IPUINAK KONTATZEAREN ARTEA

  • ipuinak kontatuko dituzten hamabostetik gora pertsona bildu eta programa osatuko du. Pertsona bakoitzak ipuin bana kontatuko du, bere modura eta bere erregistroekin.

2021eko uztailaren 19an
Kontaidazu». Izenburu horren pean, saio berezia egin asmo du Euskal Telebistak. Hamabost pertsonatik gora kamera aurrean jarri eta bakoitzak ipuin bana kontatuko du. Guztiak bildu, bakoitza xeheki landu, audio efektuak barneratu... eta emitzeko prest utzi.
Ez dago oraindik emisio data zehaztua, baina grabazioa datorren astelehenean, hilak 8, egingo da. Horretarako dekoratu berezi bat prestatu dute eta bertan grabatuko dira guztien kontakizunak. «

Beti esan ohi da ahozko tradizioa telebistak baztertu eta uxatu duela. Guk aproba txiki bat egin nahi genuke ipuinak telebistaratzen
» dio Joxe Mari Otermin Euskal Telebistako zuzendariak.
«

Ez ditugu ipuinak kontalari profesionalen ahotan jarri nahi, euskaraz ondo egiten dutenen ahotan jarri nahi ditugu, erregistro askotako euskara egiten dutenen ahotan
». Hauek dira «Kontaidazu»n agertuko diren pertsonetako batzuk: Xabier Mendiguren Bereziartu, Jesus Eguzkitza `Eguzki', Mari Karmen Garmendia, Miren Aranburu, Julio Ibarra, Maddalen Iriarte, Arantxa Iturbe, Mertxe Ezeiza, Miren Gojenola, Arantxa Egurmendi, Aitor Elkoro, Olatz Zugasti, Juan Manuel Etxebarria (Arratiako ipuinak bildu ditu, seguraski bertako ipuinen bat kontatuko du), Pello Zabala, Andoni Aranburu, Juani Mendiola eta Josean Agerre.
Ikusleari gonbidapena luzatu dio Oterminek: «

Telebista ikus dezakezue, baina ipuinaren mundua ere hor dago, eta begira jende bati zer nolako ipuinak kontatu zizkioten, begira jende batek zer nolako ipuinak kontatzen dituen etxean eta begira jende batek buruan zein ipuin dituen gustagarri, aberats eta interesgarri gertatu zaizkiolako
». Hiru minutuko kontakizunak izango dira, aurretik aurkezpen bat izango dutenak: elkarrizketa laburra egingo die gidari lanak beteko dituen Euskadi Irratiko esatari batek.
Oraingoz programa bakarra izango da, saiakera moduko bat, baina izan dezake, Joxe Mari Oterminen ustez, jarraipenik: «

Pentsatu nahi dut urtean asko ez, baina beste ale batzuk beharko lituzkela eta izan ditzakela. Gertatzen dena da telebistaren gaurko estetika eta egiteko modua erabat kontrajarria dagoela ipuinaren estetika eta dinamikarekin. Hala ere noizbehinka kontraesan hori erakustea polita da, eta neurri batean bitxia izan daiteke
»


Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude