GERTAKARITIK HURBILAGO

  • asteburu honetatik aitzina. Tokian tokiko berriak, gertakizunak edota pertsonak bertatik bertara ezagutaraziko ditu hilean behin eta Gotzon Garateren atsotitzek ere izango dute lekurik.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Urtearen hasierarekin batera zenbait berrikuntza sartzea dute ohituratzat Euskal Telebistako «Hitzaro-Lengua Viva» saioko arduradunek. Aurtengoan –eta oraingoz, bai baitute beste egitasmorik buruan–, bi dira Orio Produkzioak-ek ekoizten duen programan izango diren nobedadeak.
Batetik, tokian tokiko gertakizunak

in situ
bilduko dituzte. Martin Ibarbia ekoizleak dioskun moduan, «

hilean behin, gauza finko bat izan gabe, platotik atera eta aitzakia ematen digun toki edo pertsonari hurbilduko gatzaizkio, berarekin edo beraiekin, kasuak kasu, solasaldi luze eta sakonago bat izatearren eta saioari freskotasun pixka bat ematearren
».
Asteburu honetan bertan ikusiko dugu berrikuntza honen lehen alea (larunbatean ETB1ean, igandean ETB2an). Inauteri sasoian hamaika herritan izan ohi da ospakizun eta festa erakargarririk eta horietako batera, Igantziko inauterietara, egin dute txangoa saioko kideek. «

Igantziko koadrilekin hitz egin dugu, baserriz baserri diru eske nola ibiltzen diren kontatu digute eta bertako alkatearekin mintzatu gara
», dio Martin Ibarbiak.


MAHAINGURUA.

Baina ez da izan hori txangoaren xede bakarra. Bertara bildu dituzten hiru pertsonen testigantzak ere jaso nahi izan ditu «Hitzaro-Lengua Viva» saioak, hala nola, Jose Mari Satrustegi etnografo eta euskaltzainarenak, Juan Antonio Urbeltz ikerlariarenak eta Juan Garmendia etnografoarenak. Mahaingurua osatu dute hiruekin, inauteriak hizpide hartuta, eta ez soilik Igantzikoak. «

Euskal inauterien berezitasunaz jardun dute, noiztik gorde diren ohitura horiek, nahiz eta tartean frankismoak hankaz gora jarri... Hemengo inauteriak munduko beste lurraldeetakoekin parekatu eta desberdintasunak ere mahagaineratu dituzte, atzerrian nola ospatzen diren...
».


ATSOTITZAK.

Tertulia-mahainguru honek programaren erdia hartuko du gutxi gorabehera. Ez dira faltako, horratik, euskararen inguruko albisteak eta erreportajeak, guztiak ere Igantzitik bertatik aurkeztuak. Azken hauen artean, esaterako, Eusko Ikaskuntzak egiten duen lanaren eta aurrera begira dituen egitasmoen gainekoa izango da. Alabaina, aste honetan bertan beste nobedade bat izango da «Hitzaro-Lengua Viva»n. Gotzon Garatek, berriki kaleratu duen euskal atsotitzen inguruko liburua oinarri hartuta, astero-astero atsotitz bat edo bi aurkeztuko ditu saioan. Esaera zaharra bota eta azaldu egingo du.
Ibarbiak berrikuntza hauek «

funtzionatzen duen zerbaiten eranskin
» moduan hartzen ditu, saioa «

kontsolidatua egonik, eta bere jarraitzaileak izaki, ez baita aldaketa handirik egin behar
»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude