan parte hartzea eta eskuhartzea beren esku utzi da
».


NOLA EGIN EKARPENA.

Kontseiluak urtarrileko nominarekin batera agiri bat banatzeko eskatu dio enpresa bakoitzari. «

Agiri horretan azaltzen zaio langileari zertarako eskatzen zaion lanordu horren ekarpena eta ekarpen hori nola egin behar duen. Langileak sinatzen du agiri hori eta pertsonal sailean uzten du. Enpresa da ingresu hori egiteaz arduratzen dena
». Kontseiluak kontu bereziak ireki ditu Euskal Herriko finantz-etxe nagusietan eta kontu hauetan ingresatuko dira langileen ekarpenak. Langileei eginiko eskakizunaz gain, «

enpresari eskatzen zaiona da bere enpresako langileek emandako adina eman dezala. 100 langileko enpresa batean 50ek ematen badute, enpresari eskatzen zaio 50 horiek emandako kopuru bera eman dezala enpresak berak. Argi utzi behar da guztiz borondatezkoa dela, bai langileen aldetik bai enpresen aldetik ekarpena egitea. Eta baita guztiz konfidentziala ere
» azaldu du Pili Kaltzadak.
Enpresetatik at, norbanakoek beren ekarpena egin nahi badute, Kontseiluaren bidez, Kontseilua osatzen duten erakundeen bitartez edota zenbait finantz-etxeetan –Euskadiko Kutxan esaterako– guztien bistan jarri dituzten kontuetan dirua sartuz, egin dezakete.
Pili Kaltzadaren esanetan, oso zaila da eskuhartuko duten langile eta jasoko den diru kopurua jakitea: «

Milaka enpresa dira gonbidatuta daudenak, eta oso dago erantzunaren menpe. Jakinkizun dago. Zenbat eta toki gehiagotara iritsi, ekarpen handiagoa izatea logikoa da, baina hori ikusteke dago. Gu ikusten ari garena da ekimena nahiko erantzun ona jasotzen ari dela, informazioa eskatzen dutenak asko eta asko direlako. Ekarpena interesantea izango da, ekonomikoki dudarik gabe, baina baita ere sortzen duen dinamikarengatik, garrantzitsua delako toki askotan izatea honen berri
». Otsailean zehar jasoko dituzten ekarpenen inguruko datuak martxoaren bukaerarako eman ahal izango dituzte. Lantegi guztietara igorriko dute txosten bat, datu orokorrak eta baita lantegi horretan bertan izan diren emaitzak ere emanez.


PLAN ESTRATEGIKOA.

«Lanordu bat akordioaren alde» egitasmoaren xedea abenduaren 23an Euskal Herriko 22 eragile sozialek sinatu zuten akordioa garatzea da, bertan hitzartutako plan estrategikoaren finantziazioari bultzada ematea. «

22 eragile horiek dira gainerako eragileei dei egingo dietenak prozesu honetan parte hartzeko. Hasiak gara Euskal Herri osoko eragile sozialen zerrendak lantzen, jakiteko zenbat eragile gonbidatu ditzakegun plan honetan parte hartzera. Guk kalkulatzen dugu Aste Santurako deialdi zabal hori egina izango dela eta hurrengo urratsa planaren faseak burutzea izango da
».
Plan estrategikoaren helburua, euskararen normalizazioan zer, noiz eta nola egin behar den aztertzeko, norabideak markatzea da. «

Euskararen egoera benetan zein den jakiteko azterketa egingo dugu. Egoera ezagututa, sektorez sektore neurri normalizatzaile batzuk aztertu eta proposatuko dira eta gero borondatez bakoitzak erabakiko du zer den berak arlo bakoitzean egin dezakeena
»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude