"Zabor piloa irakurri edo ikusten da hobeagorik eskaintzen ez delako"

  • Urtean zehar helduentzat liburu oso gutxi argitaratu da. Durangoko azokan bildu da beste behin ere ekoizpenaren zatirik handiena.
    Morrontza bat badugu Durangorekiko, baina konplexuak kentzeko ordua da. Hein handi batean planifikazio arazoa da. Egunerokoan gabiltza. Ereinen kasuan, sasoian geundela demostratu beharra geneukan, eta behin hori demostratuta datorren urtean ez da aurtengoa gertatuko, pare bat liburu baino ez ditugu utziko Durangorako.


2021eko ekainaren 30ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer planifikazio antolatu du Erein argitaletxeak?

Nik lotuta ditut datozen bi urteak: hiru eleberri nagusiren inguruan pibotatuko du gure eskeintzak.

Zer irizpideri jarraituz?

Kalitateari nagusiki, baina beste zenbait alderdi --liburuari irakurle gisa atera dakiokeen etekina eta izan dezakeen lekua-- ahaztu gabe. Beti ere, maila minino bati eutsi behar diozu. Nik atzera bota izan ditut sari askotan irabazitako ipuin eta eleberriak. Uste izaten da irabaztea garantia bat dela, baina ez da horrela.

Zer gertatzen ari da literatura lehiaketekin?

Idazten da, baina ez gehiegi ere. Bestetik izenen kontua dago: neurri handi batean euskal literatura beteranoen esku dago: sasoi onean dabiltza, heldutasunean. Horiek ez dira sariketetara aurkezten, normala denez. Sariketen inguruan jende gaztea dabil, bere buruari badirela demostratu behar diotenak; eta ez dira asko.

Asko izan ez eta literaturaren zelaian jokatzeko aukera gutxi?

Ez zait iruditzen hori egia denik. Nere eskuetara gazteen testu gutxi heltzen dira, 40 urtetik gorakoenak dira batik bat. Egia da beren plataformak badituztela, eta seguruenik horrela izan behar du. Historikoki abangoardien kontuak eta, kontsumitzen joan dira; alde horretatik badirudi historiak esan behar zuena hein batean esan duela.

Kalitatea aipatu duzu. Gora egin al du?

Eleberrigintzan adibidez, inoiz baino lan hobeak idazten ari dira. Bagenuen gainditu beharreko ikasgairik alor honetan eta egun argi ikus daiteke 2.000 urterako maila oso ona izango dela, eta eleberri onenak hamarkada honetakoak izango direla, gehienak beteranoak idatziak.

Orokorrean ordea, badago non saiatua; izan ere, kultur munduan mugitzen direnek ardura bat dute gizartearen aurrean. ETBn adibidez, ez al dugu gauza zentzuzkoagoak edo hobexeagoak egiten asmatuko? Jendeak zabor piloa irakurri edo ikusten du hobeagorik eskaintzen ez zaiolako.

Milabidai saila literaturaren alorrera sarbide bat eskaini eta era berean liburu eskuragarriak kaleratzeko asmoz zabaldu zenuten. Bete al dituzue helburuok?

Helburuon laurdena ere ez dugu lortu. Agian liburuok bestelako promozio bat beharko lukete, banaketa moldeak hobetuz eta. Garbi daukat ordea, bilduma duina dela, eta lehenxeago edo geroxeago jendea konturatuko da horretaz.

«Ilargia ihesi» liburua euskaratu diozuen Rax Rinnekangas-ek Euskal Herria eta Finlandiaren artean zubi bat eraiki daitekeela aipatu du. Zubirik eraikitzen ari al da itzulpengintzari esker? Zer motatakoak?

Poesia edo eleberrien antzera, itzulpenak beste jenero bat bailiran tratatzen ditugu, gauza arrotz baten modura, eta hori gainditzeko ordua da. Gero eta itzulpen gehiago eta hobeagoak egiten dira eta gutxienez harrera horiek ezabatu behar ditugu. Egun, itzulpengitzak ez du arrakastarik eta dirulaguntza batzuri esker edo hainbat jenderen saio miresgarrien ondorioz kaleratzen dira liburuak.

Tiradak murriztu egin dira. Zergatik?

Konturatzen ari gara tontakeria dela tirada handiak egitea, gero saltzen ez direnean. Oraindik ere gehiago estutu beharra dago. Izan ere, 1000 bat saltzea ondo dago, eta hortik gora asko saltzea da.

Liburu ekoizpena ere murriztu beharko al litzateke?

Gainetik ari gara. Durangon ikusi nuenez, liburu bakoitza bere irakurlearen atzetik abiatuz gero, ez legoke guztientzat lekurik. Merkatuaren ikerketa serio bat falta zaigu, baina, hala ere, gutxiago argitaratzen hasi beharko genuke.

Gutxiago argitaratu eta argitaratzen dena enkarguz erosi, argitaletxe zenbait hasiak diren moduan?

Ez dut uste idazlea txakurra katean bezala gosez eduki behar denik, gosetik idatziko duelakoan. Alde honetatik mesedegarria ikusten dut idazleari soldata bat luzatzea. Bestalde, kontratu mota honen atzean kanpotik datozkigun modekin homologatu nahia ere antzematen dut, izen bati ahalik eta etekin gehiena ateratzea: izenak berak saltzen du garbiago idazten denak baino. Soldata jartzen duen argitaletxeak badaki, idazten dena idatzita ere, liburua izenari esker salduko dela.

Izenak berak saltzen duela diozu. Luis Mari Mujikak arrazoirik ba al du egun literaturgintza bizpahiru izenen inguruan hipotekaturik dagoela dioenean?

Hori ez da egia. Egia da euskarazko literaturan hainbat izen handi baditugula, baina ondo merezita dute, urtetan idazten aritu ondoren, egun oso aurrean segitzen dutelako; seinale ona da.

Zer geratu da agerian «Hamaika pauso» aurtengo Espainiako Sari Nazionalerako aukeratu eta gero?

Gertatu denaren arduraren zati bat gurea da, baina Kultura Sailak babesa eman beharko luke, gastu handiak gertatzen direnean, adibidez. Horretarako nahikoa litzatete batzorde bat antolatzea, sari hau dela edo beste urtean zehar lagun daitezkeen liburuen gainean erabakitzeko. Sari Nazionalarekin ezin dugula iparra galdu, ordea: jar ditzatela lau hizkuntzak dakizkitenak epaimahaian.

 


J.J. Petrikorena


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Eguneraketa berriak daude