argia.eus
INPRIMATU
"Informazio-sare zabal baten abiapuntua da"
Miriam Urkia 2021eko uztailaren 20a

Zer da UZEIk beste hiru erakunderekin abian jarri duen MELIN proiektua?

MELIN (Minority European Languages Information Network) erabilera urriko lau hizkuntza biltzen dituen proiektua da, Europako Batzordeko MLIS (Multilingual Information Society) programak finantzatzen duena. Lau hizkuntza eta, beraz, lau erakunde ari gara elkarlanean, oraingoz behintzat: IT (Institiúid Teangeolaí­ochta Éireann-Irlandako Hizkuntz Institutua), proiektuaren koordinatzaile dena, Galesko Bangorreko Unibertsitatea, Bartzelonako UAB (Universitat Autonoma de Barcelona) eta UZEI.
Irlandera, galesa, katalana eta euskara elkarrekin martxan jarriko ditu gure errotak, horixe baita MELIN hitzaren esanahia galesez. Hasiera batean hamabost hilabeteko proiektua denez, helburua ere apala da, alegia, hiztegi batzuk eskainiko ditugu Internet bidez. Printzipioz, zeinek berea eskainiko du, ingelesa eta gaztelania lingua franca moduan erabiliz, gerora lau hizkuntza horietako batetik bestera zuzenean pasa ahal izateko.
Dudarik ez da MELIN informazio-sare handiago baten abiapuntu besterik ez dena, gerora hizkuntza-kopurua gehitu eta hizkuntz informazio zein tresna desberdinak eskaintzea espero baitugu.
Berandu gabe, webgune batean Europan ofizial ez diren hizkuntzak bilduta izatea amets baino zerbait gehiago izan daiteke, terminoen ordainak, irakaskuntzarako tresnak, zuzentzaile ortografikoak, gramatikalak eta bestelako baliabideak... martxotik aurrera hasi ahal izango gara hizkuntza txikien handitasuna Interneteratzen. Hori bai, elkarlana ezinbestekoa izango da.