"12.000 idazle dituen herri bat ez da kulturarako ezgai, alderantziz"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zure lehen antzezlan arrakastatsuari helduta, zer egiten du abokatu gazte batek antzerki lanak idazten eta nola lortzen du bat-batean Espainia mailan horrelako arrakasta?

Testuingurua izan behar da kontuan. Nik jesuita izan nahi nuen eta lau egun egin nituen gogo-jardunak egiten. Baina nire gurasoek nire gogoaren aurka ekarri egin ninduten Loiolatik. Nik Filosofia eta Letrak karrera egin nahi nuen, baina gurasoek Zuzenbidea ikastera behartu ninduten, nik nire burua defenda nezan.

«Redentor del mundo» hamasei herrialdetan estreinatu zen. Bogotan 50.000 pertsonak ikusi zuten, Luis Maria Ortiz de Zarate nire lagunak hala esan zidan. Gero nire konpainia sortu eta Madrilen Infanta Beatriz antzokian estreinatu nuen eta han izugarrizko jipoia eman zidaten «El inventor de la luna» obrarekin. Estreinua nahiko desatsegina izan zen, aldaketak oso pisuak eszenatoki asko zeudelako, Maria Luisa Ponte aktorea trabatu egiten zen, zuzendariak adierazpen zirraragarriak egin zituen... Horrek guztiak eragin handia izan zuen niri horrelako jipoia emateko.

Orduan Jorge Oteizak zera esan zidan: «Obra hau ona da, baina ona dena jende honek hankekin ordaintzen du. Ahaztu hau guztia, lanean jarraitu mendian eta idatzi, alfer hauei jaramonik egin gabe».

Eta hemen jarraitu zenuen antzerkia idazten?

Bost edo sei liburu argitaratu ditut, bakoitzean lauzpabost antzerki lan dituztela.

Eta nola lortzen da arrakasta hain gazte izanda? Karrera amaitu berria zenuen, ezta?

Nik ospea ez nuen gaztetan lortu. Arrakastaren mendi puntara iristean desagertu egin nintzen, mundua zapaldu gabe, nire lanean murgilduta. Humanista naiz idazle berezitua baino gehiago, aroka idazten dut: dramaren aroa, bibliografiaren aroa, historiaren aroa...
Euskal autoreen inguruan idatzitako hamar atalez gain, «El doctor Garate, crítico de críticos» idatzi dut orain, komunikabideetan argitaratu ditudan artikuluen sailkapen bat ere kaleratu dut, baina Wilsen Nafarroako argitaletxeak dohainik egin duenez, 200 ale bakarrik ditut.

Espainiako Gudak zertan baldintzatu zuen zure bizitza eta lana?

Ni eskubikoa nintzen. Balmasedako gure etxean Carlos VII-k lo egiten zuen eta hura hark utzi zuen bezala gorde zen, aldatu gabe. Karlista zen nire familia.

1936an nire aitari ondasun guztiak kendu zizkioten eta horregatik hamabi urte nituela lanean hasi nintzen, kafea xigortzeko gurdia eramanez. Baina Banku Zentraleko zuzendari batek nire aitari esan zion lagunduko ziola eta horrela egin genuen aurrera.

Guda Zibila amaituta, karlista eta falangistak elkartu egin ziren, beraz, foruen defentsa ahoz bakarrik egin dute karlistek. Baina liberalek ere defendatzen zituzten foruak. Era berean, karlista talde bat (errepublikaren ingurukoa) ez zegoen ados Alderdi Karlistaren jarrerarekin. Urte horietan nik eskubikoa izaten jarraitzen nuen. Reketeetan sartu nahi izan nuen hamabi urte nituela. Izena ematera eta guzti joan nintzen. Guda garaian, baina, aldatu egin nuen ideologia Hitler-ekin eta gertatu zenaren berri izatean.

Eta aldaketa horrek arazoak sortu zituen familian?

Eztabaidak sortu ziren, baina ez gehiago. Geroago nik postu politikoak izan nitzakeen, baina ez nuen horretarako gogorik. Idazleak ez du balio politikarako, duen ideia jario eta aldaketekin...

Zure burua humanistatzat duzu, aroka lan egiten duzulako. Berriz antzerkia idazteko gogorik ez duzu?

Espainiako Gudaren inguruan zazpi lan ditut buruan, horietako bat argitaratu dut, Unamunoren amaiera. Betea Primo de Riveraren hil aurreko garaiari dagokio, beste bat Jose Antonio Agirreren ingurukoa... Ez dit denborarik emango, argitaletxeak euskal idazleen atalak CD-Romean argitaratu nahi baititu eta urte amaierarako bukatzea nahi dute. Ezinezkoa da, ordea.

Nola iritsi zinen dorre honetara bildu eta euskal idazleek egindako guztia bilatu eta pilatzera, zure lan propioak idazteaz gain?

Nire lanak hutsuneak ditu, baina beste inolako lanek gorde ez duena dauka. Autorearen biografia (ez guztiena, 12.000tik 2.000rena edo), idazlearen erreferentziak eta idatzitakoa.

Jon Bilbao eta zu hain hurbil izanda, nolatan ez zenuten zuen lana koordinatu?

Nire laguna zen, ez nire maisua. Elkarrekin egoten ginen, 200 metrotara bizi baitzen. Jon Bilbao ni baino askoz ere lehenago hasi zen lanean, 20 urte zituela. Fernando de los Rios ministroak esan zion zerbait unibertsala egin nahi bazuen bere herriaz eta bere herrian lan egin behar zuela. Munduan zehar bidaiatzen hasi zen gure herriaz argitaratutako guztia biltzen. Urte askotan bakarrik lan egin zuen, baina une batean EAJk bere laguntza eman zion eta dirulaguntzen bitartez lantalde bat eskaini. Hil arte lan egin zuen talde horrekin.

Zuk lantalde horretan parte hartzea ez zenuen pentsatu?

Baina nik ezin nuen lantalde horietako batean sartu. Nik laguntza behar nuen bakoitzean eskatu egiten nion eta mesede horiek zor dizkiot. Berak eraman ninduen Auñamendi argitaletxera nire lanak argitara zitzaten, beraiekin zuen harremana hautsi zuen arte. Orduan Eusko Jaurlaritzan sartu zen, Sancho el Sabio Institutuan lanean jardun zuen, haiekin ere harremana moztu zuen arte. Ondoren Gasteizen bibliografia elkartea sortu zuten, Endrike Knörr eta horrelakoekin batera, eta horiek dirudun jendea dira. Horiekin ere amaitu zuen.

Orain argitaratuko da Luis Moreno bere idazkariak idatzita Jon Bilbaoren obraren 1980tik 86rako atala. Moreno bidali egin dute, Kolonbiara doa irakastera, begirune gutxi izan dute berarekin eta bera gabe Jon Bilbao Fundazioak ez du aurrera egingo. Bilbaoren hutsunea ez du inork beteko.

Bibliografiari dagokionez, azpimarratu izan duzu idazleen liburuez gain artikuluak eta horrelakoak ere aipatzea. Zein garrantzia du horrek?
Artikuluek ez dute egunerokotasuna galtzen. Nire 30-40 artikuluren bilduma orain argitaratu dute eta jendea pozik dago, ez dute interesa galtzen. Herriaren arazoen inguruan idazten dut, ez horretaz bakarrik, baina bai nagusiki. Beste lanik eskatuko balidate, gustura egingo nuke, baina orain nire gai nagusia herriaren gaiak dira: azkenak euskal kaligrafoen inguruan, euskal izengoitien inguruan, Bilboko hizkeraren hiztegia... Eta, batez ere, antzerkira itzuli nahi dut.

Zer dago Jorge Oteiza eta zure artean?

Jorge fidela da bere lagunekin. Nik defendatu nuen Euskadi Saria eman ziotenean 70eko hamarkadan. Hura jasotzeko nazionalismoaren aurkako hitzaldia idatzi zuen eta nik irakurri nuen. Han zeuden Leizaola, Uzturre... Ertzaintza niri begira eta ni eskutitz izugarri hura irakurtzen. Komunikabide denek argitaratu zuten. Eta bi egunetara Euskadi Sarien idazkariak hori aurpegiratu zionean, niri leporatu eta oso «teatrala» nintzela esan zion, gainera.

Kultur independentzia aldarrikatzen duzu independentzia politikoaren aurrekaritzat. Horretarako ezinbestekoa al da zure lana, erreferentzia moduan?

Euskal idazleek asko, izugarri, idazten dute, gai guztien inguruan, beste edozein herri baino gehiago nabarmentzen dira: itzulpenetan, literatura industrialean, fabulan, poesian, euskal 98an... Euskal idazleak erreferentzia izateko literatur guneetara joan behar izan zuten, eta Madrilera joan ziren guztiak. Nik hori eragotzi nahi dut, euskal idazleak berriz ere Madrilera joan behar izatea. Hemen bizi, hemen lan egin eta hemen borrokatu behar da. Nik ez dut nire herritik aldegingo, gosez hilda ere. Orain badugu autonomiaren independentzia txikia eta ez dugu joan behar. Bigarrenik, nor garen, zer egin dugun eta zer egin dezakegun jakitea nahi dut. Horretarako bildu ditut 12.000 euskal idazle. Orain esan dezaket jakinduariaren edozein adarretan gaudela. Eta 12.000 autore dituen herri bat ez da kulturarako ezgai, alderantziz. Hauxe da kultur independentzia, beste independentzia guztien ama, kultura baita guztiaren oinarri.

Kultura maila horren aurrean administrazioak erantzuten al du?

Zoritxarrez, ez. Alde batetik, arduradunak ez dira egokienak izan. Bestalde, hizkuntzak hitz gabe utzi ditu, agortuta, eta azkenik, Guggenheimek kentzen die dena orain. Literaturarako ez dago lehentasunik. Etorkizunean kultura maila nahikoa duen jendean ekarri beharko dute. Bestela, gauza hauek guztiek idazleen konfiantza oztopatu dute.

Hemen dugun hiririk kultoena Donostia da, kulturalena. Bestela Bilbon-eta negozioak besterik ez dago.

Nola lotzen duzu independentzia nahi hori autodeterminazio eskubidearekin?

Orain arte kendu egin dizkigute gure legeak, ohiturak, askatasuna eta foruak. Bere buruaz arduratzen ez den herria kolonizatu egiten dute. Eta honek esklabotza kutsua du. Ez gaitezen inozoak izan, ez zaigu kanpotik inor laguntzera etorriko, alderantziz. Inguruan duen edozein erreferentzia har ezazue, GAL afera, esaterako, hain gai aktuala. Oinarrian, independentismoaren eratorri krudela besterik ez da. Hau tabu da Frantzian eta Espainian, eta sekretua izaten jarraitzen du. Duela gutxi jakin izan dugu Frantziako Poliziak GALeko hiltzaileei eman zizkiela euskal errefuxiatuen babes-eskaera dosierrak, argazki eta guzti.

Autodeterminazioari dagokionez, gogoan dut Herizi egindako aurkezpen bat, Cesiden hierarkia maila altuan zeuden partaideak joan ziren aurkezpenera. Hauek onartu egiten zuten autodeterminazio eskubidea, baldin eta epeka eta beranduago gauzatzen bazen. Gizaldi asko dira jada goikoekin eta behekoekin kolaboratzen, eta ez dakigu zer nahi dugun ere. Epekako autodeterminazioaren alde nago, beraz, bakoitzak abantaila eta aurkakotasunak ezagutu ditzan.

Zergatik epeka?

Gai hauek heldugabeak dira oso: gure lurraren mugak, gure hizkuntzaren eta inguratzen gaituzten hizkuntzen mugak, Nafarroa eta bertako erreferenduma... Formak gutxienez aztertu behar dira. Bakoitzak bere botua eman dezan, beraz, gai hauek epe bat behar dute heltzeko.

Euskal idazleen lekua zein izan da auzi honetan?

Arduraduna izan da euskal idazlea. 1876tik bere izaera politikoaren galera jasan behar izan du. Euskal idazlea moda orotik kanpo dago, agian bizi osoa iraungo du idazlan bakarra egiteko, baina aurrera aterako du, Jon Bilbaok bezala, esaterako. Horrek ez du esan nahi mugimendu literarioetatik kanpo sentitzen duenik bere burua. Guztietan badago euskal hiritarren bat. 98ko belaunaldia aglutinatzailea da maila horretan, figura garrantzitsuenak euskal idazleak baitziren.

Ritxi Lizartza / Arantxa Erasun


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude