argia.eus
INPRIMATU
Josune Ariztondo
"Erabilerarekin lotuak dauden programek diru gehiagoizango dute"

2007ko otsailaren 21a

1997 euskararen erabilera urtea izango dela esan duzue, zertan igarriko da hori?

Batzuk aipatzekotan, Antzuola eta Bergarako egitasmo pilotoak ezin ahaztu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egindako lanari esker, egitasmo pilotu hau Gipuzkoako udalerrietara hedatuko da. Martxan da helburu honekin Gipuzkoako udalerri gehienak biltzen dituen lan batzordea. Bestalde, EAEko 18 udalek egitasmoan parte hartzea eskatuko dute.

Lan batzorde honen bidez beste bi egitasmo hedatuko dira Gipuzkoan: «Kirolak Euskaraz» esperientzia, eta «Merkataritza eta Zerbitzuak Euskaraz», Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herri euskadunetan lantzen ari dena.

Laster kalean izango da Explorer izeneko Interneten aritzeko programaren euskaazko bertsioa. Gainera, estreinekoz Teknologia Berriak ataletik egitasmoak laguntzeko aukera ireki dugu.

Funtzionarioen Hizkuntz Normalizaziorako 2. Plangintzaldian erabilerak garrantzia handia izango du. Azkenez, Euskararen Aholku Batzordean batzorde berezi bat osatu da erabilera hausnartu eta proposamenak lantzeko.

Hizkuntz Politikaren aurrekontuetan igoera izan dela azpimarratu duzue; zeren mesedetan izango da igoera?

Erabilerarekin lotuak dauden programak diru gehiago izango dute. Hala ere, ondo dakigu dirua ez dela guztia eta --bestalde-- dirua ez dela inoiz gehiegi izaten. Gogoa eta elkarlana ezinbestekoak dira. Gu elkarlanean aritzeko gogoz beteta gaude.

 

J.J. PETRIKORENA