BILBOKO BURTSA: MARKA GUZTIAK HAUTSIZ

  • ari diren bitartean, Bilboko Burtsak kontratazio errekorra lortu du 1998an, ia 9 bilioi pezetako salerosketaz. Estatuko bigarren burtsarik garrantzitsuena bilakatu da.

2017ko azaroaren 28an
Errusia, Asia eta Hego Amerikako krisien eragina handia izanda ere, Bilboko Burtsak marka guztiak hautsi ditu 1998an, bai negozioari eta baita irabaziei begira ere. Horrela, Espainiako Estatuko bigarren burtsarik garrantzitsuena bilakatu da, Bartzelona eta Valentziakoaren aurretik eta Madrilgoaren ondoren. Urte honetarako aurreikuspenak egiterakoan, ordea, burtsako arduradunak arretatsu ageri dira, litekeena baita Japonia eta Hego Amerikako krisiek berragertze edo astinduren bat ematea, eta horrek ezegonkortasuna sortuko luke.
Nolanahi ere, gogoratu behar da urtea hasi berri denean, seguruenik ezusteko desatseginak saihestearren, burtsako eta enpresa handietako arduradunak normalean baino arretatsuago ageri ohi direla. Nahikoa litzateke gogoratzea 1998an krisi asiar eta hegoamerikarren eraginez ikaraldi ugari izan dituen arren, burtsak urte ezin hobea izan duela berriz ere.
Azkenaldian burtsa ez da soilik inbertitzaile handien aterpe; gordailu eta aurrezki kartiletan interesik ikusten ez duten aurreztaile txikien aterpe ere bada aspaldion. Bere aurrezkien errentagarritasunik ezaren aurrean, inbertsio-fondoen edo pentsioen bidez aurrezki horiek burtsara bideratzea izan dute nahiago. Hori dela eta, urterik urtera marka berriak hausten ditu Bilboko Burtsak, eta baita Espainiako beste burtsek ere. Arrazoi beragatik, 1998an 710 milioi pezetako (4,2 milioi eurotako) irabaziak izan ziren, aurreko urtean baino %96 gehiago.


17 BILIOITIK GORA PEZETA.

Horrela, Bilboko Burtsak guztira 17,5 bilioi pezeta mugitu zituen 1998an (erosketak gehi salmentak), 1997an baino %52 gehiago, alegia. Kopuru horretatik 9 bilioitik gora errenta finkoari dagozkio eta beste 8,5 bilioi errenta aldakorrari. 1998an egindako erosketak 8,8 bilioi pezetara iristen dira, aurreko urtearekin alderatuz % 54,89 gehiago. Erosketa-kopuru horretatik 4,5 bilioi dira errenta finkoari dagozkionak, eta 4,2 errenta aldakorrekoak.
Ondoko taulan Bilboko Burtsak 1991tik izandako bilakaera ikus daiteke. Erosketei soilik erreparatuz gero, 1991ko 515.512 milioi pezetatik 1998ko ia 9 bilioi pezetara igaro dela ohartuko gara. Burtsa-birbalorazioari dagokionez, 1998an Bilboko indizea % 38,83 igo zen, hau da, IBEX 35 bera baino gehiago hazi zen. IBEX 35a Madrilgo Burtsan bolumen handienak mugitzen dituzten 35 baloreek osatutako erreferentzia indizea da, eta 1998an % 35,6 igo zen.
Bilboko Burtsak 1998an ziurtatu egin du Espainiako burtsen artean duen bigarren postua, merkatuaren % 16,87 bereganatuz. Errenta finkoari dagokionez, Bilboko Burtsa lehen postuaren jabe da, merkatu-kuotaren % 52,08az eta lau bilioitik gora pezetako kontratazioaz. Bere atzetik, hurrenez hurren, Bartzelonako Burtsa (merkatu-kuotaren % 44,40az), Madrilgoa (% 2,98az) eta Valentziakoa (% 0,54az) daude. Errenta aldakorrari dagokionez, Madrilek du lehen postua, merkatu-kuotaren % 76,17az (33 bilioitik gora pezeta), bere atzetik Bartzelona % 11,21az (ia 5 bilioi pezeta), Bilbo % 9,87az (4 bilioitik gora pezeta) eta Valentzia % 2,75az (bilioia baino zertxobait gehiago) daudelarik

Bankuek bat egitearen aldeko apustua

Burtsa da, zalantzarik gabe, inbertitzaile handien, multinazional handien, kapital handiaren nahia neurtzeko termometrorik zehatzena. Enpresa baten, hau da, balore baten bilakaera nolakoa den, espekulatzaile handien joera halakoa izango da. Burtsa benetan sentikorra zaio munduko edozein puntutan ematen den edozein mugimenduri. Radar adimentsu askoa da, mugimendurik txikiena ere hautemateko gai.
Horrela bada, Banco Santander eta Banco Central Hispanoren bategitearen –BSCH, Espainiako banketxerik garrantzitsuena eta Europako zortzigarrena– aurrean berehala erreakzionatu dute burtsek. Eta banku-kontzentrazio horren alde egin dute, dirua barra-barra sartuz eta banketxeon akzioen balioa %15 igoaraziz. Horrek esan nahi du inbertitzaile handiek –hau da, kapital handiak– banketxe-kontzentrazioa nahi dutela. Inbertitzaileei diru gehiago emango dieten megabanketxeak, megaenpresak nahi dituzte, horrek plantila murrizketa badakar ere. Horrek ez ditu inbertitzaile handiak kezkatzen.
Burtsek gehiago nahi dute. Hori dela eta, BSCHri ongietorri adeitsua egiteaz gain, beste banketxe eta enpresak bide beretik joateko nahia ere agertzen dute. Horregatik, inbertitzaile garrantzitsuek banketxe berriaren baloreak igoarazteaz bat, beste banketxe batzuen baloreen alde ere egin zuten (bere burtsa-balorea igoz), uneotan bategite prozesu berrien eraginpean egon bailitezke.
Hauxe da BBVren kasua, batzuk Argentaria eta Banco Popular-ekin batu nahi dutena. Baliteke BBVko arduradunak, ordea, nazioarte mailako bategiteren batean pentsatzen ari izatea, banketxe alemaniar garrantzitsu batekin, beharbada. Hala balitz, balore berri hori euforiaz hartuko luke burtsak

Euskal burtsa balizko Euroburtsarako prest

Oraindik goizegi izan arren, Bilboko Burtsa prest dago Euroburtsan parte hartu ahal izateko eta hasia da jada Euroburtsarako lehen pausoak ematen. Hori da behintzat burtsa hau ondo ezagutzen duten zenbait euskal adituk uste duena.
Ipar Amerika eta Japoniarekin lehiatzeko gai izango den Euroburtsa sortzeko lehen urratsak eman dira dagoeneko. Izan ere, Europako zortzi burtsa garrantzitsuenetako buruek, Bilboko Burtsa ordezkatzen duen Madrileko Burtsa barne, proiektu hori abian jartzeko oinarrien inguruko adostasuna lortu dute. Bilera egutegi bat ere hitzartu da, aurreikusitako hitzarmen eta arautegien, hauen lege aspektuen, irekitze egunen eta alde teknologikoen gainean erabakiak hartzeko, Europako Burtsa indartsua ahalik eta lasterren egia izan dadin.
Prozesu zaila eta geldoa izango delakoan daude, sistema informatikoa, prezio-ezarpena eta merkatuaren funtzionamendua osatzen duten alde guztiak bateratzeko lan handia egin beharko baita. Espainiako analisten artean, ordea, bada kezka izpirik. «

Espainiako zenbat enpresa izango da Euromerkatuan?
» galdetzen diote beren buruari. Eta galdera honek, hain zuzen, Frankfurt eta Londreseko burtsek duten asmoarekin du zerikusia, non 300 enpresa inguruk baino ezin izango duen kotizatu, hau da, Europako lehen mailako baloreek.
Euroburtsaren sorrera prozesuak aurrera jarraitzen duen bitartean, burtsa munduko euskal adituek posible ikusten dute bai burtsa hori eta bai euskal burtsak bertan parte hartzea ere. Euskal burtsa euroak ekar lezakeen edozein erronkari aurre egiteko gai izan arren, bada Euroburtsarekiko kezkak azaltzen dituen aditu bat, Norbolsako Zuzendari Nagusi Agustin Garmendia, hain zuzen.
Bere iritziz, bi ikuspegi nagusi dago Europako burtsen artean etorkizunari begira. «

Batzuk Europako Burtsa bakarra izango dela pentsatzen dute, kontratazio plataforma eta prezio-ezarpen bakarrez. Beste batzuk aldiz, Europako burtsak euren artean lehiatuko direla uste dute, aldi berean euren arteko aliantzak bilatuz eta zehaztugabeko burtsa-multzo europar batzuen sorrera ekarriz
».
«

Egoera nahasi honetan
–gaineratzen du Garmendiak–

aipatu behar da edozein burtsa kontzentrazio prozesuk homogenizazioaren gaineko erabaki zailak hartzeko beharra eskatzen duela, hiru esparru nagusitan bederen: kontratazio-plataforma informatikoetan, merkatuen funtzionamendu arautegietan eta likidatze eta konpentsazio zerbitzuetan
».
Burtsa aditu guztiak bat datoz gauza berean: Bilboko Burtsak agertu zaizkion erronkei aurre egiten jakin izan duela beti, batez ere 1988ko balore-birmoldaketa abian jarri zenetik. Eta berrikuntzetan zein burtsa-negoziazioaren kopuruan erakutsi du gaitasun hau. Gaur egun, eta Euroburtsa gainean dugula, Bilboko Burtsa beste edozein burtsa bezain prestatua dago horrelako erronkari aurre egin ahal izateko


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude