EUSKARA ZINEMARA: «INDARRAK LAGUN ZAITZALA»

  • zinearen mundua euskalduntzeko, filmak bikoiztuz, gazteengan ohitura piztuz eta banatzaileekin negoziatuz aretoak eskain ditzaten. Lan eskerga baina epe luzera ordainsaria izango duena.

2021eko uztailaren 19an
Betidanik, euskara zerbait arrotza izan da zine aretoetan. Sarrera debekatua zuela zirudien; eta sartzea lortzen zuenean, beti deseroso eta behartuta, gaiztoaren zaldia baino motelago. Azken aldian, ordea, gauzak aldatzen hasiak dira Tinko Euskara Elkarteari esker. Tinko duela bost urte jaio zen, erronka nagusia zuelarik: euskara zine aretoetara eramatea, alegia. Hasieratik ikusi zuten funtsezkoa zela jendearengan ohitura sortzea, eta horretarako zer hobe gazteriatik hastea baino. Hain zuzen, ikasketak euskaraz egiten ari diren haurrek eskubide osoa dute zinearen lilura euskaraz bereganatzeko. Tamalez, hori nekez gertatzen da, aisialdian egiten diren ekintza gehienak erdaraz izaten baitira, zinea barne. Gazte jendea sinetsita dago polita den oro erdaraz dagoela derrigor. Horra hor, Tinkoren egitekoa: oinarriak jarri gazteei ikustarazteko zineman ere euskarak ez duela mugarik.


ERANTZUN ONA

. «

Film ezberdinen eskubideak erosi eta REC grabaketa estudioan bikoizten ditugu
» azaltzen digu Asier Arrieta Tinkoko arduradunak. «

Emaitza sinesgarria izan dadin bikoizketari garrantzi handia ematen diogu, ulerterraza eta kaleko euskaratik gertu. Horren ondotik, ikastetxeekin harremanetan jarri eta filmak eskaintzen dizkiegu eskola orduetan emateko. Egia esanda, ikastetxeen erantzuna oso ona ari da izaten. Joan den ikasturtean, esaterako, guztira 75.000 ikusle izan genituen
». Halaber, filma ikusi ondoren eskolumeei unitate didaktikoa banatzen zaie, euskara lantzeaz gain, filman agertzen den zenbait gai jorratu eta giza-baloreen hausnarketa egin dezaten.


DI CAPRIO EUSKARAZ.

Aurten erosi eta bikoiztu dituzten filmak gazteendako tiradizoa dutenak dira, hala nola: «Charlie eta Louis», «Jack Amazonasko Errege», «Borrowers», «Rudy», «Big» eta «Errebelde baten Egunkaria» (Leonardo Di Caprio-rekin). Ez da batere eskaintza makala, kontuan hartuta zenbat balio duen film bat erosteak: lau milioi pezetatik zazpira bitarte; bikoizketa, kopia, transkripzioa, eta abar direla. Beraz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, udaletxeen eta Foru Aldundien laguntzarik gabe egitasmo hau ez zatekeen inoiz bideratuko. Dena den, Katalanen alboan, hemen oraindik Erdi Aroan gaude, bertan hizkuntza normalizazioa zinera iristen ari baita. Berriki berrogeita hamar milioi pezeta xahutu dituzte Disney-ren «Mulan» eta «Egiptoko Printzea» bikoizten. Hori dela eta, oraindik gehiago laguntzea nahi lukete Tinkokoek. Arrietaren irudiz «

Generalitateak kontu honi duen garrantzia ematen dio; izan ere, martxan jarriko den legeaz aparte, beraiek diru laguntza oparoak ematen dituzte filmak katalanez bikoizteko
».


EUSKARAZKO ESTREINALDIAK AURKI.

Epe laburrera, Tinkokoen nahikaria euskarazko bertsioak ordutegi komertzialean ikusgai egotea da, filmen eskaintza ere zabalduz. Arrieta zuhur bezain baikor ageri zaigu «

Banatzaile eta erakustaileekin negoziatzen ari gara, eta badirudi hemendik gutxira posible izango dela estreinaldi arrakastatsuenak, orain arte erdaraz egiten direnak, euskaraz ere aurkeztea. Donostiako areto bat prest egon liteke asteburuetan euskarazko filmak jartzeko
». Baina jakina, ahalegin hau hankamotz gera daiteke erakundeek bikoizketarako laguntza handiagoa ez badute ematen. Era berean, sosa lortzea bezain inportantea komunikabideen inplikazioa izango da. Maiz gertatu izan da euskarazko zine emanaldi batera oso ikusle gutxi agertzea, behar bezalako oihartzunik eman ez zaiolako. «

Hemendik dei bat egiten dut hedabideok gure ekintzen berri eman dezazuen; jendeak zehazki jakin behar du non eta noiz emango den film bat euskaraz
»

Pujol Hollywooden kontra

Katalunian, bikoizketarako laguntzek porrot egin dutela ikusita, taktika aldatu dute: martxoaren 17an katalanezko zinema sustatzeko lege-dekretu berria indarrean jarriko baita. Bazterrak harrotzen ari den dekretu honen arabera, filmak katalanez edo azpitituluekin eman beharko dituzte lau egunetik behin; hau da, exhibizioaren % 25. Bestalde, hogei kopiatik gorako film arrakastatsuen erdia katalanera bikoiztu beharko da. Aipatu arauak bete ezean, 10 milioiko isuna eta aretoaren itxiera sei hilbetez gehienez. Zalaparta ederra sortu da, batzuk alde eta bestetzuk kontra. Aldekoek ezinbesteko urratsa dela hizkuntzaren normalkuntzarako. Besteek inposaketa bat dela diote; jatorrizko bertsioa dela benetan bultzatu behar dena, bikoizketa 1941.ean Frankok ezarri zuen sistema anti-naturala delako. Kontuak kontu, banatzaileen FEDICINE elkarteak (besteak beste, Fox, Columbia, UIP, Disney eta Warner Bros biltzen dituena) auzitara eraman du dekretua, boikota egingo duela mehatxatuz. Azken batean, Katalunia zine negozioaren % 1 baino ez dela. Gauzak horrela, Jordi Pujol Generalitateko presidentea prest dago kosta ahala kosta estatubatuar zinema produktora handiekin akordio batera iristeko. Beraz, litekeena da dekretua indarrean sartzeko epea atzeratzea.
Hemen bikoizketa errege den bitartean, Europan berriz, jatorrizko bertsioa bikoizketa bezain ohikoa da. Alemania, Italia eta Grezian bikoizketa nagusi bada ere, Frantzian % 25 baino ez da bikoizten. Holanda eta Eskandinabian aldiz, dena jatorrizko bertsioan. Belgikan harantzago doaz, film guztiak jatorrizko bertsioan baitira: frantsesez Valoniako zonalde frankofonoan eta flandrieraz Flandrian. Brusela aldean ordea, eremu elebiduna izanik, azpitituluak frantses eta flandrieraz jartzen dira aldi berean. A ze txorabioa!


Azkenak
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Eguneraketa berriak daude