GOTZAINAK MEXIKOTIK BIDALITAKO GUTUNA

  • zion Mexikotik 1545ean, Etxepareren «Linguae Vasconum Primitiae»k argia ikusi baino 8 urte lehenago. Koldo Zuazok lan bat osatu berri du Zumarragak erabilitako euskara aztertuz.
Frai Juan Zumarraga gotzaina hil zela 450 urte bete ziren iaz. Urtemuga ospatzeko gaiari buruzko hainbat hitzaldi eskaini zen Etxezarreta jauregian, Durangoko Arte eta Historia Museoak antolaturik, Koldo Zuazo filologoak «Frai Juan Zumarraga eta euskara» titulupean emandakoa, besteak beste. Frai Juan Zumarragaren euskara, garai hartan Durangaldean egiten zena eta gaur egiten dena, ezagutarazteko helburuz luzatu zioten proposamena Zuazori. Honek emandako hitzaldia gustatu, nonbait, eta Museoko arduradunek hitzaldia argitaratzea erabaki zuten. Egileak gustura hartu zuen bigarren proposamen hau, lan handia burutua baitzuen hitzaldia prestatzen. Gutuna, ezagutzen den bizkaierazko izkribu zaharrena, Mitxelena, Tovar eta Ottek aztertu zuten 1981ean Euskaltzaindiaren «Euskara» aldizkarian. Ibon Sarasolak ere bere azterketa burutu zuen handik bi urtera.


XVI. ETA XVII. MENDEAK, HEGOA ETA IPARRA.

Zuazoren ekarpena ez datza datuetan, aurreko azterketetan bilduriko datuekin ateratako ondorioetan baizik.
Lehendik ezaguna zenez, XVI. mendean –ordukoak dira euskararen inguruko lehen albisteak– oso bestelakoa da hizkuntzak Hego Euskal Herrian eta Iparraldean bizi zuen egoera. Mende horretako Europako herriek, egitura feudala bazterturik eta latinaren nagusitasuna gainbehera zetorrela, hizkuntza nazionalak bultzatzeari ekin zioten. Giro horretan, Ipar Euskal Herrian lehen hiztegi eta gramatika lanak burutu ziren, baita lehen literatur emaitzak ere. Mende horretan kokatu behar dira Bela, Zalgize, Etxepare, Oihenart, Leizarraga, Etxegarai, Tartas edota Belapeire. Hurrengo mendean euskarazko literatur lanak harrigarriro ugaldu ziren. Idazleetako batzuk, gainera, ikasiak ziren, unibertsitatean ibiliak eta euren lanetako batzuk maila handia lortu zuten –Axularren «Gero» kasu–. Irakurlegoa zabal samarra zela ere esan daiteke.
1492tik Gaztelako Koroarekin lotura estua mantentzen zuen Hegoaldeak eta horrek gazteleraren nagusitzea ekarri zuen. Ez gramatikarik, ez literatur lanik... kristau-ikasbide apur batzuk ezagutzen dira soilik euskaraz –Gipuzkoan, bakarra, eta berau argitaratzeko baimenik ez zen lortu– eta hauek euskaltzaletasunak bultzaturik baino, Erreforma protestanteari aurre egiteko burutu ziren. Euskararekiko jarrera hotza zen. Zuazok, hala ere, Hego Euskal Herrian hizkuntzarekiko epelagoak ziren bi gune aipatzen ditu. Horixe da, aurretik ezagutzen ziren datuen gainean berak egindako ekarpena. Iruñea eta bere inguruak osatzen dute gune horietako bat –XVII. mende hasieran buruturiko euskarazko poesia lehiketek islatzen dute hori– eta, bigarrena, Mendebaldean kokatu behar da –besteak beste, Zumarragaren gutuna da horren froga–. Mendebaldearen barruan, badirudi Durangaldean euskarak indar berezia zuela. Gune horietako egoera bereziaren arrazoia, Erdi Aroko tradizioaren jarraipenean bilatu behar da, dirudienez, garai horretan euskarazko literatura Mendebaldean inon baino oparoagoa zelako –Iparraldea salbu, noski–.
Ikuspegi orokorraz gain, eta aipaturiko bi mendeetan Durangon euskarak zuen indarra azaldurik, Zuazoren lanak bertako hizkeraren historiaren azterketan berrikuntzak ekarri ditu.


DURANGOKO EUSKARAREN BILAKAERA.

Juan Zumarragaren gutunean topaturiko hizkeraren ezaugarriak kontuan hartzeaz gain, Koldo Zuazok egungo Durangoko hizkeraren inguruko informazioa bildu zuen hiru lekukorengana joz: Lutxi Alberdi, Lorenzo Jaio eta Jabier Lauzirika. Modu horretan, XVI. mendeko eta egungo hizkeren arteko konparazioa ahalbidetu zuen eta hiru ondorio nagusi atera.
Lehenik, Zumarragaren gutunean agertzen diren 19 ezaugarri gaur egungo Mendebaldeko hizkeran bizirik dirautela ikusi zuen. Egilearen hitzetan, horrek esan nahi du «

ezaugarri horiek ez direla atzo goizean sortutakoak, aspaldikoak direla
».
Bigarrenik, hamaika dira egileak gutunean topatu eta gaur egun galduak dauden ezaugarriak. Ezaugarri horietako batzuri erreparatuz zera dio Zuazok: «

Zenbait alderditatik begiratuta, bizkaiera zaharra hurbilago zegoen gainerako euskalkietatik egungo bizkaiera baino
». Esandakoa azaldu asmoz adibide bat bota du: Zumarragaren gutunean «emaiten» hitza agertzen da, gaur egun Iparraldean esaten dena. Beraz, euskalkiak, mendeak joan ahala, elkarrengandik aldenduz joan dira.
Bilakaera horren lekuko, azkenik, gutunean agertzen ez diren eta gaur egun Durangoko hizkerak dituen hamar ezaugarriak dira.
Horrela, bada, Durangoko gotzain batek Mexikotik arrebari idatzi zion gutun soil hura lagungarri da Durangoko eta Mendebaldeko euskararen bilakaera hobeto ezagutzeko. Eta, zentzu horretan, Zuazok, euskaldunok eskura ditugun dokumentu apurrak aztertzen ardura gehiago ipini beharko litzatekela dio: «

Dokumentu gutxi daukagu eta dauzkagun horiek hobeto aztertu beharko genituzke. Horretan oso zabarrak izan gara. Leizarraga, Axular eta oro har autore klasikoen hizkuntza ez da behar bezala aztertua izan
». Esparru honetan egiteko asko dago, beraz


Azkenak
2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude