Egungo egoeraz gogoeta xume bat (1)


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Horretarako ni baino askoz iaioago eta gaiagorik badagoen arren, «Argia» aldizkariko adiskideek erabaki zuten nik ere itsaso nahasi eta korapilotsu honetan eskuak behar nituela sar. Beraz, nere `egia' azalduko dut, oso-osorik ez dudala aurretik jakin eta aitortu arren. Izan ere, egiak alde asko ditu, nonbait, poliedrikoa baita. Hasieratik, bada, gizakiaren grina bizia egia erdiestea, menderatzea izan bada ere, azkenean, etsirik, onartu behar da ez dela inor, zorionez, egia osoaren jabe. Baliotsuegia baita bakar baten esku izateko. Gizakia, bestalde, ez da neurtzen egiaren jabe delako, harenganako grina, jarduera eta bera bilatzearren eten gabeko ihardun zintzoagatik baizik. Hor datza, hain zuzen, gizakiaren funtsezko tragedia, hots, egia osoa somatu arren ezin osorik erdietsi!
Gaiari lotu baino lehen bi ohartxo, bederan, nahi nituzke jar, gauzak bere leku propioan uzteko. Izan ere, jakinak eta guztiz oinarrizkoak diren arren, maizegi bazterrean uzten baitira. Lehendabizi, euskal herriak bere baitan Herri bat, Natio edo Ethnos bat osotzen duela, beste edozein Herrik bezala. Herri izate horretatik jatorrizko eskubideez jantzia dela eta oinarrizko eskubideok ez datozkiola inongo legetik, inongo konstituziotik, ez eta inongo Estatuko borondatetik, soilik bere herri izatetik baizik.

BIGARRENIK,
argi utzi behar da deituriko «euskal gatazka» ez dela oraintsu sorturiko arazoa. Labur esatearren, Ipar euskal Herrietako herri eskubideak Frantziako Iraultza ospetsuak zeharo suntsitu zituen, Hegoaldekoenak, aldiz, 1839ko urriaren 25eko mila bider lege madarikatuak. Izan ere, orduantxe indarrez eta iruzurrez lehen aldiz historian Hegoaldeko lau euskal lurraldeak Espainiako Konstituzioan sar baitzituzten. Nafarroa bera Erresuma izatetik Probintzi arrunta bilakatu zen, Koroarekin mendeetan eginiko buruz-buruko ituna hautsiz, armen poderioz, Espainiako Estatuan sartuak izan ziren. Harrezkero eta ordutik, euskal Herriak sekulan ez du etsi, ez eta etsiko ere, harik eta bere eskubideak errespetatzen ez diren arte.
Hamaika gora-behera izan dira gaur egunera heldu arte... Makina bat neke, odol, atsekabe, zatiketa, zapalketa izan da gure artean, bazirudien bera ere galdurik zegoela. Azken diktadorea ere Herioak eraman zuen eta berriro gordin-gordinean askok akiturik nahi zuen euskal abertzaletasuna bere bariante ezberdin guztiekin azaldu zen eskenatokian. Tamalez trantsizio deituriko une hartan ez zen ahalezko izan herri-politika bateratu edo elkartu bat burutzea. 1977ko Xibertako elkarrizketek berriro azaldu zuten euskaldunon arteko ulertezina. Behar bada ez zen oraindik garaia, edo-ta batzuok edo besteok ez geneuden sasoian, heldutasunean. Hala ere, gauzak objetiboki aztertzen baditugu orduko gure herriko egoera ezin kezkagarriagoa zen: ekonomia krisirik larrienean, hizkuntza galzorian, gizartea bera batere baliapiderik gabe, erakunderik gabe, deus gabe, eta politikazko prozesu berri, ireki eta ezezagun baten aurrean. Zer egin zitekeen une hartan? Etsaien eskuetan utzi Herri honen ordezkaritza? Ene ustez, eta zintzoki diot, helburu guztiak, argi dagoenez, lortu ez ziren arren, arduraz jokatu zen, orduko egoeraren aurrean erantzukinzun larriak baitzeuden. Gauzak osotasunean eta ikuspegi historiko zabalean aztertuz, uste dut, ez zela huts egin partehartzeari buruz orduan hartutako erabakiaz, kritikatu litekeen demokrazia eredu baten sartzen bazen ere. Kontutan izan behar da baita ere beste geo-politika eremu zabalago baten geundela, hots, Europan.
Ordutik 22 urte igaro dira eta, dirudienez, ez dira alperrekoak izan, gure historian beste bidegurutze garrantzitsu baten aurrean aukitzen baikara. Bai, une guztiz kritiko baten aurrean gaude, horrela dakusa mundu guztiak behintzat. Alde batetik ETAren muga gabeko su etenak eta bestetik alderdien arteko Lizarra-Garaziko itunak zangoz gora jarri ditu politikazko estrategia guztiak. Azken Autonomi hauteskundeek argi utzi dute alde batetik bakearen premiazko premia eta bestetik abertzaleek osatzen duten gehiengo demokratikoa. Horrek piztu du gizartean benetako itxaropena, Estatuko alderdietan, aldiz, alderantzizkoa nabarmentzen bada ere. Izan ere, referendum gisa planteatu zituzten hauteskundeak gizartea zatikatzeko asmo agiriaz eta haien ondorioak ezin dituzte iruntzi. Egungo Jaurlaritza deslegitimatu nahian darabilten estrategia zorrotza horren adierazgarri baino ez da.
Ene iduriko gaur egun abertzaleok esku artean daukagun altxorrik baliotsuena eta eraginkorrena, zalantzarik gabe, lortu den elkar ulertzea, elkartasuna da. Hori baino lanabes indartsuagorik sekulan ez dugu izan eta, nonbait, izan ere ez dugu izanen. Beraz, bakeari sendo eusten badiogu eta jarriko dizkiguten oztopo guztien gainetik elkartasuna garatzen badugu, gehiengo demokratikoak ematen digun legitimitatea beha bezala administratuz, gai izango gara Euskal Herriko arazo guztiak planteatzeko eta onez gainditzeko, ez Espainian bakarrik baita Europan ere


Azkenak
Juana Dolores. Agitazioa eta propaganda
“Neure buruari galdetzen diot zer egiten genuen emakume langileok emakume burgesen ondoan manifestazio berean”

Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]


Irautea

Indarkeria matxistagatik Iñigo Errejónen aurkako salaketa dela-eta, badirudi batzuk konturatu direla ezkerreko alderdi, sindikatu eta erakundeetan ere emakumeok ez gaudela gizon kideengatik biolentzia jasotzetik aske. Argi geratu da, gainera, halako egoeratan... [+]


2024-11-13 | Mikel Aramendi
Trumpismoa, interes geopolitikoak printzipioen gainetik

Argi eta garbi irabazi dio Donald Trump presidente errepublikano ohiak Etxe Zurirako lehia Kamala Harris egungo presidenteorde demokratari. 312/226-eko aldea izango du urtarrileko bozketan Hautesle Kolegioan. 2016an Hillary Clinton galtzaile izan zen, baina herritarren boz... [+]


2024-11-13
Suntsipen inperiala

Asteazkenean, Libano ipar-ekialdeko Bekaa lautada bonba sionisten jomuga izan zen. 55 pertsona hil zituzten, tartean hainbat haur. Pertsonen buruez gain, eztandak Unescoren Gizateriaren Ondare den Baalbeken ere erori ziren, Ekialde Hurbileko aztarnategi arkeologiko... [+]


2024-11-13 | Roser Espelt Alba
Mazzucato eta inor haserretuko ez duen industria-politika

Bost hamarkada igarota, badirudi Washingtongo Kontsentsua atzean uzten ari garela. Krisi klimatikoak eta, batez ere, Txinaren igoerak interesa berritu dute estatuak ekonomian izan beharko lukeen gidaritzan eta parte hartze aktiboan. Garai bateko austeritatearen kudeatzaileek,... [+]


2024-11-13 | Iñaki Barcena
Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa

Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]


2024-11-13 | Bea Salaberri
Moltsa mehe

Duela bi aste, Frantziako irratien finantziamendua zalantzan zen, Frantziako Kultur Ministerioak %35 apaldu nahi baitzituen elkarte irrati lokalei bideratu dirulaguntzak. Orduan, 200 bat elkarte ziren lanjerrean eta horien artean Iparraldeko Euskal Irratiak.
Azalpena... [+]


2024-11-13 | Jesús Rodríguez
Gainezka egiteko falta zen tanta

Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]


Valentziakotik ikasi behar duguna: eman arnasa lurrari

Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]


‘Politeismo bastarta’: lau egun Angela Davisekin eta Jule Goikoetxearen pentsamenduetan

Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]


2024-11-13 | Leire Ibar
Beste hiru parke fotovoltaiko eta eoliko bat ezartzeko proiektuak aurkeztu dituzte Araban

Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak ak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]


JOSU ARTETXE (Suhiltzaile Gaindituak Haserre)
“Borrokan jarraituko dugu zerrenda ofizialki publikatu eta bertan gaudenoi formakuntza eta lana eman arte”

Suhiltzaile Gaindituak Haserre elkarteko kidea da Josu Artetxe Esperanza (Aiara, 1995) dozenaka suhiltzailerekin batera, ziurgabetasun egoera bizi du 2022ko oposizioetako araudian egin nahi duten aldaketa dela eta.


Eguneraketa berriak daude