argia.eus
INPRIMATU
Realaren gola irratiz entzuten denean
2021eko uztailaren 19a
Irundarra da eta 46 urte dauzka. Gipuzkoar irrati entzuleentzat uhinetako ahots ezagunetarikoa izango da seguruenik. Donostiako Herri Irratian kiroletako zuzendaria da duela 11 urtetik, eta jada 16 daramatza bertan. «Deia» eta «Gaur Express» egunkarietan aritu zen irratian sartu aurretik eta hauetan ere kiroletan.
«

Zuzenekoa dut gustuko, egiten dudana bizitzea, egoera animiko bat transmititzea, ahalik eta ondoen egitea, ahalik eta entretenigarrien izatea, eta batez ere asko dramatizatu gabe. Gizarteak ematen du nahikoa kontu urduri jartzeko, guk gainera kirolekin areagotzeko
». Eskubaloia jarraitzen hasi zen, Bidasoaren berri ematen. Gero, «

Josean Alkorta hil zenetik, futbolera bideratu dut nire lana. Eta, egia esan, Realaren partida guztiekin gozatzen dut
»