«EUTSI», «DEIADAR»EN ORDEZKARI


2021eko uztailaren 19an
«EUTSI», «DEIADAR»EN ORDEZKARI
GERNIKAN Deiadar Kultur Elkarteak kaleratu ohi zuen izen bereko aldizkaria desagertu egingo da. Aldizkari honek, ordea, berri bati egingo dio lekua: hil honetatik aurrera «Eutsi» izeneko aldizkariak emango du Gernika eta inguruetan gertatutakoaren berri. Dagoeneko finkatua dute argitalpen berriaren egitura: lehen zatiak irakurleen eskutitzak, artikulu laburrak eta helbide erabilgarrien informazioa jasoko ditu; bigarrenean elkarrizketa eta erreportaiak bilduko dira eta azkenengoan tarte bat egingo zaio kirolari.

MUSIKA IRAKASLEEN TOPAKETA
HIL honen 22an Musika Irakasle Euskaldunen Lehenengo Topaketa burutuko da Donostiako Goimailako Kontserbatorioan, erakunde honek, Eusko Jaurlaritzak, Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolaturik. Hezkuntza orokorreko euskal curriculuma eta pedagogia musikalaren inguruan izango da topaketa hau. Antolatzaileen esanetan, musika irakaskuntza profesionala Hezkuntz Sistematik kanpo egon da beti eta horren ondorioz, musika irakasleen izaera atipiko edo ezohikoa izan ohi da. Arazo horiei guztiei aurre egiteko asmoz jarri dute abian topaketa, hainbat helburu finkaturik: alde batetik, musika irakasle euskaldunen arteko ezagutza bultzatu nahi da; euren egoera profesionalaren azterketa ere ahalbidetu nahi dute, horretarako euren arteko elkarlana bultzatuz; bide horretan, irakasleok batuko dituen erakunde bat sortu nahi da eta azkenik musika irakaskuntzako curriculuma jorratzea ere dute helburu. Gizarte errepresentazio tresna garrantzitsua izanik, irakaskuntzan ere behar duen tokia eman nahi zaio, azken finean, musikari.

LEHEN EUSKAL ZINEMALDIA
IRAGAN astean (hilaren 4an hasi eta 7a bitarte) Euskal Herriko Zinemagileen I. Erakusketa ospatu zen Iruñean, Eguzki Bideoak antolatuta. Bideo-klipak, erreportaiak, laburmetraiak... forma eta estilo anitzeko lanak izan ziren ikusgai, osotara 30 ale. Guztiak, Euskal Herrian buruturikoak izan dira eta garrantzi berezia eman zaie euskarazko lanei. Izan ere, Euskal Herrian egiten den lanaren erakusgarri izan nahi du sortu berri den ekimenak, egile ezagun eta ez hain ezagunei lekua eginez.

ARTE GARAIKIDEKO MUSEOA
DAGOENEKO prest dago Arabako Arte Garaikideko Museoaren proiektua. Joan den urtearen azken egunetan Mikel Mintegi Arabako Kultura eta Euskara diputatuak proiektu horren xehetasunak eman zituen aditzera. Guztia aurrikusi bezala joanez gero, obrak datorren maiatzean adjudikatzea espero da.

AHMED GOYA SARIETARA
DAGOENEKO ezagunak dira XIII. Goya sarietarako hautagaiak. Animaziozko filmen arloan lehiatzeko hautagai izendatu dute Juanba Berasategik zuzendu eta Irusoin etxeak ekoiztutako «Ahmed, Alhambrako printzea» euskarazko filmea. Iaz «Megasonikoak» izeneko filmaren arrakasta ikusirik, badirudi euskal animazioa bere garai onenetan dagoela.


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude