"POESIA DISKURTSO LOGIKOTIK URRUTI DAGO"

  • liburu formatuan, harik eta Durangon «Harrien lauhazka» poemarioarekin agertu zen arte. Dena den, denbora-tarte horretan ez da olerkigintzatik urruti ibili, zuzeneko hainbat poesi-emanalditan parte hartu baitu.

2021eko uztailaren 19an
Liburua lehenengo biderrez irakurri eta zail samarra egin zaigu. Gero, bigarren irakurketa boz goran egin eta askozaz hobeto barneratu ditugu olerkiak. Zer esan nahi du horrek?
Liburuko poemetariko batzuk errezitaldietatik-eta datoz, eta hor boz goran irakurtzeak garrantzi handia du. Nik uste horrek erritmo bat ezartzen duela, eta badira, beraz, altuan irakurtzeko poemak. Aurreko bi liburuak beharbada analitikoak, hotzagoak, isilean irakurtzekoak ziren; liburu hau, aldiz, narratiboagoa da, erritmo aldetik luzeagoa.

Lurra duzu abiapuntu.
Harria bera ere azken batean lurraren ikurra da.

«Harrien lauhazka»
izenburuarekin zera adierazi nahi dut: harriak bizirik daudela gure azpian, gure memorian, gure barruan. Lurraren mugimendua, funtsean. Azken batean poemario guztia lurraren kontzeptuaren inguruan egituratuta dago. Badago hasiera bat, norbere lurrari buruzko definizio batekin; hor ageri denez, lur batekoak garela jabetzen garenean horrek norbere baitan prozesu bat dakar ondorio modura. Era berean, lurrari buruz hitz egiterakoan beharrezko ikusten nuen lur horretatik aldentzea; orduan, hor beste sentsazio pila bat ere badago. Badago, adibidez, distantziaren teoria, beste lurrak nola ikusten ditugun (hor elkartasuna sartzen da baita ere); badago baita emigrazioari buruzko beste atal nagusi bat. Horren ondotik etorriko litzateke bizimodu horrek, lur gabe ibiltze horrek dakarrena: nekamena, herrimina eta ezintasuna, neurri batean. Hor badago ezingintzaren teoria bat. Eta gero, bukaera aldera, berriro ere norbere lurrera itzulera dator: norbere lurrak deitu egiten du eta badago, nongoak garen dakigunetik, hara itzultzeko asmoa, azken batean bakoitza den tokikoa baita.

«ihesnahi hau», «nire aberriak zailak ditu koordenadak», «errazagoa genuke izan ere ez diren herrietan jaiotzea»...
Hori dena lurrak eskatzen digun sakrifizio hori gainetik kentzeko da, inongoak ez izanez. Baina zaila da; nik uste nire kasuan behintzat ezinezkoa dela.

Maximekin eta berba potoloekin hasi beharrean gurago izan duzu sentsazio eta emozioei erreparatzea.
Poz eta tristura txikien munduan ibiltzen gara, hor baitago nire ustez poesiaren mundua. Mundu horretan ibil zaitezke bueltaka-bueltaka berba potoloetan erori gabe, berba potoloak gero erorketa potoloak ekartzen baititu askotan. Poesia diskurtso logikotik, letra larriz idatzitako Diskurtso horretatik urruti dagoela uste dut. Poesiaren lana gehiago da neurri txikiago batzuetan gehiago arakatzea, hor jardutea eta sentsazio horiekin edertasuna egitea.

Maitasuna ere non-nahi ageri da.
Maitasun-poema asko dago, baina beti ere testuinguru historiko batean. Bakarrik dauden bi pertsona baino, mundu jakin batean bizi diren bi pertsona ditut hizpide.

«Nonbaiten etorkizuna edertzera egiten dugu / Baina ez dut gauza ederrik ekarri nahi gomutara»). Errealitatea bera ere konplexua delako?
Zoriontasun errazean ez jausteko da hori. Kontrasteen oinarri eta helburua indar hori bilatzea izaten da.

«Hizkera arazoak» poeman zera idatzi duzu: «Eta nik badakit beste mintzaera bat badena».
Poema hori lehen aipaturiko ezin horren adierazgarri nagusia da. Askotan konturatzen zara ez dugula asmatzen hainbeste landutako mundu hori adieraztean. Egia da, bai, sentsazioak ere pertsonalak direla, ez direla hain kolektiboak, baina egia da baita hizkuntza poetikoak zailtasuna berarekin daramala. Zergatik? Adierazi nahi duen mundua ez delako panfleto batena.

«Jendeak esloganak nahi ditu, eta poesiak horietatik oso urrun egon behar luke».
Egia da poesiak askotan ez duela asmatzen barruan daramatzan erregistro guztiak, kode guztiak, zama poetiko guztia transmititzen, baina nik uste askotan hori ere ez dela poesiaren helburua, gehiago dela emozioen zaparrada bat. Beharbada, beraz, analisian bertan gabiltza oker, poesia osoa ulertu eta transmititu behar dela pentsatzen dugunean. Nobela bati gehien-gehiena edo dena ulertzea eskatzen zaio normalean; poesian, ordea, exijentzi-mailak diferentea izan beharko luke. Ez da ahalegindu behar hizkuntza poetikoa oso-osorik ulertzen, beste sentsibilitate batekin joka daiteke.

Adierazi beharrekoa zuzen adieraztea baino gurago duzu gauzak iradokitzea. Adibidez, Busot-i buruzko aipuarekin topo egin eta gero inferitzen du irakurleak liburuko estreinako poema Lasa eta Zabalaren ingurukoa dela.
Ez zait gustatzen gauzak zuzen esatea; hori egin beharrean, bestea neurri handi batean nire munduaren kopartaide dela pentsatzen dut beti. Hortaz, gauza asko esan beharrik ere ez dago. Egia da hala ere horrek gero arazoak ekartzen dituela, jendeak askotan lehenengo atala ere kontatzeko eskatzen baitizu, baina horrela ulertzen dut nik literatura: literatura mundu bat da eta iniziazio-prozesu bat behar du.

Dena dela, irakurlea ez da beti gako horien jabe.
Bai, askotan ez dugu asmatzen kableak elkartzen, askotan bi muturrek (idazleak eta irakurleak) ez dute topo egiten. Gaur egun informazioaren sareak askosaz zain gehiago ditu eta agian zailagoa da elkar ukitzea. Hala ere, nik oraindik sinesten dut irakurle konplizearen figuran. Dena transmititzera heltzen ez banaiz ere, emozioen eta mezuaren zaparrada gera dakiola behintzat irakurleari.

Etapa desberdinak ditu liburuak: urruntzea, distantzia, herrimina, bueltatzea. Zer ondorioztatu duzu bidaiaren ostean?
Azkenaurreko poema eta azkenekoa klabeak dira. Alegia, bueltatu naiz baina nire herrian ere ez naiz zoriontsu. Nik uste satisfakzioaren kultura sumatzen dela herri honetan, eta ni poz sozial hori barneratzetik urruti samar nago (hala ere, pozerako eskubidea dugula iruditzen zait). Hedabideetan asko erabiltzen den mezua da hori: orain bat-batean denok oso zoriontsu gara eta datorren astean jada ez dugu zoriontsu izateko arrazoirik politika-munduko gertakari bat tarteko. Geroz eta gehiago ikusten da gizartea pozera zein tristurara etzanarazteko joera. Hor asmo jakin bat dago. Liburuan ageri den bidaian, aldiz, sentimenduen mundu hori askozaz pertsonalago eta subjektiboagoa dela ikasten duzu (nahiz eta momentu zehatzetan pozerako zein tristurarako arrazoi sozialak egon). Artearekin oso lotuta dagoen filosofia ageri da, funtsean, liburuan: ez dago erabateko Zoriontasunik; baditugu zoriontasunak, eta zalantzarik ez hau baino gizarte zoriontsuagorik ere izango dugula, baina orduan ere izango da triste dagoen jenderik. Letra larriz idatzitako Poz horren kontra, autokonplazentziaren kontra dago liburua. Azken olerkiak, berriz, gehiago du beste honetatik:

«Egin dut bidaia, baina nik hemen bizitzeko ere kanpoko harriak, kanpoko lurrak behar ditut, ni hemen pertsonago izan nadin».
Oinak norbere lurrean baina kanpora begira geratzen den pertsona baten deia dago hor; nazioartekotzarako keinu bat, funtsean.

«Eta hotz egiten du bakardadean» irakurri dizugu...
Hori abiapuntu bat da. Hori maila pertsonalean denok sentitzen dugun gauza bat da, baina gero maila sozialean bestemoduz jokatzen dugu (eta hala jokatu beharra dago); zenbait gauzaz jabetzen zarenean oso handia izaten da bakardade-sentsazio hori: maiz lagunartean zaudenean ere bakarrik zaude, bikote batean ere askotan bakarrik gaude eta soilik geure buruarekin egonik ere bakarrik gaude sarri. Hori ez da negatiboa, sentsazio bat da. Ez dauka zerikusirik pertsona bakarti eta goibelaren estereotipoarekin, baina sentipen hori egon hor dago, oso indartsua da eta letra larriz idatziriko Lagunartetik aldentzen gaitu. Bakarrik egotearen zera hori azpimarratu nahi izan dut


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude