"Kalitatea da egungo erronka"

  • Vitorian eta ETBn aritu izan da. Orain «Euskadi Hoy» informatiboko Arabako aurkezlea da. Duela urte batzuk kiroletan ere jardun zuen. Gertuko informazioa funtsezkotzat jotzen du.

2021eko uztailaren 19an
Azken boladan herritarrengandik gertu dagoen informazioa geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela dirudi. Indartu beharreko arloa al da hori?
Kazetaritzaren konpromiso bat da hori, gertuko informazioa da jendeari gehien interesatzen zaiona. Hori bultzatu behar da, beti ere kalitatearen ikuspuntutik. Oraindik jorratu beharreko kazetaritzaren atal bat da, desprestijiatu samarra egon da, baina hori bultzatu beharra dago.

Zein albisteri ematen diozue garrantzi gehiago «Euskadi Hoy» bezalako albistegietan?
Politika Teleberri eta Gaur Egunetarako geratzen da. Guk albistea jendearen ikuspuntutik jorratzen dugu, beti informazio sozialari garrantzia ematen saiatuz. Hiritarra protagonista bilakatzea da gure helburua. Berari gehien axola zaizkion eguneroko arazoak, trafikoa, herri edo hiri batek izan ditzaken arazoak... ematen saiatzen gara.

Azaldu berria zara telebistan. Kamera aurreko esperientziarekin gustura?
Kamera aurrean gutxitan egon izan naiz, esperientzia polita izan da eta oso gustura, egia esan. Gehienetan kamera aurrean egoteaz apenas kezkatzen naizen, atzealdean hainbat kontu dagoelako, azken unean iritsi den albistea prest dagoen ala ez...

Saio berau euskaraz egiteko aukerarik ikusten duzu?
Hori ez zenidake niri galdetu behar, niri ez dagokit. Niri gustatuko litzaidake euskaraz ere egitea. Badakit teknika eta jende aldetik lana bikoiztea esan nahiko lukeela, horrek dakartzan zailtasunekin eta eragozpenekin, baina niri asko gustatuko litzaidake albistegi hau egin ahal izatea. Uste dut ikusiko dugula.

Albistegi orokorrerako jauzia egingo zenuke?
Hemen oso gustura nabil, proiektu hontan murgilduta nago, zeharo murgilduta. Ahalik eta hobekien egiten eta egunero hobetzen saiatzen naiz. Hori bai, kalitatean datza gaur egungo kazetaritzaren erronka eta horri eman behar zaio garrantzia. Momentuz ez dut beste helbururik planteatu.

Ikusle moduan zein saio duzu gustukoen?
Informatiboak gustatzen zaizkit gehien, gero kirolak eta baita filmak ere; baina ez dut telebista asko ikusten, ez dut kasik astirik


Azkenak
Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


Eguneraketa berriak daude