"Kiroletakoak astoagoak gara"

  • Donostiako Urrats euskaltegian aritu zen lanean. Telebistan kiroletako erredakzioan dihardu, pilota eta herri kiroletan batez ere. Izugarri gustura dagoela dio 39 urteko azpeitiarrak.

2021eko ekainaren 30ean
Betidanik kiroletan ikusi edo entzun izan zaitugu. Hemen inon baino gusturago?
Hilabetetxo bat eman nuen albistegietan. Esperientzia gogorra izan zen. Egokitu zitzaizkidan oso momentu txarrak, Vic-en izandako atentatua, haren ondoren etorri ziren ekintza gogorrak... eta niri oso biolentoa egiten zitzaidan notizia horiek ematea. Uste dut kiroletan askoz ere lan gehiago egiten dela, bolumenari dagokionez, baina informatiboetan egin beharreko lana askoz ere zehatzagoa da eta terminoetan kontu gehiago izan behar da. Normalean kiroletan gaudenok, nik uste, astapotroagoak garela, askoz lasaiago gaudela bi-hiru orduko erretransmisioa egiten.

Batez ere pilotan aritzen zara eta hau izango da gainera, gustukoen zaizuna.
Bi arlotan nago sartuta. Batetik pilota, eta honen barruan erraminta eta afizionatu mundua. Esku profesionala da erregea, baina atsegin gehien ematen duena afizionatu mundua da. Ikusi ditut Mikel Goñi eta bere belaunaldikoak afizionatuetan, artean bizarra egiteko lanik ez zeukatela, beraien bilakaera ikusi dut eta ikaragarri polita da pronostikoak egitea: horrek postura politak dauzka, hori aterako da, ez da aterako, eta gero, asmatzea edo ez asmatzea. Bestetik, herri kiroletako martxa daramat, eta hor ere ikaragarri gustura, protagonistak euskaldunak direlako eta Perurena, Saralegi, Zelai... gertutik ezagutzeko aukera eman didalako. Alde horretatik asko zor diot lan honi, bertan izandako harremanak... Esaterako, herri kirolak eta futbola parekatuz, herri kiroletan ez dago Jaungoiko txikirik, futbol zelaiean zoritxarrez bai. Egokitu zitzaidan Reala jarraitzea eta iruditu zitzaidan hango gizonak oso urruti zeudela eta beren burua oso altu zeukatela. Julian Retegirekin arratsalde bat pasa eta gero, Realeko edo Athleticeko futbolari gazte batek elkarrizketa bat zalantzan jartzea oso penagarria da.

Goñi eta Retegi aipatu dituzu. Egun bi hauen arteko lehiarik ezin dugu ikusi.
Enpresa desberdineko pilotariak txapelketa batean ez ikustea penagarria da pilotazalearentzat. Eskatzen dena horixe da. Zaleari ezin zaio saldu `enpresa hau ez da bestearekin konpontzen', kontratu irudiak, milioiak gora eta behera... Orain negoziazio fase batean gaudenez, gauza txikiagoetan ere jakin egin behar da mahaian eseri eta gauzak konpontzen


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude