NAFARROAKO GOBERNUA ITSU ETA ENTZUNGOR


2021eko uztailaren 21ean
Nafarroan ez dago arau administratibo bakarra hizkuntzari eta, beraz, irakaskuntzari, dagokionez. Gaztelania ezagutzeko eta erabiltzeko eskubide osoa dute nafar guztiek. Ez ordea euskara ezagutzeko eta erabiltzeko. 1986ko abenduaren 15ean Nafarroako Gobernuak onetsitako Euskararen Legeak nafar hizkuntz-irakaskuntzaren paisajea guztiz baldintzatu zuen eta egungo eskola zein hizkuntzaren maparengan eragin zuzena izan du. Euskarak Nafarroa hiru zatitan banatzen du edota Nafarroako aginteak euskararen eta euskal nortasun zeinuen auziarekin zer egin ez zekiela herrialdea hiru puskatan banatzea erabaki zuen? Horra hor galdera ikur potoloa. Argi eta garbi geratu dena zera da, Nafarroako hizkuntz-irakaskuntza mapak kolore desberdinak dituela lege haren ondorioz. Errealitate zatitu baten zipriztinak hizkuntzarekin harreman estua duen irakaskuntzaren eremura iristen dira. EAEko hiru herrialdeekin egiten diren sailkapen edo mailaketa estatistikoak ezinezkoak dira, Nafarroaren errealitate zabal eta anitza bere osotasunean azaldu nahi bada behinik behin. Nafarroako zonalde bakoitzak errealitate jakin bat agertzen digu, zirkunstantzia bitxi batzuetan oinarritutako egoera, alegia. Hainbaten esanetan, Nafarroaren aniztasunaren eta egoera administratibo-politiko ez orekatu baten isla da irakaskuntzaren unibertsoa.
EAEko A-B-D ereduei G eredua gehitzen zaio Nafarroan, hots, euskararen aztarnarik ere onartzen ez duen irakaskuntza eredua.
Baina Nafarroan ere euskarak historiaren gorabeherei, ekaitz mardulei zein agintedunen estrategia maltzurrei aurre egin die egungo egoeraraino iritsiz. Euskaraz ikas daitekeen eremuetan –zonalde euskaldunean eta zonalde mistoan– euskara nagusi da –irakaskuntzan jakina–, eta euskaraz ikastea debekatua dagoen eremuan –zonalde ez euskaldunean– euskara ikasgai duen A eredua nagusitzen doa emeki-emeki, G ereduari gaina hartuz. Datuok zera adierazten dute, hots, zentzurik gabeko egoera legala gainditzeko borondatea egongo balitz, zonalde batzuetan emango ziratekeen emaitzak agian oso bestelakoak izango liratekeela.


GORAKADA HANDIA.

Ikastolak dira Nafarroako herrialdean irakaskuntza –HH, LH, DBH, behinik behin– euskara hutsez (D) eskaintzen duten ikastetxe bakarrak. Eskola publikoak ere izugarrizko gorakada bizi du euskalduntzearen eremuan eta jadanik zonalde euskaldunean zein mistoan D eredua da nagusitzen ari dena. Ikastetxe publikoek ezin dute D eredua eskaini, zonalde ez euskaldunean eskaintza gero eta zabalagoa bilakatzen ari bada ere. Ikastetxe erlijioso-pribatuak, aldiz, G ereduaren eta erdal irakaskuntzaren gotorleku bilakatu dira.
Nafarroako ikastolek 5.734 ikasle biltzen dituzte (508 langile). Bost ikastola daude eremu euskaldunean (Baztan, Labiaga, Tantirumairu, Andra Mari eta Iñigo Aritza); lau zonalde mistoan (Jaso, Lizarra, San Fermin, Paz de Ziganda); eta zazpi zonalde erdaldunean (Arangoiti, Zangoza, Tafalla, Erentzun, Muskaria, Deikaztelu, Argia eta Kortes).
Horietatik bost egoera alegalean daude, Euskararen Legearen eta Logseren arabera (Argia, Erentzun, Kortes, Muskaria eta Deikaztelu). Bertan 500 ikasle (44 langile) biltzen dira. Tafallako eta Zangozako ikastolak kontzertatuak daude Euskararen Legea onartu aurretikoak direlako.
Berako Labiaga Ikastolak aldiz badu jadanik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako kontzertua, eta eskakizun guztiak betetzen baditu ere DBH emateko onarpenik ez du jaso oraindik. Beraz, lerro horretan alegala izaten jarraitzen du, bertako irakasle eta gurasoek makina bat ahalegin egin badituzte ere. Nafarroako Gobernuak Logseren argudioa erabiltzen du aitzakia gisa Labiagakoei eskubidea ukatzeko. Eredu pedagogikoaren aukeraketan bide dago arazoa. Auzia epaitegian dago.
Nafarroako Ikastolen Elkarteko Irene Lopezen esanetan, ikastolen hazkundea oso txikia izan da Nafarroan azken urteotan, «

goitik eta behetik muga asko jartzen baitizkigute
». 1988. urtean 370 haur matrikulatu ziren ikastoletan eta 98an, aldiz, 396. Hori bai, zonalde ez euskaldunean 88an baino 35 haur gehiago hurbildu da ikastolara aurtengo ikasturtean. Eskola publikoaren uretan murgiltzen den Sortzen erakundeko arduradunek ñabardura batzuk gehitzen dizkiote euskarazko irakaskuntzaren egoeraren irakurketari. Beraien ustez, Nafarroan ikastolak sare pribatuaren eremuan kokatu dira eta euskararen aldeko apustua egin duten nafar asko aukera publikoaren alde daude. «

Horregatik Nafarroan Eskola Publikoa eta euskara eskutik doaz
», diosku Rikardo Ederra Sortzeneko kideak. Ederraren ustez, aukera publikoa «zirrikitu» bakarra da Nafarroan euskarak aurrera egin dezan.
Nafar gizarteak euskararekiko agertzen duen begiruneak ez du zerikusirik ustez beren interesen ordezkari den Nafarroako Gobernuak euskararen aurka azaltzen duen jokaerarekin edota irakaskuntzaren barruan ezarri dituen neurri politiko administratiboekin.
Nafarroako Gobernua euskararen kontra gero eta jarrera argiagoa eta zabalagoa agertzen ari da, hainbaten esanetan. Horren zergatia matrikula eta aurrematrikuletan aurki daiteke. Gobernuaren helburua euskarazko irakaskuntzari kutsu gatazkatsua ematea litzateke, haurrek D eredua bazter dezaten.
Euskara Nafarroan hartzen ari den indarra ez da Sanzen eta bere lagunen gustukoa eta bere esku dauden bitarteko guztiak jartzen ditu errealitatea saihesteko. Iruñeko Ermitagaina auzoko hamasei haur eta hauen gurasoen egoera dugu lekukorik aipagarriena. Jose Maria Iribarren ikastetxea itxita dagoen bitartean, udaletxeak utzitako soto batean daude haurrok gurasoek kontratatutako irakasle batekin. Gobernuak entzungor jarraitzen du gurasoen eskakizunen aurrean –euskaraz ikasi ahal izatea–. Ermitagainan bezala, Donibane eta Mendebaldea auzoetan; antzeko arazoak dituzte sare publikoan D eredua ezarri nahi duten ikastetxeetan.


TERMOMETRO NAGUSIA.

Zonalde mistoa dugu euskarazko irakaskuntzaren gorakadaren termometro nagusia eta bertan emandako bilakaerak emaitza interesgarriak ekartzen dizkigu. Sare publikoan 1998-99 ikasturtean D eredua nagusitu da matrikulazio berriei dagokionez. Orain hamar urteko datuekin alderatuta, D eredua bikoiztu egin da (303tik 659ra). Eredu honetan hamar urteren buruan % 29,3tik % 46,9ra pasa dira. G ereduan, bestalde, lau aldiz haur gutxiago matrikulatu da (828tik 228ra), % 48,9tik % 16,3ra jaitsiaz. Zonalde ez euskaldunean, eskola publikoan A ereduko matrikulazio kopurua orain hamar urte baino hiru aldiz handiagoa da (169 lehen, 486 orain) eta G eredukoa ia hiru aldiz txikiagoa (1225, 550). Zonalde euskalduna, salbuespenak salbuespen, ia oso-osorik D ereduaren erresuma da. Ikastolek Nafarroan ia 400 haur berri eskolatu dituzte ikasturte honetan. Arestian aipatu bezala, eskola pribatu-erlijiosoak A ereduaren erresuma iraganezina bilakatu dira. Bost axola zonalde mistoan edo Iruñean bertan D eredua lekua bereganatzen ari bada. Bost axola zonalde ez euskaldunean G ereduak beherakada nabaria bizi badu A ereduaren alde. Nafar apaiz eta mojen jaungoikoak gaztelera besterik ez du hitz egin nahi. Ikasturte honetan zonalde euskaldun eta mistoan haur bat bakarra ere ez da matrikulatu D ereduan. Zonalde ez euskaldunean orain hamar urte ez zegoen inor A ereduan. Aurten 23 haur daude eredu horretan


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude