ZIENTZIAREN EREMUA LANDUZ

  • telebistara egingo du jauzi datorren hilean. Euskal Telebistan, zientziaren dibulgazioa helburu harturik, berak ekoitzitako saioa eskainiko da otsailaren 20tik aurrera.

2021eko uztailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Elhuyar Kultur Elkarteak urteak daramatza zientzia dibulgazioaren eremuan lanean. Kaleratzen dituen liburuez gain, hor daude «Elhuyar Zientzia eta Teknika» hilabetekaria, hainbat irratitan egiten dituen kolaborazioak eta Euskadi Irratian bertan duela hiru urtetik hona astero uhineratzen duen «Norteko ferrokarrila» programa. Orain baina, horren jarraipen gisa, telebistarako jauzia emango du.
«

Pentsatu genuen, zientzia dibulgazioari dagokionez, telebistan ere zerbait proposa genezakela; proiektu bat landu eta aurkeztu egin genuen. ETBri ideia ondo iruditu arren, ez zuen modurik ikusi. Esan ziguten babesle edo laguntzaileren bat bilatuz gero, posible litzatekeela. Orduan, Eusko Teknologi Ikertegien Elkarteari (EITE) luzatu genion proposamena. EAEko teknologi zentroen berri ematea, zein proiektu lantzen diren eta abar azaltzea zen asmoa. Onartu zuten eta berriro jo genuen ETBra. Hala jaio da egitasmo hau
» dio Alfontso Mujika saioaren ekoizleak.


HIRU ATAL.

«Teknopolis» izena jasoko du programak eta zientziaren dibulgazioa izango du helburu. Saioa hiru ataletan banatuko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologi Zentroen inguruko erreportajeek osatuko dute lehena. «

8 teknologi zentro daude EAEn, Gaiker, Robotiker, Inasmet, Ikerlan..., eta horiei buruz jardungo dugu, baina ez dugu hauen gaineko publierreportaje bat egin nahi, alegia, hau Inasmet da, hau da ez-dakit-zer-en laborategia, eta abar. Helburua ez da hori. Horietako bakoitzak proiektu bat hautatu du, eta guk proiektu hori azalduko dugu. Inasmeten, adibidez, nazioarteko espazio estazioan egingo duten esperimentu bat aukeratu dute, eta guk hori azalduko dugu
».
Bigarren atalean «Teknopolis» egingo dutenek landutako gai orokorrek izango dute tartea. Gai horiek biodibertsitatea, zaborrak edota fusio nuklearra izan daitezke, guztiak ere zabal jorratuak. Hirugarren atala, beste biak baino laburragoa, astean zehar gertatu diren berri laburrek osatuko dute.
Erreportajeak burutzeko, ETBren artxiboko irudiak, euren kabuz grabatutakoak eta atzerritik eskuratutakoak baliatuko dituzte. Platoan bertan –Miramonen grabatuko dute– gonbidaturik izatea ere ez dute baztertzen. Lau pertsonako lan taldea izango da asteroko orduerdiko programa egiteko, eta aurkezle eta zuzendaria Pili Kaltzada izango da. Euskaraz zein gazteleraz egingo dute saioa.
«Teknopolis» otsailaren 20an ETB1ean eta 21ean ETB2n abiatuko da. Programaren asmoa zientzia eta teknologiaren mundua ikusleari urreratzea da, baina «

ez dugu teknologia modu gogorrean azaldu nahi eta programa adituentzako egin; ulergarri egin nahi dugu eta erakargarri gerta dadin saiatuko gara
» dio Alfontso Mujikak.
Hamairu ataletan zehar, EAEn teknologia arloan martxan dauden egitasmoak –

ez dira ikerketa teorikoak, zuzenean aplikazioa duten proiektuak baizik
»– ezagutaraziko dituzte eta aurrera begira, programa «

asko gustatuz gero, litekeena da segitzea
»


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude