argia.eus
INPRIMATU
INFORMATIBOAK-MAGAZINAK
  • urtea izango du aurtengoa eta datorren otsailaren 22tik 26ra bitartean burutuko da.
Eriz Zapirain @leringate 2021eko uztailaren 19a
Donostiako Altza Irrati Tailerrak V. Irrati Astea antolatu du. Datorren otsailaren 22tik 26ra bitartean burutuko da eta bi mintegi izango dira. Bost egunetan zehar irrati munduko hainbat kide bilduko da bertara, beren esperientzia eta bizipenak azaltzera.
Informatiboak eta magazinak. Horiek dira irratigintzaren oinarri nagusiak, eta horiek izango dira bi mintegi hauetan landuko diren arloak. Lehenean, «Nola antolatzen da informatibo bat» izenburua daraman hitzaldi sortan, Euskal Herriko lau irratitako albistegietako kazetariak izango dira.
Lehen egunean, astelehenean, Baltasar Garzon epaileak itxitako Egin Irratiaren testigantza mahaigaineratuko da. Marian Beitialarrangoitia informatiboetako arduradunak Egin Irratian albistegiak nola egituratzen ziren azalduko du. Asteartean, Herri Irratiko Xabier Aranburuk hartuko du lekukoa. Asteazken eta ostegunean, Euskadi Irratiko informatiboek zer nola funtzionatzen duten jakin ahal izango da, Odile Kruzeta informatiboetako arduraduna izango baita bertan. Azken egunean, ostiralean, Durango Irratiko Idoia Azkorbebeitiaren txanda izango da. Hitzaldi hauek guztiak euskaraz izango dira.
Aste eta ordu berean (16:30etatik 19:00etara) magazinak nola antolatzen diren azaldu asmo duen mintegia izango da, hau gazteleraz. Ignacio Muñoz Radio San Sebastian-SER-eko kazetariak abiatuko du astea eta Marta Moral Donostiako COPEko kazetaria, Radio Euskadiko Iñigo Soto eta Marisa Ozalla, Donostiako Herri Irratiko Iñigo Arbiza eta Carolina Sainz de Bikuña, eta Donostiako Onda Ceroko Eduardo Yañez izango dira ondorengo egunetan. Hitzaldi guztiak Altza auzoko Casares Kultur Etxean burutuko dira